Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ohaide (36 agerraldi, 15 liburutan) 1 iz norbaitentzat, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik maitale 5; ohekide; ohelagun.

Absalomen alaba Maaka izan zuen Roboamek maiteena bere emazte eta ohaide guztien artean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 11,21

Soldadu soil bat, are eta gehiago Erdi Aroko soldadua izanik, ez zen besteren emakumearekin sartzen ausartuko, bere ohaidea baizik ez izanik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.

Kretan diat jatorria, eta gizon aberats baten semea nauk, baina aitak erositako ohaide bat zuan nire ama.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.

Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 2,48

Han, ohaideen haurrak lehen emaztearen haurtzat hartzen dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Erromatar legionarioei, zerbitzu aktiboan zeudenean legez ezkontzea debekatuta izan arren, praktikan baimendu egiten zitzaien ohaideekin ezkon-harreman iraunkorrak izatea eta familiak haztea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Gradurik gabeko soldaduak denentzako putak baizik ezin ditzake eskura, ohaide esklusiboa izatea jaunen plazer eta eskubidea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bikote hura bere ohaide topaketetan diskretuki ibiltzera lehiatu arren, haurrak ondoko gelan lo egiten zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Gure ohaide-nesketara al goaz ba, ema-jabeek ohi duten bezala, etorri eta deituta, desgaraia izanda ere, etxean sartzeko?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus