Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neke 1 iz gehiegizko lanak eragiten duen ahultasuna; jardun nekagarriak eragiten duen egoera. ik akidura.

Toki bakarti batera iritsi ziren, bideko nekeagatik lehertuta eta goseak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Begietako gaitz oso larriak jo zuen, bideko neke eta sufrimendu handiagatik, eta bereziki joan-etorrian jasandako bero izugarriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.

Ez zuen batere beldurtzen hotza, beroa, gosea, egarria edo nekea jasan beharrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Belauniko jartzen da bere gelan, eta halaxe egoten da nekeak errenditzen duen arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.

Nekeak eta logaleak jota, erdi lotan zegoen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.

Nola ez zuen nekeak abaildu?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 384. orr.

Ohartua nintzen nekeak erasanda zebilela aspaldiko egunetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Uste duzu nekea sendatu egingo zaizula lana eta giroa urtebetez alboratuta.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Ibilbide latz eta luzearen nekeaz eta egarriak itota.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 785. orr.

Mendiz mendi ibili ondoren baino neke gehiago sentitzen dut hanketan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 119. orr.

Begiak sabaiko puntu zehazgabe batean josi zituen, neke eta gelditasunagatik itxi ziren arte.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Kamioilariei bizitzaren nekea arintzera ateratzen diren prostitutek egiten duten bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 155. orr.

Ondoeza sentitzen nuen, eta nekea izango zela pentsatu nuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Hartara, neke gozo batek nire gorputza menderaturik, anpulua atzera estali nuen, eta behearen gainean utzi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 282. orr.

Urteko egunak adina zulo egin dituela Trabukok -aitzur eta pala, izerdi eta neke, madarikazio eta behazun-.  Elizen arteko biblia   Lb 25,8

Uharteko mendietara iritsi eta bidaia oso nekosoa bihurtu zenean, eta neke harekin batera Juanen aldartea, eta denona, pitzatu bezala egin zenean, ametsak ere txartu egin zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 167. orr.

Gau barearen gozamena nekearen azken mugarrietaraino eraman ondoren, unerik bereziena, beharbada, oheratzen nintzenekoa izaten zen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 10. orr.

Calçada do Correio Velho [...] igotzen ari ziren, baina gaur hegoak balitu bezala sentitzen zen, eta nekeak, nekea zen arren, beste neke bat eskatzen zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 354. orr.

Indarra xahutzen dutela eta nekean ahitzen direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 295. orr.

Nekeak Aitaren etxera ekarri nau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

2 lan neketsua.

Beso zakarrak ziren, sendoak, kargetara eta nekeetara usatuak, ministroarenak eta haren emaztearenak ez bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Ez ezazu hainbeste lan eta neke har; gu izango gara zure lekuko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 298. orr.

Inprenta lanetan aritzen ez zenean, itzultzailearen nekeak hartzen zituen gainean, begien itsugarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Arimek han atsedena kausituko dute, begiek atsegina, eta gorputzek beren neke eta lanetarako pausalekua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.

Zenbat neke paper zati hau eskuratzeko...  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 60. orr.

Zenbat neke, zenbat izerdi, zenbat buruhauste euskararen alde saiatu izan garen bakoitzean!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Neke handiz makurtu du gorputz handikotea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Leihotik ikusi nuen muinoko bide lakarretik neke handiz igotzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.

Benetan, lotsaturik nago niregatik hain neke handiak hartu dituzuelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

Neke handirik gabeko afera izanen zuan, bertzalde: bi tiro aski maletategi barnera, autoa landa isolatu batera eramanda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Neke handirik gabe hasi nintzen nabarmentzen nire ikaskideen aldean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 112. orr.

Zenbat neke eta lan! gau asko lorik egin gabe; gose eta egarri; maiz ezer jan gabe, hotzak eta jantzirik gabe.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

Neke guti hartu nuen gaitzerraileak gezurtatzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

· Trena gelditu egin zen halako batean, neke handiz, ia larre erdian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

3 egoera gogor edo mingarri baten ondoriozko oinaze edo ezinegona.

Hala, neke hori nolabait arintzearren, Biblia sakratua hartu zuen eskuetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 175. orr.

Ni pozaren pozez nindoan, neke guztiak ahaztuta.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 135. orr.

Neke handiak sorrarazten dizkit oroitzeak berak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 8. orr.

Ez daki (inork ez lezake jakin) nire dolu eta neke kontaezinaren berri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.

Haiek baino neke gehiago jasan dut, kartzela gehiago, zigorkadak zer esanik ez; hilzorian ere egona naiz hamaika aldiz.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,23

San Damian berriztatzerakoan izan zituen neke eta atsekabeak, eta nola hasi zen bere burua menderatzen limosna eske joanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

-Zertarako hainbeste neke serora madarikatu batengatik?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 267. orr.

Kosta ahala kosta, nekeari neke gehiago emanez, lortu zuen Heriorengandik urrutiratzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Amodioaz gozaturik, senar-emazteek elkarri esan zizkioten pasatu zituzten neke eta min guztiak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.

Gero, minutu batzuen buruan, ahaztu, eta alai egongo zen berriz, eta hala libratzen zen saminaren, doluaren pena eta nekeetatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.

Hainbeste ibilaldi zoro hara eta hona, hainbeste ikasketa eta lan, hainbeste min eta neke, hainbeste izu eta negar, hainbeste amore emate eta umiliazio bizitza osoan zehar, honetarako?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.

Ni neure denbora guztian neketan bizi izan naiz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 76. orr.

ik beherago 14.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Arriskuz eta nekez betetako gudu honetan. ik nekez2.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

4 (izenondoekin)

Eta orduko neke fisikoa izugarria bazen, zer esan bestelako akidurez?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 197. orr.

Lehengo hartan bezalako neke astunik gabe zihoan bere bidean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.

Naturak gizonezkoak andrezkoak baino lehenago pilatu zituen artilegintzan [...] nekazari lantsuek lotsaritzat hartu eta lan hura emakumei pozik utzi arte, ehuleek ere neke gogor bera jasan zezaten eta langintza zakarrean gorputza eta eskuak zail zitzaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Une txikien pilo handiaren neke jasangaitza. Neke handiak jasateko sortua da gizaki oro, uztarri astuna dago Adamen seme-alaben gain.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.

Seme eta anaia guztiak leku berean bizi ziren aita dohatsuarekin, neke handitan eta gabezia gorrian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Lehen ez zeneukan baina orain betikoa dirudien neke nekagarri hori, neke etengabe barkaezina.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 92. orr.

Lantxo batzuk egin nahi dituzulako, barruko neke minsor hori baretu nahi duzulako, atseden puxka bat arimaren barru-barrutik behar duzulako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.

Askoz gehiago nekatu beharko duzu, urtebeteko neke isilak igaro beharko dituzu horretaz jabetzeko, horretaz ere jabetzeko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.

Bat-batean neke ikaragarria etorri zitzaidan gainera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 291. orr.

Horren kontra, horri ihesi ibiltzeagatik bide zaude horren nekatuta, horregatik bide zauzka horren harrapatua egunetik egunera astunduz doan neke izugarri horrek.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Kristautasuna Zibilizazio Helenikoaren kolapsoaren ondoriozko neke espiritualetatik sortu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Neke aurpegia duzu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

-Gure armadaren joan-etorrien berri ematen omen ziean errebelei -neke aire batez aditzera eman zidan Domingok.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

-Tira ba -esan zuen Mr. Densch-ek neke ahotsaz-, agian ez dut ondo jokatu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 443. orr.

Inoiz ez zenuen duda-mudarik ñimiñoena ere azaldu, ez neke-arrastorik ez asperdura-zantzurik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 132. orr.

Jesus Mesiasen neke-zoria eta ikaslearen zoria. Begietara begiratu nion [...] baina ez nion ikusi lehenagotik ikusi gabekorik ezer; agian neke-keinu arin bat, izatearen erroetatik bertatik jaiotzen diren neke horietako bat.  Elizen arteko biblia   Lk 9,18 tit

· Errejistro-zerrendan emaitzak lerroka luzatu ahala, lan errepikakorraren neke-asperdura poz-pilpira bilakatuz zihoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Hala, gau batez, bere gaixotasunengatik neke-oinaze larri eta ezberdinez ohi baino abailduago zegoela, bihotz-barnean bere buruaz errukitzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 413. orr.

Estatuak erlijio zehatzik babestu beharrik ez du, eta moral laiko baten aitzindaria dugu, besteak beste, dibortzioaren neke-larrietan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urrutietako lurraldeetan bizi ziren anaien bidaia-nekeak arintzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Bi hitzak azaltzen ziren orrian, Jacques Tati maitearen erretratu bat ikusi nuen, eta, beti gertatzen zaidan bezala, areago itzul- edo idaz-nekea daukadanean, ezin izan nion tentazioari eutsi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Haurtzaroko xalotasuna itsu da gurasoen bizi-nekeekiko, eta horregatik idealizatzen dugu iragana.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Osagarriz axolatzen bainiz damügarri atzamaiten dit, beit dakit holako delibero bat jarraikirik baldin bada, osagarri nekeak geroago eta handiago litüzkela jenteek.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 102. orr.

Buru neke handirik gabe pentsatu zuenez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Ez zen harritzeko ere, hainbestean, begien ahalegin edo erabilera jarraituaren ondorioz begi-neke akutuko aldiak izatea Virgilek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

· Baina luzeegi izango litzateke guztien oinaze-nekeak eta sendaketa-moduak banan-banan kontatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 867. orr.

Ezkondu ondoko atsegin-nekeak, hiri bateko bizitza halamoduzkoa, norbait izatearen sentipen errotua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Nork behartu ninduen halako itsasaldi luze-bihurrian abiatzera, eta hainbesteko ardura-nekez destilatzera bentzenoa?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

• 7 izond neketsua, nekeza.

Lan nekea da [...], eta neke hori liburuan nabarmendu ez dadin, baditu tarteka sartzeko kontakizun kostunbrista batzuk ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

Etapa nekea izanez geroz, eta ere luzeenetarik bat, Ponferrada hirira nahi baitut heldu, goizik abiatu naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 178. orr.

Imajina ditzaket soro idor hauetan Erdi Aroko bidaiariak, pausoen makaltasunean edota zaldien trosta nekean batetik bestera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 40. orr.

-Gauza bat biziki nekea galdegiten dautazu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 25. orr.

Erretreten sail neke hortan ala zernahitan.  Herria   2003-03-27

8 (adizlagun gisa)

Hatsaren berriz hartzea neke gertatu zitzaion Mari ikusi zuelarik bere aitzinean, mutiko ttipia besoetan, eta osaba xerkatu zuen, soaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Batzordeko presidenteak neke ikusten du besta egiteko leku barreiatuak aurkitzea.  Herria   2005-05-05

Behartua zegoela ikusirik, etsia hartu eta hartara makurtu zen, bihotzean min eta urdailean neke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 183. orr.

9 neke egin

Eta horrek biziki neke egin daut bizia.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 30. orr.

Egia esango dizuet: bi tokitara joatea oso neke egiten zait.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 67. orr.

Ikusi egin bainituen, nire burua hartaz konbentzitzea neke egiten zitzaidan arren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 205. orr.

· Elurtzan barrena zoaz eta neke neke eginda ailegatuko zara itsasertzera. ik nekatu 8.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.

Zaldiak hebainduxeak; zaldunak neke gaizto eginak; beren erresuma noblerako bidea hartu dute atzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

10 neke izan da ad

Neke zen bereiztea zer nagusitzen zen haren bisaia zurbilean, oinazea ala kolera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Ez zen neke izan haren besoetatik askatzea, hain ahula baitzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Eliza katolikoaren osasuna sortzen dituen apaiz kopuruaren arabera neurtu behar izan balitz, neke liteke osasuntsu dagoenik sustengatzea, bederen Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako barrutian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Neke zaizu Biarritz, Donibane-Lohizune, Baionako karrikak aljeriarrez beterik irudikatzea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 152. orr.

Haren etxe aurreko karrikak harri koxkorrezkoa zuen zorua, eta neke zitzaion handik iragan beharra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Neke zitzaidan nire orduak partekatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Bizia neke zitzaidan; eguzkitsuak eta ardi marrakaz hornituak izanagatik bazterrak zurpail eta hits kausitzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 189. orr.

-Eta hori... -Joanttori neke zitzaion mintzatzea-, hori guzia zer dela kausa?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Eta lege hau artoski gogoratuko -ez baita hori neke- eta begiratuko duenak, denbora guti barne, bere egintzak Arrazoiaren agintepean, gehienetan, bideratzen ahalko ditu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 553. orr.

Jakin behar da gerla denboran frango neke izan dela Gainekoletako muga horretan pasatzeko eskubidearen ukaitea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 27. orr.

Bainan erraitea da erretxenik, horren gauzatzea aldiz biziki neke!  Herria   2004-07-05

11 neke-lan (orobat nekelan g.er.) lan neketsua.

Ugazaba da gure nekelanetik aberasten dena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.

12 pl neke eta lanak.

Nork maite ditu neke-lanak?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 251. orr.

Behin San Frantziskori eskatu zioten erruki zedila neskatxaren gaitzaz, haren neke-lanak kontsideratuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.  Elizen arteko biblia   Erm 8,18

13 nekearen nekez (39 agerraldi, 29 liburu eta artikulu 1ean; orobat nekearen nekeaz 6 agerraldi, 5 liburutan)

Ilunabar aldera itzuli zen Herbert, nekearen nekez zurbil.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

Martin garaile itzuli zenean, nekearen nekez leher eginda eta bere bi basurdeak zekartzala, heroia balitz bezala hartu zuen herri osoak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.

Horma zuriaren aurrean, nekearen nekez, erdi itxita dauzkazu begiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

Nekearen nekez lehertzeko zorian zaudenean, ni jarriko naiz zure ordez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 158. orr.

Gainerako berrehunak gelditu egin ziren, nekearen nekez ezin baitzuten Besor ibarra igaro.  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,10

Gero, nekearen nekeaz, loak hartu zuen aitaren hilobiaren ondoan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.

Munduaren basoan galdu eta nekearen nekez lo geratutako ume bat zirudien.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

14 neketan adlag nekez.

Euskal Herrian bizi izan balira, konturatuko ziren zuhaitz gehienek hain neketan irabazitako hostoak galtzen zituztela eta berriz ere zetorrela mendi eta bizitokietara elurra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

Albiste baten zoko-moko guztiak neketan ekartzen ahal baitira lau hitzetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Neketan aurkituko dugu horiek baino hizkuntza pedanteagorik eta erredundanteagorik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Peristak Ripodasi ordaindu zion apurrak neketan berdinduko zian gorpuaren truke Soriari atera nahi ziona.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

15 nekezko izlag nekea adierazten duena.

Txori burlati bat gurutzatu zen lur arras eta intziri egin zuen haur baten antsia antzeratuz; harantzago nekezko kexu edo bat jaulkitzen entzun zitzaion. Ez ote da alaitasun optimista hori nekezko, zahardadezko behera-behar batek, etsi-behar batek ekarria?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

Egitate honekin, bahitzaileak bere egoera nekezkoaren berri nahi zuen eman.  Berria - Mundua   2006-03-10

· Saminezko eta nekezko hesia jaso dit inguruan.  Elizen arteko biblia   Nk 3,5

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

biziki neke (14); ez da neke (4); hainbat neke (5); hainbeste neke (14); lan eta neke (8)

neke arrastorik (4); neke asko (4); neke askoren (4); neke askorik gabe (4); neke aurpegia (9); neke baita (4); neke da (25); neke eta gaitz (11); neke fisiko (4); neke fisikoa (5); neke gabe (4); neke gehiago (11); neke guzien (4); neke guztiak (5); neke guztien (8); neke guztien gainetik (6); neke handi (4); neke handia (16); neke handiagoz (5); neke handiak (25); neke handien (5); neke handirik (35); neke handirik gabe (23); neke handiz (42); neke izan (9); neke izanen (9); neke lanak (4); neke zen (12); neke zitzaion (5); nekeak neke (6)

pena eta neke (5)

bideko nekea (4); ehiza eta nekea (6); eragindako nekea (9)

lan nekea (5); nekea antzematen (4); nekea arintzeko (5); nekea besterik ez (5); nekea da (8); nekea dela (4); nekea eragiten (5); nekea hartu (6); nekea izan (8); nekea izango (4); nekea nabari (11); nekea nabaritu (7); nekea nabaritzen (6); nekea nabaritzen hasi (4); nekea pilatu (6); nekea pilatzen (5); nekea sentitzen (4); nekea sortzen (4); nekea sumatu (7); nekea sumatzen (16); nekea sumatzen hasi (7); nekea zen (4)

gero eta nekeago (4)

nekeak hartu (5); nekeak izan (6); nekeak jasan (4); nekeak jota (19); nekeak neke (6); nolako nekeak (5); penak eta nekeak (7); urrats nekeak (4)

nekearen eraginez (6); nekearen nekeaz (6); nekearen nekez (39); nekearen ondoren (4); nekearen ondorioz (7); nekearen poderioz (4); nekearen zama (4)

batere nekerik gabe (9); inolako nekerik gabe (4); nekerik eman (4); nekerik ez (11); nekerik gabe (59); nekerik gabeko (6); nekerik hartu (9); nekerik hartzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus