Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akidura iz nekea, unadura.

Akidura, asperdura, horren guztiaren beti-berdin gogoaren ergelgarria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

Ebakuntza-gelan betiko lo geratu izan banintz, ez neukake akidura ere sentitu beharrik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 41. orr.

Arratsalde batez, Dominique eta biak Zugarramurditik itzuli berriak zirelarik eta akiduraren ondotik pausatzen ari zirelarik, Gartziak ahoz aho zebilen berri bat gaztigatu zien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.

Hasieran, Tomek akidurari, larritasunari, goseari, balizko hainbat arrazoiri egotzi zion haren isiltasuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Kemena zerion haren aurpegi zargalduari, eta, aldi berean, akidurak urratuta ageri zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Akidurak emeki emeki hartzen ari nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Gauero gauero, bi, hiru, lau, hamaika orduz, eta nekearen akidurak lotara artean, bulegoko liburuak eta izkribuak oro miatzen nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 206. orr.

Gure denboretan ere, zure autoan Ibañetatik beheiti heldu bazara, erromesak ikusten ahal dituzkezu pikorka, hatsa eta urratsa labur, izerdia ugari, uste ez zuten akidurak bentzutuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Egia erran, kontzentrazio zelaian hiru zelaigune badira eta horietan bizia arras desberdina da: diziplina gunea, huntan egun guziz, gau guziz, hotzak, goseak, akidurak, eritasunak, bortizkeriak beren berexketak egiten dituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Niri dagokidanez, bidea ez zait hain idilikoa iduritzen, akidurak lekuei errealitate prosaiko bat emaiten baitie.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.

Gerla zikin horrek ahuldu ninduela, otoitza ahantzirik edo, debrua sartu zitzaidala akidurak egin arrailduratik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Nekez eta akiduraz eternitatearen ateetan lurrari ostikoka ari den herri bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

Argi azkorria arte ez nintzen gelaratu, akiduraz eta logalez leher gaizto.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.

Erran nien orobat ezen, hainbat gautan ezin lokarturik ibilia nintzenez, saiatu nahi izan nuela akiduraz lokartzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.

Joe Frazier ere nekaturik zegoen, irrati narratzailearen arabera, baina irabazlearen akidura eta mindura bestelakoa da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 390. orr.

Aurpegia desegina zuen, xuri-xuria, iduri akidura handi zerbaitek jana, begiak aldiz gorri-gorriak, negar eta negar ari izana balitz bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 121. orr.

Azken bi urteetan Verner abaildurik eduki zuen akidura lausoa desagertu egin zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.

Narrasti higuin bat bezala egiten dut aitzina, ukondoz eta belaunez lurrari atxikita gorputz ahul hau herrestan eramanez, oxigeno urriz, akidura mingarrian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

Suzko egunen akidura erraldoiak udalatzen zuen Sebasen gogoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.

Joe Frazier ere nekaturik zegoen, irrati narratzailearen arabera, baina irabazlearen akidura eta mindura bestelakoa da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 390. orr.

-Horregatik nago Aranjuezen -erantzun zidan, ez serio ez txantxetan; akidura puntu batekin, beharbada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

Bilkuratik etxera heldu nintzen gau hartan, akidura ziztarik ez nuen sentitzen; alderantziz, sekula ez bezala gose nengoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Halatan bada, gaur arte golkoan gorde ditut trenean ezagututako emakumearena eta ondoren, Basileara bidean, bizi izan nuen bihotz-akidura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akidura eta (3); akiduraz eta (3); eta akidura (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus