Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alferrik nekatu naiz, hutsean eta zertarako gabe akitu ditut indarrak. Elizen arteko biblia Is 49,4
Asko nekatzen nauk hoteleko dantzaldietan soinua jotzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.
Laster nekatzen nintzen eta eseri egin behar izaten nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.
Berehala nekatzen nintzen, berehala edozein lekutan loak hartzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 379. orr.
Ez genuen inoren kontura jan geure ogia; aitzitik, gau eta egun lanean nekatu ginen zuetako inorentzat zama ez izateko. Elizen arteko biblia 2 Ts 3,8
Lasterketari soilik diot beldur, itsasoan asko nekatu bainaiz, eta nire hankak oraindik ahul samar baitaude. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.
Azkenean, nekatu egin ziren etsaien zaldiak. Elizen arteko biblia 1 M 10,81
Kementsu prestatzen da lanerako, ez zaizkio inoiz besoak nekatzen. Elizen arteko biblia EsZ 31,17
Nekatua zuen mihia, arratsalde osoan hizketan aritu baitzen Dorset Streeteko pub batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.
Luze ari zara hitz egiten, zutik, eta nekatu egingo zara. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.
Inspektoreak nekatu arte jo zuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 38. orr.
Gero Pernando hauspoari eragiten aritu zitzaion tarteka-tarteka, nekatu zen arte. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.
Zure ikusmena nekatu eginen da eta ezingo duzu ikusi zeure begirada behartu baino lehenago hauteman ahal zenuena bera ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 83. orr.
Neska nekatzen dun zutik egoten, eta esertzeko baimena eskatzen zion izebari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.
Oso berandu da eta nekatua dago. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 104. orr.
Ezin izan zuen lo hartu, sobera nekatua zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.
Nahaste-borrastea zuzentzen zergatik nekatu? Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 15. orr.
Inoiz ez zen nekatu hitz bat ahoskatzen edo irriñorik tikiena ere oparitzen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 86. orr.
Kristinaren aginduak -gonbidapenez mozorrotzen ere ez zen nekatu!-, nahi gabean, hondar egunetako ene ezbaietariko bat argitu zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.
Dauzkadan bi tapakiekin estali ginen biok, eta ez nintzen nekatu zatarrak pilatuz ohiko estalkia osatzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.
Hasieran joan hadi poliki, zaldiak nekatu gabe, gero lasterka egin beharko diagu-eta. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.
Haurdunaldiko lehen asteek izugarri nekatu ninduten eta mehetu zitzaizkidan masailak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.
Eskailerek nekatu egiten zaituzte. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 154. orr.
Gelara itzuli eta bukatzeko agindu zieten, zeren "dantza on orok nekatu egiten baitu". Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.
Lanak nekatu egiten gaitu eta astialdiak lanerako prestatzen gaitu. Berria - Gaiak 2004-03-03
Arnasa hartu zuen, ordu arte kontatu zidanak ikaragarri nekatu izan balu bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 248. orr.
Egoteak ere nekatu egiten zaitu, baina neke horrek ez dizu minik ematen. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 40. orr.
Mendeetan eta mendeetan egin behar izan duen lanak sorbaldak makurrarazi eta hankak nekatu dizkiola esan liteke. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.
Nik, gizabidez jokatu nahi nuen eta, erizainaren gustuko testu bat idazten nekatu dut eskua. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.
Ez zait gustatzen burua alferrik nekatzea, eta, amak dioenez, oraindik gaztea naiz zenbait gauza ulertu ahal izateko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 119. orr.
Horiek gutxi batzuk besterik ez dira, orain bat-batean gogoratu ditudanak burua nekatu gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 39. orr.
Amorante bat: pentsatze hutsarekin nekatu egiten naiz. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 65. orr.
Nekatzen hasia zen pixkanaka "loti ederren" etxe hartaz. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.
Nire emazteari sinestera, ez omen nintzen nekatu haren titi ikusgarriei so egiteaz, "begiak pilotak bezain zabal". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.
Zutik egoteaz nekatzen nintzenean, bost axola zitzaidan lupetza edo putzua egon: lekua egin eta jarri egiten nintzen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 175. orr.
Nekatzen hasia nengoen, nekatzen eta aspertzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 33. orr.
Nekatu nintzen beren panparroikeriez eta arrandiez, ez nuen beren gustu txarreko umore matxista aintzat hartu. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 19. orr.
Europan dirua galtzeaz nekatu dela adierazi du General Motors multinazional estatubatuarrak. Berria - Ekonomia 2004-10-15
Baina hainbeste [lenteja] ikusten zituenean, batzuk igerian eta beste batzuk multzo zirkunstantzialetan, nekatu egiten zen, eta haserretu. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 61. orr.
Lur jota nago; arazoa konpontzen ez badut, laguna nirekin nekatu egingo da, eta hobeto egingo dion beste bat bilatuko du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.
Berritsu hutsa da, nekatu egiten baitzaitu azkenerako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.
Berarengandik, gauza bakar batek nekatzen ninduen: bere arte-grinak, bere dena ikusi beharraren maniak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.
Berbaroak nekatu egiten ninduen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 34. orr.
Ez zaitut nekatu nahi fakultatekoek oparitu dizkidaten astalarrosekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.
Horrelako pedantekeriek nekatu eta nazkatu egin dezakete bat baino gehiago. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 142. orr.
Ez zintuzket gehiegi nekatu nahi, baina entzun gaitzazu, otoi, unetxo batean, ohi duzun bihotz onez. Elizen arteko biblia Eg 24,4
Egunak nekatu eta aspertu egiten nau. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.
Etorkizunak nekatu egiten du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 117. orr.
Irakasle nekatu honek asko estimatuko luke norbaitek bermut bat ekarriko balio. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.
Suspenseak soilik mantentzen zituen ehiztari nekatu haiek esna, ondoren zer gertatuko zen, zer kontatuko zuen jakin-nahiak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 132. orr.
Errezatu egin nien Jainkoari eta eliza populatzen zuten igeltsuzko, egurrezko eta marmolezko irudi nekatu eta insomneei. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.
Lur biluzia zuen gehienetan bere gorputz nekatuarentzat ohe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.
Ikusi ditu nire atsekabea eta nire esku nekatuak. Elizen arteko biblia Has 31,42
Emakume gazteak aurpegi nekatu eta garbia du, pixka bat muturtua. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.
Mahai gainera eman zuen so nekatua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.
-Agure madarikatua -marmar egin zuen, irribarre nekatu batez. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 253. orr.
Eta hala hasi zen, ahots nekatu batez, eztulaldiek aldiro eteten zutela: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.
Begirada pisu nekatu batez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.
-Zuk uste? -begiratu zidan distira nekatu batez-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.
Bizkar zabaleko gizon txikia zen eta tximino-begi nekatu hondoratuak zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 497. orr.
Halako aire nekatu, unatu, abaildu batekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.
Joseba jauzi nekatu batez jaiki zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 114. orr.
Oroitzapen bat bera ere ez zuela esnatu zen, pentsamendu bat ere ez zuela, loaldi nekatu hartan bere buru guztia hustu izan balitzaio bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 290. orr.
Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen. Elizen arteko biblia Is 40,29
Zatozte niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. Elizen arteko biblia Mt 11,28
Basurtokoaren nekatu ahotsari eztitasun berri bat igarri nion nik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 225. orr.
Apaiza isilik zegoen, nekatu aurpegiarekin, eta horrexegatik hain zuzen, isilik eta nekatuta zegoelako ez zuen tximistarenik aipatu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 219. orr.
Inolako sentipenik erakutsi gabe ari zen, nekatu aire bat, gehienez ere, lorik gabeko beilak hartaratua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.
Emakume batek, argiak itsuturik, eskua eraman zuen begietara nekatu itxuraz, eta burua inarrosi zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.
Ez hainbeste ez nekatzearren, nola gauza horiei iraunarazteko, astiro zihoan Dahlmann, zoriontasun larriz arnastuz hirustaren usaina. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.
Luze egin du igeri itsasoan aurrera, neka-neka egin arte. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.
Honekin batera, ariketa fisikoa, asmo bakarrarekin: gorputza neka-neka egin "tentaldi" oro ezabatzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 39. orr.
Nik ez nuen lanik aurkitzen, eta neka-neka egiten nintzen zeinerenahi egiteko ordainduren bila. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.
Eta lelo berarekin ari zitzaion egunero, Sanson neka-neka egiteraino. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.
Noiz balakuka, noiz errietan abere gaixoei, neka-neka eginak baitzeuden aire astun geldo harengatik bideko maldagatik baino gehiago. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.
Tabernara neka-neka egina iristen zen, eta bere burua gela beiraduneko bankuan erortzen uzten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 347. orr.
Neka-neka eginik etxeratu eta artean bagenuen elkar maitatzeko aski indarrik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 105. orr.
Burua neka-neka eginik zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.
Gizona gauez neka-neka eginda etortzen zen, greziar auzunean zuen etxera, salmenta asko hitzez eta are gehiago idatziz lotu ondoren, eta andrea zain izaten zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.
Neka-neka eginda nago, egia esan. burdinazko atea ondo itxita, etxeko goialdeko gela ez askoz alaiagoetara abiatu ginen, neka-neka eginda. Aitor Arana «Onan», 2000 - 75. orr.
Zuhaitz baten azpian su egin eta etzan egin zen, neka-neka eginda. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 181. orr.
ahots nekatu (5); alferrik nekatu (3); asko nekatu (6); aurpegi nekatu (4); begiak nekatu (3); berehala nekatu (4); burua nekatu (5); egiteak nekatu (3); gehiago nekatu (3); gehiegi nekatu (4); irribarre nekatu (3); jendea nekatu (3); nahikoa nekatu (3)
nekatu antzean (10); nekatu arte (12); nekatu bat (6); nekatu baten (3); nekatu batez (6); nekatu behar (3); nekatu beharrik (7); nekatu eta aspertu (3); nekatu gabe (23); nekatu itxura (10); nekatu izan (3); nekatu nahi (9); nekatu naiz (6); nekatu nintzen (4); nekatu samar (10); nekatu samarra (3); nekatu zen (9); nekatu ziren (3)
sobera nekatu (3); zergatik nekatu (4); zertarako nekatu (3)
arras nekatua (3); arrunt nekatua (3); biziki nekatua (5); gorputz nekatua (3); hain nengoen nekatua (3)
nekatua dago (6); nekatua egongo (3); nekatua ematen (4); nekatua nago (10); nekatua zaude (3); nekatua zegoela (4); nekatua zegoen (7); nekatua zen (3); oso nekatua (15); oso nekatua nago (4)
begi nekatuak (7); esku nekatuak (3); nekatuak ditu (4); nekatuak zeuden (5)
nekatuegi nago (3); nekatuegi zegoen (7)
nekatuegia dago (3)
nekaturik dagoela (4); nekaturik daude (3); nekaturik egon (6); nekaturik egon arren (3); nekaturik hago (4); nekaturik nago (10); nekaturik nengoen (5); nekaturik sentitzen (8); nekaturik zegoela (5); nekaturik zegoen (8); oso nekaturik (12)
apur bat nekatuta (7); ederki nekatuta (3); hain nekatuta (3); horren nekatuta (3); jada nekatuta (3); nahiko nekatuta (7)
nekatuta amaitu (3); nekatuta balego (5); nekatuta balego bezala (4); nekatuta dago (22); nekatuta dagoela (11); nekatuta daude (7); nekatuta egon (7); nekatuta egongo (10); nekatuta egotea (5); nekatuta ematen (5); nekatuta ematen zuen (3); nekatuta eta aspertuta (3); nekatuta gaude (7); nekatuta geunden (4); nekatuta ikusten (5); nekatuta iritsi (8); nekatuta nago (44); nekatuta nagoela (3); nekatuta nagoenean (3); nekatuta nagok (7); nekatuta nagon (4); nekatuta nengoela (3); nekatuta nengoelako (3); nekatuta nengoen (15); nekatuta sentitzen (4); nekatuta sentitzen zen (3); nekatuta sumatu (3); nekatuta zaude (7); nekatuta zegoela (18); nekatuta zegoela esan (4); nekatuta zegoelako (3); nekatuta zegoen (32); nekatuta zeuden (4); nekatuta zirudien (3)
oso nekatuta (53); oso nekatuta dago (5); oso nekatuta nengoen (3); oso nekatuta zegoela (4); pixka bat nekatuta (4); taldekideak nekatuta (3); zeharo nekatuta (5)
alferrik nekatzen (5); asko nekatzen (10); burua nekatzen (5); ez da nekatzen (9); ez dira nekatzen (4); gehiago nekatzen (6); hankak nekatzen (3); inoiz nekatzen (5)
nekatzen ari (9); nekatzen ari zela (4); nekatzen da (4); nekatzen den (4); nekatzen denean (3); nekatzen dira (6); nekatzen du (7); nekatzen hasi (8); nekatzen hasi zen (3); nekatzen hasia (13); nekatzen hasia nintzen (3); nekatzen nintzen (4); nekatzen nintzenean (3); nekatzen zaitu (4); nekatzen zenean (5); nekatzen zuen (5)
neka neka egina (3); neka neka eginda (46); neka neka eginik (3)