Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogaitu, gogait, gogaitzen 1 da/du ad aspertu, gogoa galdu edo galarazi. ik nazkatu; nekatu 4.

Behar dugun guztia baldin badaukagu, zergatik gogaitzen gara?  Berria - Gaiak   2004-06-23

Plazerraren plazerrez nardatu eta gogaitu bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.

Gogaitu egin nintzela uste duzue?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.

Zerbaitek gogaitzen nauenean, isildu egiten naiz gehienetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.

Hain amets higuingarriek gogaitu naitek gau osoan, non kontatzeak berak ere nazka ematen didan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Arte eszenikoen euskal zentroari buruz hitz egiteaz gogaituta dagoela onartu du Lazkanok.  Berria - Kultura   2004-05-22

Eta hi ez al hago gogaiturik lelo berbera hainbeste aldiz errepikatzeaz?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Burua biratu zuen, gogaiturik, non zegoen ez zekielako, larriturik, ikuskizun paregabe eta hauskor haren kariaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Arrunt gogaitua bainauka aspaldi haundiko mintzuri ugalkor honen burrunbak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Xaraman zen, semeari itxaroteaz gogaitua, bere armadarekin Kamar Al-Samanen bila han-hemenka zebilena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 164. orr.

Erosotasunaz gogaitua.  Berria - Gaiak   2004-06-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Haien aurpegietan Jainko gogaituaren keinua islatzen zela sumatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

-Utz dezagun -esan zuen Tiborrek ahots gogaituaz-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Aski duenaren jestu gogaitua egin zion neskak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 94. orr.

Gogaitu aurpegiarekin lurrera begira jarri zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus