Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akitu, aki(tu), akitzen 1 da/du ad nekatu; erabat nekatu.

Ageri din ez dela lanean akitzen!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 311. orr.

Sekula ez zara beraz bidegabe izateaz akituko?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 231. orr.

Horregatik, eliza haren ardura zuen apaizak, Frantzisko gehiegizko nekeaz akitua ikusiz, errukiturik, egunero janari bereziren bat ematen hasi zitzaion, ez aparteko janaririk, bera ere pobrea baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen, sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,30

Bai hala xira, sortetxean berean nehork onartzen ez duen ama familiako akitua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.

Aski akitua naiz hor berean eta berehala bizkar zakua pausatzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.

Mendi soil batean bakarrik, edatekorik gabe, lurrean etzan zen akiturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Erdi lotan zegoen ordurako etzan-aulki batean, nekeak akiturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 322. orr.

Lucy goiko solairura ohera daramadanean, ohartzen naiz akituegi nagoela bigarren gau batez lerroan besteekin berandu arte geratzeko, besteekin batera baso ardoa baso ardoaren ostean klikatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Gibelerako bidea Elur-ek gau hartan berean egin zuen akitu gabe eta zaldi zaluenak baino anitzez lasterrago.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 207. orr.

Emakumeak negarra utzi eta dantzan; gizonak eseri eta negarrez; umeak dantzan, emakumeak barrez, umeak negarrez, harik eta den-denak, akituta eta leher gaizto eginda, Soilgunean etzaten ziren arte, bustita eta arnasa iritsi ezinik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 128. orr.

Zapategian, akitzeraino egiten zuen lan Tomasen esku latzaren manupean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Postuen arteko bideetan aurrera ibiltzen zen, andre saltzaileen buruek arreta hartzen ziotela; gazteak, ilea sare batean bildurik, akituak ageri ziren jadanik, beren bizimodu latza zela eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Alberte izenari ihardesten zuen andere akitu batek errepikatzen zuen, etsia: [...].Ospitale guztiei bezala hildako usaina zerion ospitale hartako ohean, sufritzen, gorpu akitua, adore guztia galdua, Herio bere bila astiro zetorrela jakinda.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

Langile akituari billetea erakutsi zion, eta honek arkatzaz kuxetaren zenbakia gurutze grisez markatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

Del Vallek sorbaldak goititu eta hasperen akitua egin zuen: zer axola zion horrek, azken batean?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 203. orr.

Berak baina, irribarre akitua ahoan, hori konpontzea gizonen esku uzten duela edo antzeko zerbait esan du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 20. orr.

Iemstxikei agindua eman eta berehala abiatu ziren berlinaren zaldi akituen ondotik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.

3 bukatu, agortu.

Honekin batera igortzen dizut atzo arratsaldean akitu nuen lantxo hau, dokumentu gisa atxikia, zure interesekoa izan daitekeelakoan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 13. orr.

Baina, zalantzarik gabe, akituagoa zeukan kirofanoko unea baino lehenagoko bizimoduan ezagututako Abiada Handiko Bizimoduak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.

Indarrak akitzen ari zaizkiela ikustean, denak, libre nahiz esklabo, galtzear daudela.  Elizen arteko biblia   Dt 32,36

Gauza asko sor ditzakeen gizartea lortu dugu, baina barnetik itzalia eta akitua dagoena, orainari atxikiegia.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 111. orr.

Garai haietan, lana akitutakoan, hiriko azken ostatutzarrei itxiera ematen genien, goizaldeko ordu tikietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Eta istorio puta hau horrela akitzen balitz, gaitz erdi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Zigarroa akiturik, apal liburu gabe baten gaineko bideoak miratzeari lotu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Baina haizeak, euriak eta elurrak, hormak eta beroak, gain hartan izigarriak baitira eta ez baitute, ez egunaz, ez gauaz, barkatzen, akitu eta higatu ziren kapera horren teilatu-murruak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

Haurtxoa ahulduz eta akituz zihoan, eta harekin batera amona errukarria hiltzen zihoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Klixeak edo egungo jakituriaren zabortegiak gainez egiteraino betetzen dituzten esaldi akitu eta bigarren eskuko ideia horiek oro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Hala biz; entseia zaitez nire kuraia akitzera, bai baitakiket bederen nire asturua erabakitzera zu nola behartu; eta menturaz, egunen batean, zuzen eta bidezkoago izanen zara nirekin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

Horretara eramaten gaituzte nazioartekotasunaren izenean, Ceutan hasi eta Panticosan bukatzen den nazioartekotasun nazional horren izenean, gaztelaniarekin hasi eta espainolarekin akitzen den hizkuntza-nazioartekotasun horren alde egiten dutenek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 118. orr.

"Tierra Santa" entzuten egon beharrean honaino iritsi baldin bazara, zaude lasai, berehala akituko baitut kontu hau.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus