Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Italia bizitzen ari den giro nazionalista sutsua ez duk egokiena atzerritar batekin kupitzeko, ezta atzerritar hori alemana izanda ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 246. orr.
Oinarri nazionalisten gainean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.
Joseren hizkuntz politika hutsegite negargarria izan zen, eta mugimendu nazionalisten lehen astinaldiak eragin zituen, ehun urte baino geroago Habsburgotarren Inperioa zatituko zutenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
Gurea ez da iraultza ezkertiar bat; gurea iraultza nazionalista bat da! Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.
Horregatik dute halako antza jokaera nazionalista batzuek erlijio fenomenoekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 153. orr.
Bidea errebolta nazionalista zen kolonialismoaren aurka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.
Gerra Zibileko nazionalismoaren derrotaren ondoren, lehen aldiz iritsia zen euskal gizarte nazionalista erailketa beharkizun politikotzat justifikatzera. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.
Euskal Herriko historia orokor eta nazionala, eta ez nazionalista, egin beharra. Berria - Kultura 2004-05-05
Modu apal batez konplituko zuen bere kontzientzia nazionalistarekin, ziur aski ez zen abertzale sutsua inoiz izan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Ortega-rena Volksgeist nazional eta espainola da, ona; ez Volksgeist nazionalista -itxia, agresiboa, etc. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 159. orr.
Jarrerarik zentzuzkoena nork bere birus nazionalista onartzea da, organismoan bere antigorputzak gara ditzan, osotasuna ondorioz osasuntsuagoa -lasaiagoa- bilakatuko baita. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 120. orr.
Aitona Miguel berehala atxilotu zuten beste politiko nazionalista eta errepublikar batzuekin batera. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
1914ko Gerlako suak itzaltzean, indartu eta batu ziren bi mugimenduak -Errepublikaren aurkako fededun euskaldunena eta abertzale nazionalistena- euskaltzaleen batasunak sortuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 84. orr.
Ikuspegi nazional nazionalista erabiltzen denean -Volksgeista orduan agertzen da batik bat lehen planoan autoreotan- historiak bilakabide teleologiko miragarri gorakaria dirudi. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.
Edozein politika burges-nazionalistatatik urrutiratuta, langile-klasearen interesen defentsan jarri nahi ditu indar guztiak, haren abangoardia bihurtzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.
Itxia eta atzerakoia da, primitiboa, probintzianoa, agrafoa, karlista edo nazionalista, arrazista, terrorista askotan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.
-Ez duzue zertan nazionalista izan, zuek, hizkuntza horren barruan aberria duzuenok. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 49. orr.
Ohiko datu pertsonalak jaso ondoren, zera dio: 1968ko abuztuaren 10era arte jarrera zintzoa erakutsi izan duzula, nahiz eta ideologiaz nazionalista izan. euskara zabaldu eta sendotuko bada, heldu da ordua nazionalismoaren eta euskararen arteko lotura hausteko, nazionalista ez direnek ere berengana dezaten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 174. orr.
-Nik aldaketa hau nazionalista dela esango nuke, gure nortasuna galdu genuen egoera batetik baikatoz. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.
Ikasiko ahal dugu noizbait, liberal edo sozialista baino gehiago nazionalista den frantses eta espainol politikari asko badabilela bazterretan! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.
· Nazionalista erradikal itsu bat zara! Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.
Herder anarkistek eta sozialistek ez dute gutxiago irakurri eta maitatu izan nazionalistek baino; austro-marxistek eduki dute maisutzat eta nazio zapalduetako nazionalistek inspiratzailetzat. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 182. orr.
Nazionalisten zerrendan aurkezten da. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 178. orr.
Aberriaren pizkundeak ere gutako asko ez gaitu askorik gogoberotzen, nazionalisten eskuetatik badator. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.
Ez dago bi Espainiarik; denok bat gara, denok demokratak eta liberalak (salbu nazionalista periferikoak, noski). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.
Nazionalistek berez hizkuntzari berari ez diote aparteko maitasun edo atxikimendurik, hizkuntzak eragiten duen kontzeptuari baizik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.
Gudua laburra bezain arrantza ona egin zuten gure mutilek: zortzi euskal nazionalista, Españari zioten gorrotoan nabarmendu direnak eta hamaika mendigoitzale ondo asko armatuak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.
Familia ez nazionalista batetik nator, eta nire mutil koskorretako giroan ere ez zegoen Joxe Mari, Joxe Antonio edo Joxe Miel besterik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.
Ikusgarria da, guztion aberri txiki karnalok mespretxatu eta gero, nolako aberri espiritual paregabeak eraikitzen eta defendatzen dituzten "ez-nazionalista" "absolutista" "unibertsal" horiek -ideiak, doktrinak, periodo historikoak, debozioko testu sakratuak..., beren aberritxo zerutarrak, beren etxetxo ondoan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.
Zail da kontra egitea Rubert de Ventos-ek Kataluniako independentziaren alde egindako argudioei, eta ikuspegi ez-nazionalista batetik eginak dira hain zuzen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.
Alderdi nazionalistek eta ez nazionalistek sostengatutako gobernuak. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Ea ez nazionalistek irabazten dugun eta nazionalismoa Ajuria Enetik kanporatzen dugun. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Nazionalisten eta ez nazionalisten arteko akordioekin bizi izan ditu herri honek garairik onenak. Berria - Euskal Herria 2004-01-24
Nazionalistekin eta ez nazionalistekin, independentistekin, soberanistekin, autonomistekin eta zentralistekin. Berria - Euskal Herria 2004-01-20
abokatu nazionalista (3); alderdi nazionalista (31); bloke nazionalista (24); bloke nazionalista galiziarra (5); bloke nazionalista galiziarrak (8); bloke nazionalista galiziarreko (8); buruzagi nazionalista (6); egitasmo nazionalista (3); euskal nazionalista (7); koalizio nazionalista (4); komunitate nazionalista (5); militante nazionalista (8); mugimendu nazionalista (9); muturreko alderdi nazionalista (6)
nazionalista bretoien (3); nazionalista espainiarra (3); nazionalista galiziarra (5); nazionalista galiziarrak (8); nazionalista galiziarreko (10); nazionalista galiziarreko buru (3); nazionalista islamistak (4); nazionalista izan (5); nazionalista izatea (3); nazionalista moderatua (4); nazionalista moderatuen (3)
politiko nazionalista (4); proiektu nazionalista (4); talde nazionalista (7); talde nazionalista islamistak (3)
alderdi nazionalistak (27); asmo nazionalistak (3); buruzagi nazionalistak (5); cymru alderdi nazionalistak (7); euskal nazionalistak (6); ezkerreko nazionalistak (4); ideia nazionalistak (4); mugimendu nazionalistak (8); muturreko alderdi nazionalistak (4)
alderdi nazionalistako (14); alderdi nazionalistako buru (3); cymru alderdi nazionalistako (3)
alderdi nazionalistaren (5); buruzagi nazionalistaren (3); cymru alderdi nazionalistaren (3); hamill nazionalistaren (3); ideologia nazionalistaren (4); mugimendu nazionalistaren (4)
alderdi nazionalistek (8); euskal nazionalistek (7); indar nazionalistek (3); nazionalistek salatu (3)
alderdi nazionalisten (8); euskal nazionalisten (4); nazionalisten artean (8); nazionalisten batasun (3); nazionalisten batasuna (7); nazionalisten eta autonomisten (3)