Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erljioaren aitzakiaz, fundamentalismora lerratzen diren nazionalismoak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.
Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.
Apaiz gaiztoa eta españar gaiztoagoa, euskal nazionalismoaren heriozko doktrinen zabaltzaile setatsua, eta egiazko aberriaren kontrako ideien eta Euzcadi izeneko amesgaizto horren ereile ezaguna. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.
Geroztik, muga guztiak gaindituz, sozialismoaren itzalean lo zeuden nazionalismo guztiak jazarri zaizkie Mendebaldeko estatuburuei. Aranzadi-ren testua, kritikoa arrazaren kontzeptuaz baliatzen diren nazionalismo guztiekin, baita euskaldunarekin ere, bestetik euskal herri-nortasunaren aldekoa da. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.
"Nazionalismoa bidaiatuz sendatzen da" ospetsuaren kontrapuntua botatzen baitzien: "asko bidaiatuagatik ere, ergela beti ergel". Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 14. orr.
Saizarbitoriarentzat, nazionalismoa ezinbestekoa izan da euskarak iraun dezan; aldi berean, euskarak izateko arrazoia eman dio nazionalismoari. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.
Gogoan hartu behar da, Menéndez Pelayo eta Pidal-en, krausismoaren, 98ko belaunaldiaren herentzia komuna nazionalismo espainol axanpatsu bat izan dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 267. orr.
Afrikanerren holandar nazionalismo estu eta bortitzaren erupzioak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.
Irlandar nazionalismoaren eredua ere eraginkorra zen: 1916ko Dublingo Matxinada Pazkokoa eredu bihurtu zen aberrianoentzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.
Diru murrizketak; zurruntasun administratiboak eta gehiegizko esku-hartzea; politizatutako sindikalismoa; gehiegizko tokiko erregulazioak; eta azkenik gatazkak sor ditzaketen muturreko nazionalismoak. Berria - Ekonomia 2004-06-01
Han zegoen alde batetik euskal nazionalismoaren "Beste" nagusia, espainiar Estatua. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 25. orr.
Mentalismo hori eta nazionalismo etniko hau lotuz, Volksgeist hitza sortu zen, hots, herri bakoitza bereizten duen espiritu egonkor eta ezberdina. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.
Lauaxetaren mundu erlijiosoa ere, orduko nazionalismo sabindarraren harikoa, erabat arrunta egingo zitzaion Etxebarrietari. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.
Horrek bihurtu du Oteiza, Atxagaren ustez, nazionalismo esentzialistaren eragile edo zabaltzaile nagusi. Berria - Harian 2005-08-25
Eta biak nazionalismo erromantikoari jazarri zitzaizkion, ekonomiaren izenean, bakoitza bere aldetik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.
Nazionalismo klasikoak subjektuaren mendekotasuna exijitzen du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.
Geroago indarturiko nazioek, Alemaniak esate baterako, emango zizkioten nazionalismo ekonomikoari aldeko argudiorik zorrotzenak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.
Hitz batez, ETAk zera esaten dio nazionalismo historikoari: [...]. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 34. orr.
Estatu-Nazio horren apostoluek irri egiten dute nazionalismo periferikoen etnizismoaz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.
Jendea Architecture à la française bat bilatzen saiatzera bultzatu nahi zuen nazionalismo arkitektoniko anti-italiar baten testuinguruan azaldu zen [...] De Architectura jatorrizkoaren itzulpena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.
Frantziako Lehen Inperioaren historiak erakusten dio, ikusi nahi duenari, zein errazki iragan daitekeen nazionalismo harroenetik inperialismo higuingarrienera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 69. orr.
Nazionalismo giroan, oso jomuga erraza zela pentsatzen nuen. Berria - Mundua 2004-06-13
Italian adibidez, "Populuaren Alderdia" gudukatu zen "Faxismoa" deitu nazionalismo mota berezi baten aurka. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Nazionalismo kontuan, Espainia bera baino ere gogorrago izan da beti Frantzia, berdintzaileago. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 132. orr.
Ikusi dugu, K.o. 1918an bukatu ziren ehun urteetan, hizkuntz nazionalismoak danubiar habsburgotarren monarkia desegin zuela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.
nazionalismo baztertzailearen (3); nazionalismo berri (3); nazionalismo demokratiko (3); nazionalismo demokratikoaren (4); nazionalismo ekonomikoa (3); nazionalismo erradikalak (3); nazionalismo katalana (3); nazionalismo mota (5)
euskal nazionalismoa (14)
espainiar nazionalismoaren (4); euskal nazionalismoaren (33); nazionalismoaren alternatiba (10); nazionalismoaren alternatiba bakarra (3)