Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abertzale (ETCn 82.889 agerraldi; orobat aberzale g.er.) izond/iz aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena. ik nazionalista; herrizale.

Horrek erakustera ematen du abertzale batzuentzat euskal departamenduaren aldarrikapena lehen urrats bat dela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Nafar abertzale, aurrerakoi eta euskaltzaleen ahotsa defendatzeaz gain, nafarren interesak defenditu zituen "ahots bakarra" berea izan zela azpimarratu zuen Barkosek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Arregiren hitzetan, «hauteskundeetan bi lubakitan banatzen da euskal gizartea: abertzale direnen eta ez direnen artean  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Leitzan berriz, Tolatxeneko Fermin Azpirozi ikasia, gerrondoan Agur esaten zuenari, "límpiate el culo con Amayur" nola erantzuten zioten euskal abertzaleei iseka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 116. orr.

Baina bada hor aitoren semetxo bat, begi-okerra; badakizu zein abertzalerengatik ari naizen, ez?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.

Bazekiten ni babestuta nagoela, kontuan hartzen badugu Albia ondoan jaioa naizela, eta Abandoko sendi abertzale batetik natorrela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 39. orr.

Baina gazteak, ikurrinean ez ezik, txapelari eusteko moduan ere gura du igar dakion abertzalea dena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.

Abertzaleak, sozialistak eta errepublikanoak elkartu ziren.Tradizionalistak ez ziren agertu, izan ere Don Juan Manuel Garaikoa gabe ez ziren nor.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 28. orr.

Jonek bazuen bere ezjakintasun geografikoaren berri, eta beti pentsatu izan zuen abertzale batek bere herria ezagutu behar duela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.

Badaki klasean iritzi guzietako jendea baduela eta batzuek euskararen ikasteaz aparte ez dutela deus jakin nahi, kontzientzia politiko abertzalerik ez dutela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 89. orr.

-Azken batean -bukatu zuen On Camillok-, arrazoia hik daukak, erretorika abertzaleari dagokion guztia erdeinatzen duan horrek, hire aberria mundua dela dioen leloa daukaan horrek, hik bai, eta ez besteek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 328. orr.

Honelakoak idatzi zituzten fronte abertzale bat beharrezko zela eta: "xxxx".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 29. orr.

-Abertzale on baten obligazioa da aberkideei egia esatea, eta nik egia esan dizuet.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.

Gaztetan abertzalea izan baldin bazen ere, gerra Francorekin egindakoa zen A., kristautasunaren izenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Jende bulartsua, kemen handikoa eta abertzalea denik ezin ukatu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Nik neuk ere, giro hartan, abertzaletzat nuen neure burua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 112. orr.

Abertzale ez diren politikoek euskara beti arazo gisa ikusi izan dute, zoritxarrez, eta dudan inpresioa da euskara historiaren zokoan desagertuko balitz, hiletetako elizkizunetan lehenbiziko lerroan uzkurtuta eta itxurak egin ondoren, lasai ederra hartuko luketela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 48. orr.

Ez dakigu ordea abertzale horren aberria zein zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.

Granadakoa zen arren, beste inor baino abertzaleagoa eta sozialistagoa zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 32. orr.

-Borroka armatua hautatzen duena da zinezko abertzalea! Aberria maite duen bakarra...  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 10. orr.

Arrazoi politikoak dira kasu horretan, euskaltzaletasuna abertzaletasunarekin berdintzen baitute bere burua abertzaletzat ez duten agintari politikoek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 194. orr.

Komunista edo abertzale, denak ziren berarentzat gorri, agintarien kontra ari ziren momentutik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.

Hiru jira egin zizkioten hiriaren erdiguneari, beste abertzaleek ikus zezaten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

-Errudun zara, beraz, abertzale ez izan arren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 104. orr.

Dueson milaka geunden, abertzaleak, anarkistak, komunistak, errepublikarrak... eta denok ere txarto, familia edo jarabí apur bat genuenok ere ezin genuen kanpoko janaririk mangatu, ez zuten onartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 127. orr.

Politikarako tresna soila zen abertzale askorendako, Euskal Herriaren beregaintasuna aldarrikatzeko ikur hutsa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 119. orr.

Balentriok, batez ere XIX. mendeko mugimendu erromantikoen eraginez, gero eta kutsu abertzaleagoa hartuz joan ziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.

Abertzaleek, etxeetan sartu eta jana eta behar duten guztia eskatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.

Kirikiño, garaiko abertzale gehienak bezala, kritikatzen zituen karlistak bezain integrista zen alor askotan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.

Baina ez zeukaten ezer abertzaletik.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.

Ni ez naiz abertzalea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 103. orr.

Une hartan, nire inguruan ezkertiarra eta antiburgesa izan behar zenuen eta abertzale izanez gero, ETAren miresle.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.

Eta oro har, paperean bederen, abertzaleen eskuetan egon izan diren gainerako administrazioak ere, beste alderdiek ez baitute honetan gehiegi egin, egia aitortzen baldin badugu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 48. orr.

Abertzaleen, idealisten eta inozo guztien gorpuen kiratsa helduko ez zen bazter ederren batera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Gainera, Txomin behin baino gehiagotan ikusi du besta edo manifestaldi abertzale batean edo bertzean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 89. orr.

Erdal prentsarentzat (abertzaleen erdal prentsak barne), gure sistema ez da baliagarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Espainiako eta Frantziako presondegi ankerretan beren urterik onenak galdu dituzten preso abertzaleen gorazarrez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 5. orr.

- Ba hik hamalau xorta edan ondoan ahanzten baituk abertzale haizela!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.

Etxetik ihes egitera behartuak izan diren abertzaleen artean hil direnen zerrenda luzeko azkena, beste bat gehiago, izan da gure Turron.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 11. orr.

Baina ni ez naiz traumatologo abertzale bat ikustera joan, ni neu tratatu ninduen traumatologoa ikustera joan naiz ni, nola ez nau gogoratuko ba...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 117. orr.

Autoreari gaitzespen ugari etorriko zaizkio abertzaleak deritzeten horien aldetik ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 354. orr.

Izango zen komunista baten oka, edo abertzaleren batena.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 22. orr.

Gure proposamen xelebrea (jatetxe abertzaleena) gorpuztuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.

Jadanik abertzale izenaz beztitzen zen Frantxis trufa eta trufa ari zitzaion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.

2 (izenondoekin)

Lezo Urreztietak - bai, Agirreri armak erosten zizkion santurtziar abertzale suharrak -, bazuen Luis Aranarekin batera erdi bidean utzi zuen asmo eder bat Euzkadi gerran galdu eta erbestean herri minez zebiltzan euskaldun haientzat guztientzat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.

Abertzale negarti haiekin beste kontu bat izan zitekeen, ziur.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 20. orr.

Amaginarrebaren esanetan, abertzale zintzoa omen zen bere garairako, eta hark bezala justu-justu idazten eta irakurtzen zekien jendearekin konparatuz gero, jakituna ere bazen, eta diru asko emandakoa euskal aldizkariak eta, oro har, kulturari loturiko ekintzak bultzatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Soldadu ibilia da gerran, eta gudari kuraiatsuaren eta abertzale berdin ezinaren domina erantsi berri dio ordurako ondo irabazia zuen poeta sonari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Bestela, abertzale jebo horiengana edo karlista txapelgorriengana inguratuko dituk eta!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

-Mutilaren neskalaguna abertzale arriskutsua omen duk -segitu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Eta arrazoirik ez balu ere, ez du behintzat bere burua herritar zintzo edo abertzale jatorraren eredutzat saltzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.

Edonola ere, bitxia da "españolista" gisa iraindua izaniko Bikilak bere autobiografia euskaraz idaztea, bere burua abertzale eredugarritzat duen makina batek erdara darabilen bitartean1.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.

Horrela asmatu dira Don Pelaio berkonkistaria, Errege Katoliko arrazista batzuk Espainiaren bategile santuak, Mostolesko alkate bat abertzale heroikoa (ez terrorista?) eta Independentzia Gerra zuntzun bat Frantzia aliatuaren aurka, eta tonaka eta tonaka zientzia espainola.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Lehen zatia amaitzeko, antzerki emanaldi amateurrak antolatzen zituen neska gazte batek poema abertzale hunkigarri bat errezitatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.

Hala eta guztiz ere, Bilbon, Salamancan eta Madrilen kontsultatu ahal izan ditudan zenbait dokumenturi esker, ia ziurtasun osoz esan dezaket armen hartzaileak talde abertzale erradikal bateko partaideak zirela, EAJren zuzendaritzarekin ados ez zeudenak, Irlandako ereduak liluraturiko Partiduko gazteriakoak, apika.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 122. orr.

Ikastolan, berriz, hasiera hartan kontzientzia abertzale garbiko jendearen seme-alabak zebiltzan, gehienbat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

ETA politiko-militarrak armak utziak zituen, eta ezkerreko aukera abertzale demokratiko bat bultzatzera deliberatua zen; Euskadiko Ezkerra sorturik, sakabanatuta zebiltzan iraultzaile asko bereganatu zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Eta amak ez zuen etsitzen, erreibindikatu egiten zuen pailazoaren emazte estatusa eta abertzale iluminatuaren paperean jartzen zen: sakrifiziora ez baina garaipenera joaten ginen gu.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.

Ama, Lady Wilde, olerkaria eta irlandar abertzale sutsua.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 9. orr.

-Orduan betiko kontua... abertzale zahar horiek edozein lekutan mamuak ikusten ditiate.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 211. orr.

3 (adizlagun gisa)

Nazkagarri samarra zen ustiaketa hura ikustea, eta Martinek, abertzale sentituz, frantsesen zikoizkeria eta doilorkeria aipatu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Euskal jendea -abertzale azaltzen dena, batez ere- estereotipo mendregarri baten barruan josita uzteko asmoz berpiztu da azkenaldi honetan vizcaíno delakoa, figura hori bere horretan hartuz, edo lehen figura horri bigarren bat gehituz, politikoki susmagarria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Abertzale esparrua ez da gai izan komunikabide sare indartsua sortzeko, nahiz eta boterean egon 20 urtetik gora»  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Eta oraingo ezer aurpegiratu ezin diotenez, "abertzale itxurak egiteagatik" salatzen dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.

Ez dago esan beharrik, bada, kezkatuta gaudela, ETAren indarkeriaz baliatuta abertzale kutsua duen ororen aurkako erasoa bortitza baita aspaldion, gupidagabea esango nuke, eta areago erantsi, izaera demokratiko gutxikoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

5 alderdi abertzale

EAJko ordezkariak, legearen ondorioak alderdi abertzaleen gainean ezartzen direla salatu zuen bere jardunean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Alderdi abertzaleek hartu dute, beti, bandera haizatzeko ekimena, baina UPNk agintea hartu zuenean, eskegitzeko debekua ezarri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Baina alderdi abertzaleek gaiaren inguruan izan zuten liskarraren berri baino ez zuten eman, eta oso labur gainera:  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 434. orr.

Gauza bera egiten dute euskalduntasuna esentzia gisa ulertzen duten guztiek ere, alderdi abertzaleetako kide ugari tartean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

Interes desberdinak aurrez aurre daudenen artean, alderdi abertzaleen eta espainolisten artean kasu, antagonismoak garbiak dira eta ez dago traiziorik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Iparraldeko edo Hegoaldeko gisa, bereiz plantatzen ziren alderdi abertzaleek bake moduko zerbait sinatu zuten TKAren mehatxu bakunaren aitzinean "Etxe bat, errefuxiatu bat" kanpaina komunean eramanez.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 48. orr.

Nazionalismoaren eta alderdi abertzaleen kontrako erasoa ez bide zitzaien nahi bezala ateratzen ari zentralistei eta komunikabideetako beren morroiei; alderantziz, bazirudien eragina kontrakoa izan zitekeela, hau da, ahuldu beharrean abertzaletasuna indartzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

Distantzia eta soraiotasun handiz bizi nituen Egunkaria-ren gorabeherak, eta baita inguruko egoera politikoa ere: ETAren atentatuak, presoen sakabanaketa, torturak, etakide batzuen heriotza ilunak, alderdi abertzaleen arteko ika-mika eta ezinikusiak, noizean behin hauteskundeak...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

6 ezker abertzale

Aldaketa horietan, ezker abertzaleak kaleratutako Konponbide Demokratikorako Alternatibak euskal herritarren artean izandako harrera arrakastatsuak zeresan handia izan du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Batetik, ezker abertzaleak erakutsi duelako berriro ere muturreko baldintzetan gai dela espazio sozio-politikoari eta proiektu politikoari eusteko, eta ikusi delako legez kanporatzeak ez duela balio ezker abertzalea suntsitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Ezker abertzalearen "krisialdia" aztertu dute ABko militanteek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Gobernuak saldu nahi izan du proiektu erraldoi horien kontra ezker abertzalea besterik ez dela mugitu, baina hori ez da egia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 160. orr.

Ezker abertzalearen aldeko asanbladetan jakinekoak dira buru:  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.

Balirudike garai batean ezker abertzaleak eskura ikusten zuela agintea, ene bada.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 32. orr.

Ideologikoki, lurraldetasuna ezker abertzaleak sortu duen hitz bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 315. orr.

Koloretsuak dira musika kontzertuen iragarkiak, garagardo eta ron markek antolatutako unibertsitate-jaienak, eta baita ezker abertzalearenak ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 35. orr.

Gaur egun Francoren tiraniaren aroan baino handiagoa da askatasuna, demokraziaren arauekin egiten dira gauzak, eta isunak ere handiagoak ezartzen dizkiete ezker abertzalearen joerak aldezten dituztenei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 96. orr.

Ezker abertzaleko pertsona ezagun anitz izan omen zen bertan, baita hildakoen senitartekoak eta sostengua adieraztera heldutako gazteak ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 165. orr.

Ezker abertzalekoek osoago iraun zuten, ahal bezainbatean, haien erorketek betiere zati bati baino ez baitzioten eragiten, borroka armatuaren alde zeudelarik segurtasun-neurri zorrotzagoak erabiltzen zituzten eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Kritikatu ez ezik, iraindu egiten omen dut ezker abertzalea, eta "esku beltzaren" begiradapean jartzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 130. orr.

Ezker abertzaleko alderdi-kide batek botako lukeen diskurtso berdina zintzurrean gora uhinka aurtikitzen ari zarela ematen du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 124. orr.

ETA, ezker abertzalea, nazionalismoa, lehendakaria, obispoa edota sozialista disidenteak berdindu, kriminalizatu eta egurtzea aski ez, eta euskara bera egurtzea erabaki dutela, alegia, gure arimaren bizkar-hezurra xehatu arteko erasoan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.

Besteak beste, honakoak esan zituzten: Euskal Herria Espainian integratzeko, ezker abertzalea suntsitzeko eta, beraz, gerrarako beste tresna bat baino ez da plan hori.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 95. orr.

7 indar abertzale

Indar abertzaleek, orotara, gehiengo osoa osatzen dute Eusko Legebiltzarrean, 39 legebiltzarkide baituzte EAJ-EAk, EHAK-k eta Aralarrek.  Berria - Harian   2005-04-18

Nafarren erabakitzeko eskubidea defendatu dute indar abertzaleek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Georges Malbrunot eta Christian Chesnot kazetari frantsesak "hurrengo hiru egunotan" askatuko dituztela iragarri zuen Irakeko Indar Abertzaleen eledun Fadhel Al Baiik, Al Arabia telebistan.  Berria - Mundua   2004-09-24

Erraiten ahal da indar abertzalea porroskatua dela eta bere ahalak biziki mugatuak dituela.  Herria   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abertzale bakarra (8); abertzale bakarra (8); abertzale bat (37); abertzale bat (37); abertzale batek (14); abertzale batek (14); abertzale baten (6); abertzale baten (6); abertzale batzuek (12); abertzale batzuek (12); abertzale batzuen (8); abertzale batzuen (8); abertzale batzuk (9); abertzale batzuk (9); abertzale bezala (7); abertzale bezala (7); abertzale ekintza (6); abertzale ekintza (6); abertzale eta (104); abertzale eta (104); abertzale eta ezkerreko (7); abertzale eta ezkerreko (7); abertzale eta ezkertiar (8); abertzale eta ezkertiar (8); abertzale eta ezkertiarra (6); abertzale eta ezkertiarra (6); abertzale eta ezkertiarren (7); abertzale eta ezkertiarren (7); abertzale ez (39); abertzale ez (39); abertzale ez diren (13); abertzale ez diren (13); abertzale ez direnen (6); abertzale ez direnen (6); abertzale gehienek (9); abertzale gehienek (9); abertzale gisa (8); abertzale gisa (8); abertzale guziak (9); abertzale guziak (9); abertzale guzien (12); abertzale guzien (12); abertzale guzieri (7); abertzale guzieri (7); abertzale guztiak (9); abertzale guztiak (9); abertzale guztiek (13); abertzale guztiek (13); abertzale guztien (8); abertzale guztien (8); abertzale izan (7); abertzale izan (7); abertzale legez (12); abertzale legez (12); abertzale mugimendua (8); abertzale mugimendua (8); abertzale osoak (7); abertzale osoak (7); abertzale sutsua (7); abertzale sutsua (7); alderdi abertzale (52); alderdi abertzale (52); alderdi abertzale guztiek (9); alderdi abertzale guztiek (9); beste abertzale (7); beste abertzale (7); bi abertzale (11); bi abertzale (11); da abertzale (16); da abertzale (16); du abertzale (7); du abertzale (7); emakume abertzale (6); emakume abertzale (6); ere abertzale (6); ere abertzale (6); eta abertzale (81); eta abertzale (81); eta abertzale ez (11); eta abertzale ez (11); eta ezker abertzale (9); eta ezker abertzale (9); euskal abertzale (6); euskal abertzale (6); eusko abertzale (13); eusko abertzale (13); ez abertzale (6); ez abertzale (6); ezker abertzale (90); ezker abertzale (90); ezker abertzale legez (12); ezker abertzale legez (12); ezker abertzale osoak (6); ezker abertzale osoak (6); ezkertiar eta abertzale (11); ezkertiar eta abertzale (11); hautagai abertzale (13); hautagai abertzale (13); hautetsi abertzale (11); hautetsi abertzale (11); indar abertzale (13); indar abertzale (13); mugimendu abertzale (7); mugimendu abertzale (7); nafar abertzale (6); nafar abertzale (6); politiko abertzale (6); politiko abertzale (6); talde abertzale (8); talde abertzale (8); zerrenda abertzale (7); zerrenda abertzale (7)

abertzaleak argi (6); abertzaleak azken (6); abertzaleak bere (14); abertzaleak bergarako (6); abertzaleak beti (7); abertzaleak bi (9); abertzaleak bide (7); abertzaleak deituta (8); abertzaleak deitutako (8); abertzaleak dira (8); abertzaleak diren (6); abertzaleak egindako (17); abertzaleak eginiko (6); abertzaleak egiten (6); abertzaleak ere (36); abertzaleak espainiako (8); abertzaleak eta (66); abertzaleak ez (54); abertzaleak ez diren (6); abertzaleak ez du (7); abertzaleak ez duela (8); abertzaleak gara (7); abertzaleak gatazka (17); abertzaleak herri (8); abertzaleak ia (8); abertzaleak izan (8); abertzaleak kudeatutako (12); abertzaleak kudeatutako udalbiltzak (7); abertzaleak sa (6); abertzaleak salatu (7); abertzaleak talde (6); abertzaleak taldea (27); abertzaleak taldea desegiteko (6); abertzaleak taldeak (85); abertzaleak taldearen (23); abertzaleak taldeek (6); abertzaleak taldeko (52); abertzaleak taldeko legebiltzarkide (10); abertzaleak taldeko legebiltzarkideak (11); abertzalearen aurka (20); abertzalearen aurkako (20); abertzalearen eskaintza (6); abertzalearen eta (17); abertzalearen izenean (8); abertzalearen kontra (11); abertzalearen kontrako (13); abertzalearen oinarri (6); alde ezker abertzaleak (6); alderdi abertzaleak (38); alderdi abertzalearen (9); baina ezker abertzaleak (7); da ezker abertzaleak (15); da ezker abertzalearen (20); dira ezker abertzalearen (6); ditu ezker abertzaleak (9); du ezker abertzaleak (39); du ezker abertzalearen (8); du sindikatu abertzaleak (11); eta abertzaleak (35); eta ezker abertzaleak (45); eta ezker abertzalearen (40); eta ezker abertzaleari (7); eta ikasle abertzaleak (11); eta sozialista abertzaleak (17); ezker abertzaleak (700); ezker abertzaleak azken (6); ezker abertzaleak bere (10); ezker abertzaleak bergarako (6); ezker abertzaleak bide (7); ezker abertzaleak deituta (8); ezker abertzaleak deitutako (8); ezker abertzaleak egindako (17); ezker abertzaleak eginiko (6); ezker abertzaleak egiten (6); ezker abertzaleak ere (16); ezker abertzaleak eta (23); ezker abertzaleak ez (24); ezker abertzaleak gatazka (17); ezker abertzaleak herri (7); ezker abertzaleak kudeatutako (12); ezker abertzalean (38); ezker abertzalearekin (55); ezker abertzalearen (414); ezker abertzalearen aurka (20); ezker abertzalearen aurkako (20); ezker abertzalearen eskaintza (6); ezker abertzalearen eta (14); ezker abertzalearen izenean (8); ezker abertzalearen kontra (10); ezker abertzalearen kontrako (13); ezker abertzalearen oinarri (6); ezker abertzalearena (6); ezker abertzalearentzat (15); ezker abertzaleari (101); ezker abertzaleari buruz (7); gazte abertzaleak (36); gipuzkoako sozialista abertzaleak (10); hautetsi abertzaleak (10); ikasle abertzaleak (74); ikasle abertzaleak eta (6); ikasle abertzaleak ia (7); ikasle abertzaleak taldeak (21); indar abertzaleak (12); korsikar abertzaleak (6); mugimendu abertzalearen (12); oposizio abertzaleak (7); otegi sozialista abertzaleak (6); sindikatu abertzaleak (59); sozialista abertzaleak (195); sozialista abertzaleak talde (6); sozialista abertzaleak taldea (25); sozialista abertzaleak taldeak (54); sozialista abertzaleak taldearen (22); sozialista abertzaleak taldeko (45); talde abertzaleak (18); talde abertzalearen (6); zuen ezker abertzaleak (26); zuen ezker abertzalearen (10)

abertzaleek ere (11); abertzaleek eta (17); abertzaleek ez (22); abertzaleek ez dute (9); abertzaleen artean (57); abertzaleen arteko (104); abertzaleen arteko elkarlana (17); abertzaleen aurka (8); abertzaleen aurkako (9); abertzaleen batasuna (85); abertzaleen batasuna alderdiak (6); abertzaleen batasuna eta (9); abertzaleen batasunak (90); abertzaleen batasunak bere (10); abertzaleen batasunak ere (10); abertzaleen batasunak eta (6); abertzaleen batasunaren (13); abertzaleen batasuneko (33); abertzaleen batasuneko bozeramailea (7); abertzaleen botoak (6); abertzaleen boz (6); abertzaleen bozak (11); abertzaleen eta (27); abertzaleen kontra (10); abertzaleko beste (16); abertzaleko hainbat (18); abertzaleko hautetsiek (15); abertzaleko hautetsiek kudeatzen (9); abertzaleko herri (8); abertzaleko kide (8); abertzaleko kideak (20); abertzaleko kideei (6); abertzaleko kideek (9); abertzaleko kideen (13); abertzaleko militante (15); abertzaleko ordezkariak (10); abertzaleko zenbait (9); alderdi abertzaleei (27); alderdi abertzaleek (64); alderdi abertzaleek ez (6); alderdi abertzaleekin (7); alderdi abertzaleen (48); alderdi abertzaleen artean (12); alderdi abertzaleen arteko (15); alderdi abertzaleko (7); baiona abertzaleen (6); burua abertzaletzat (6); da abertzaleek (6); da abertzaleen (13); du ezker abertzaleko (8); dute abertzaleek (9); eta abertzaleek (17); eta abertzaleen (63); eta abertzaleen arteko (14); eta abertzaleen batasuna (7); eta alderdi abertzaleen (7); eta ezker abertzaleko (37); eta sozialista abertzaleek (12); ez abertzaleen (7); ezker abertzaleko (311); ezker abertzaleko beste (15); ezker abertzaleko hainbat (18); ezker abertzaleko hautetsiek (15); ezker abertzaleko herri (8); ezker abertzaleko kide (8); ezker abertzaleko kideak (18); ezker abertzaleko kideei (6); ezker abertzaleko kideek (9); ezker abertzaleko kideen (13); ezker abertzaleko militante (14); ezker abertzaleko ordezkariak (10); ezker abertzaleko zenbait (9); ezker abertzalekoak (10); ezker abertzaletik (20); ezkertiar eta abertzaleen (6); gazte abertzaleek (19); gazte abertzaleetako (7); hautetsi abertzaleek (13); hautetsi abertzaleen (7); ikasle abertzaleek (24); ikasle abertzaleen (10); indar abertzaleek (13); indar abertzaleen (19); sindikatu abertzaleek (30); sindikatu abertzaleen (9); sozialista abertzaleek (33); sozialista abertzaleen (17); sozialista abertzaleetako (7); zuen ezker abertzaleko (7); zuten ezker abertzaleko (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus