Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizeko hotz honek eta bide bazterrean hedatua den izotzak, gaueko lo eskasak gorputz osoan ezarri didan nagitasuna harrotzen eta haizatzen didate. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.
Zutitu egin zen kolpetik, eta bere nagitasunetik atera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 264. orr.
Geldiro mintzatzen zen, esaldiei xarma ematen zien halako nagitasun batez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.
Amaitzen ari zen igandearen nagitasunaz gozatzen zuen. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 60. orr.
Nagitasunak galarazten zion berarentzat interesa aspaldi galdua zuen gai bati berriz ere heltzea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.
Asmo horren ahazteak arrazoi asko izango zituen: batetik, noski, nagikeria, erosokeria, neurekoikeria (edo ezaugarri horiexek atzizkiaren kutsu ezkorrik gabe: nagitasuna, erosotasuna, neurekoitasuna). Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.
Nagitasunez hartu zuen edontzia negozio gizon eta profesionalen konpainian, eta argitara jaso zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.
Nire aurrean, nolabaiteko nagitasunez paratua, ideia handi eta motel bat zegoen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.
Horrekin batera beste sentsazio bat, guztiz kontrakoa, huts infinituarena, nagitasun barearena, [...] pausatzeko unea geroratuko lukeen hegazti erraldoi batek eman lezakeen bezalakoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.
Arabia hitzaren silabek zeharkatzen zuten nire arimaren nagitasun gozo isila, eta sortaldeko lilura batez xarmatzen ninduten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.
Ezin jakin zer dagoen erabaki horren azpian, nagitasun intelektual zinez kezkagarria ustez akademikoa den erakunde batean, ezjakintasun iraingarria, ezezagunarenganako gutxiespena edo itsukeria ideologiko eskandalagarria. Berria - Kultura 2004-12-22
Nekerik gabeko nagitasun nagia da lobelarrarena, norbera baitan zabalduz eta zabalduz lihoakeen bake-haize leun eta laztanezko baten airekoa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.
Horrek ere neke, nagitasun eta makaltasun sentsazioa sortzen zidan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.
Inertzia kontua da, hein handi batean; erosotasun edo nagitasun kontua. Berria - Gaiak 2004-04-30