Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, muzindu ez zedin, barre egin nuen, baina algararik gabe. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.
Logelan sartu eta muzindu egin zen, Lisak kandela piztua utzi zuela ikustean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.
Gehiegi hurbildu baitzen katutxo jaio berrien ume-aldrara, katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.
Neskaren abaildura arindu ordez, Andreasen ateraldiaren zabarrak muzindu egin zuen Nora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.
Zer gertatzen den ez jakitea litzateke gehien muzinduko ninduena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 327. orr.
Eskatzen dizudan horrek doi bat muzintzen bazaitu ere, ez ote didazu horrenbertze zor zure alde egin ditudan ahaleginen ordainetan? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 220. orr.
Bikotea bereizirik zegoenean, distantziak muzinduta, Edithek gutun bihotz-xigorgarriak bidaltzen zizkion Freddyri. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.
Hala ere, bazter batean, harresietako txoko batean, ba omen dira persiarrek idatzitako bertso batzuk, edertasun muzinduaren oroigarri. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.
Hori erran behar diek? -Hansek burua astindu zuen, ezezko muzindu batean-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 88. orr.
Putetxean eta putetxe baten pare jarritako etxe-zuloko giro muzinduan Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.