Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

munstro (orobat mustro g.er. eta monstruo g.er.) 1 iz naturaren legeez at eraturiko izaki biziduna. ik bidutzi.

Eta... nola akabatu duzu munstro hori?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

Ganberan dagoen munstroa basiliskoa da, suge erraldoi bat!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 244. orr.

Herensugea munstro bat zen, gose handikoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.

Izan ere, ez zuen gizasemea ematen, munstroa baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Lurra ahalegindu zen hainbat munstro sortzen ere, aurpegi eta gorputzadar bitxiz eginak, hala nola androginoa, erdi gizon erdi andre.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.

Badaude txori mokoa duten ipotxak, giza itxurako munstroak, batak irri eta besteak negar egiten duten aurpegi birekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Jainko hautsi bat da, bi buruko mustro bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Edonon jota ere, munstroen larru azido kiskalgarria lurruntzen hasten zen, zauriak irekitzen zitzaizkien, eta azkenean gorputz osoa erreta geratzen zitzaien, mara-mara erortzen ziren errautsetan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.

Telebistan agertzen diren robot gisako munstro espantagarri horietariko bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

-Munstro erraldoi odolzalea da.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 91. orr.

Munstro adarbakarraren itxura areagotzen dio burugainean duen adarrak.     «Kuskue tanden», 2004 - 151. orr.

Leviatan eraitsi beharreko munstroa da beti, berdin dio zein taldek osatzen duen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 212. orr.

Francisco Goyak esan zuen arrazoiaren ametsak munstroak sortzen dituela; eta munstroen garaian bizi gara orain.  Berria - Kultura   2004-01-27

Halako eskualde barbaroek, zeinetan lurra munstroz erditzen baita.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

2 irud/hed

Eta bikiek, munstro horiek, garajera alde egin zuten.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 44. orr.

Francesco Cenci gizon ahaltsu hura munstro eta tirano bat zela, bihotzik gabekoa eta ankerra, besteri min eginez pozten eta harrotzen zen piztia beldurgarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 38. orr.

Ez du ez buru ez hankarik egun 900 zaldiko munstroak bobsleigh pista batean sartzeak.  Berria - Kirola   2004-05-25

Gutako bakoitzaren baitan, kimera-indar amaigabe bat dago, hots, oroimena, munstro beldurgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Herio beltz eta ezin saihestuzkoa, gure izaeraren kontrako mustro nazkagarri hori...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

Munduan izan diren behi guztiek egindako kaka guztiak hantxe; munstro marroi geldia, soroak haren irrikaz omen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 78. orr.

Ohitura, munstro zentzu ororen jale hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 235. orr.

Aberria, ze abstraktua bere seme-alabak jaten dituen munstro egoista hori.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 76. orr.

Eta ez ote da beldurra, ondorez, gure baitan bizi den munstro bat, lau humoreen iturrietarik osasuna atergabe eta etengabe hurrupatzen eta ebasten diguna?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Munstro-iturri agortezinak gertatu izan direla bai ametsa eta bai irudimena ere botere erlijioso eta zibilen eskuetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.

Orriotara ekarri ditugun adibideak antzinako ferietako munstro erakustaldiekin alderatuko ditu baten batek, agian.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat, urtero, nahita, haur itxuragabeak, nazkagarriak, beldurgarriak, munstroak, hitz batean, egiten dituena, eta gero munstro-erakusleei saltzen dizkiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

Uda gainbehera hasia, liburuak munstro jite halakoa zuela jabetu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

Zeure aurpegia itxuragabetzen hasi eta munstro-deabru batena agertuko ote den.     «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

4 (izenondo gisa)

Izaki munstro bat harrika ari zitzaigun, eta "kakaka", maldizioka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 73. orr.

Beren buru kimeraz, deabruz, ametsetako piztiez, lore munstroz beteak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Gogoan dut, artean haurra nintzela, bagenuela bizilagun munstro bat, hirugarren solairuan bizi zena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Baina zerbait inportantea hemen espazialitatea da, etxe monstruoa.  Berria - Kultura   2004-11-06

Eta gidarietarik batek erran du bizikleta bat bezain errexki gidatu ahal izan duela hegazkin munstro hori.  Herria   2005-05-05

5 munstrozko izlag ik munstrotsu.

Etxea su ikaragarri, bikain bat zen ordurako, munstrozko su bat, lur guztia argitzen, [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Jainkorik bateratu ezinenen eta sinesterik zentzugabeenen jarraigo munstrozkoa, dotrina eta hipotesien elkar gurutzatze fantasiazkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

Bularra, edota burua, koadratzen zuten lehen planoek gaitzespena eta arbuioa eragin zuten luzaro, handitze horren irrealtasunagatik ez ezik, baita askotan munstrozkotzat hartzen zen izaeragatik ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus