Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
munstrotsu iz munstro eitekoa; izagarria. ik munstro 5.
Naturak bere etorri ahaltsuan egunero / ume munstrotsuak ernetzen zituen garaietan, / gigantesa gazte baten ondoan bizitzea gustatuko zitzaidan / katu boluptuosoa erreginaren oinetan bezala. horren lekuko ditugu ipuin klasiko beldurgarri asko, non bihozgabekeriarik munstrotsuenak agertzen diren. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Egungo mundu ordena hobea izan dadin eragozpen nagusi dira Frantzia eta Espainia bezalako estatuak: erabaki garrantzitsuak hartzeko gaitasuna galtzen ari dira -sarriago hartzen baitira New Yorken edo Bruselan-; baina, tramankulu ahituok, seta munstrotsu batez oztopatzen dituzte behetik bizi-bizi datozen indar sortzaileak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 109. orr.