Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edonork pentsa zezakeen ni mamu bat nintzela, Hannaren nireganako begiradari erreparatuz gero, Erromako berri kontatzen ari nintzaion bitartean; bidutzi bat, mustur-luze eta erpeduna, munstro te-edale bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.
Bakarra dela esan beharko genuke, gutxienez -Donostia bezala- literaturaren munduan, edo, bestela, 99 buruko bidutzia dela. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.
Lau hegaleko bidutzi bat sorrarazten duen mutazio horrek zera erakusten du: animaliaren forma, xehetasuneraino, geneek gobernatzen dutela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.
Julio, erregimenaren aldekoa, salataria [...] berekoia, haurrei hitz gozo bat esateko ezgauza... halako bidutzi bat emakume iraultzaile batekin harremanetan, Adelarekin uztartuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.
Gehiago dirudi beti zerbait aipatzen ari direla, esaten baino: asko hitz egin ohi dute komatxo artean bezala; ez zaie jaiotzen, ateratzen edo igotzen beretik, eta gehienean Nonbaitetik jaitsitako (downloadtutako: eta barka, bigarrengoz, bidutziaren itsusia) berbaje batean ari direla esan liteke. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.
Metrailadore-deskarga batez akabatu zuen harakin-haur bidutzi batek, Salò-ko errepublikak erreformatorietan erreklutaturiko hamabost urteko morroi asturugaitz haietariko batek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 75. orr.
Edo, derrigor ezkondu behar badun, zoro batekin hadi ezkon; ezen gizon zuhurrek ondotxo zakiten nolako adardun bidutzi bilaka ditzakezuen zuek. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 115. orr.
Hona gure herria, Frielena baino bidutzi, munstroagoa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 21. orr.