Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Migel Larralde, Azkainekoa; Karrikaburu, Arhantsusiko baserri bateko morroia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.
Morroiak behar baitira orain, baserriko lanetan, sorokoetan eta horrela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.
Zergatik, bada, morroia aukeratu nagusia utziz, eta menpekoa printzea utziz? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 85. orr.
Hauen artean handien izan nahi duena izan bedi guztion zerbitzari eta morroi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Morroiak jipoia merezi badu, nagusiak jotzeko eskubidea du. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.
1664ko lege baten arabera, esklaboak betiko morroi bihurtu ziren. Berria - Gaiak 2004-01-02
-Azarias adiskidea, hartu lau morroi eta bi gamelu, eta zoaz Rage hirira. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 120. orr.
Egin zuen bata jaun, eta bertzea morroi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.
Kontatu nizun, ezta? aitaren morroi horrek nirekin oheratu nahi du. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.
Mintza, Jauna, adi duzu zeure morroi hau. Elizen arteko biblia 1 Sm 3,9
Zeuok ere bere morroi eginen zaituzte. Elizen arteko biblia 1 Sm 8,17
Ostatuko morroiak azaldu zionez, eskutitza ekarri zuenak egilea nor zen ez esateko agindua zeukan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.
Mutil izanen zen, morroi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.
Nagusia morroi. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 35. orr.
Nagusi-morroiek emakume baten ahots zakarra entzun zuten: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.
Bekadun, ez morroi. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Nekazaritza Sailak bi aukera eman dizkie orain artean baserritarrei: «Edo morroi izan edo laguntza publikorik gabe gelditu». Berria - Ekonomia 2004-12-19
Bidearen morroi gara, hitzaren esklabo. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 133. orr.
PSOEk PPren morroi izaten jarraitzen du oraindik kontu hauetan. Berria - Euskal Herria 2004-05-13
PPk eta bere morroiek -Ayesa patronaleko buruak kasu- zuzendutako erabateko gerra zikin informatibo eta politikoa da hori. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Ezin da bi nagusiren morroi izan: zentzuena eta izpirituarena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
Hau zigor handia dela eta erabat zuzena, jakinduriaren tronura iritsi eta libidoaren morroi izateko handik jaistea erabaki duenarentzat. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.
Plazarik plazako bertsogintzari lehentasuna eman, telebistakoaren morroi bihur ez dadin. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.
Ez daitezen izan, ongi ulertu badugu, ez zaharkeriaren morroi, ez indarkeriaren beretter. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.
Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala. Elizen arteko biblia Mt 24,45
Maita ezazu morroi trebea zeure burua bezala, ez ukatu zor diozun askatasuna. Elizen arteko biblia Si 7,21
Erregearen ohaideen ardura zuen Xaaxgaz morroi irenaren agindupera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.
-Morroi zorrizorroa! -zuzendu zitzaion ifrit mando itxurakoa-. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.
Morroi ona bai, bainan nagusi galgarria da dirua... Herria 2001-09-13
Gulbarga hirian harijan batek morroi zegoen etxeko andreari edalontzi bat ebatsi zion. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 67. orr.
Han morroi ibili eta emaztearekin itzuli zen herrira erabat aberastuta. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.
Beste anaien ministro eta morroi jarriak dauden anaiek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.
· Artzain hasi zen han, morroi, ganaduarekin. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 168. orr.
Morroi lana eman zioten nagusi zitalen bulegoan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.
Limosna eske joatera makurtzeari eta edozein morroi-lani uko egiten eta egingo diotenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 606. orr.
Ugaoko txirrindulariari morroi lana egokituko zaio, Paolo Bettini taldeko liderraren itzalean. Berria - Kirola 2006-04-14
Eta erretiratu eta baztertu zituzten panpinak, eta Curro Banderas eta bere morroi-taldea bere egitekoan murgildu ziren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Zeren ez baita seme-beldurra bakarrik gauza ona eta guztiz deuna, baita morroi-beldurra ere. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.
Quenu, bitartean, eroso egoteko, sukalde morroien txano, jaka eta mantal zuriak janzten zituen berriz ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.
Atseginago zitzaion ezkutari eta gela-morroi ederrez inguraturik egotea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 64. orr.
Ganbara-morroiak baimena eskatu zidak kanpoko goarnizioan sartu ahal izateko eta, bolada batez, haren tokia beteko duk. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 92. orr.
Ez dago ez dakienik heroiaren gorpua arakatu zuten polizi morroiek gutun itxi bat aurkitu zutela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.
Hantxe ezagutzen dut Jean ere, nekazari-morroi bat, beti neure ondorean ibiltzen dena. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 49. orr.
Denbora nolabait pasatzearren egiten zidan itaunketa, ni bere dotrinan leziatzearren eta bere buruari haize ematearren, inolako inkisizio-asmo benazkorik gabe: bera soldadu bat zen, ez borrero-morroi bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Ez dut ezer jakin nahi Luis XIV.aren idazle-morroi izan zirenekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.
Ohe txar bat besterik ez duten 'caged-men' izenezko langile-morroiak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 77. orr.
Lau horiek bi seme eta bi alaba, beste biak heure zerbitzurako behar dituan morroia eta neskamea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.
Oihuak eta oihuak entzun bainituen, eta morroiak eta neskameak ikusi nituen, harat eta honat zihoazela, jauregi aitzinean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 446. orr.
Nirekin auzitan zebilela, morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot, [...]. Elizen arteko biblia Jb 31,13
Aurrean bi idiak, ondoren bi lapurrak, haien atzetik morroia, gero neskamea txakurrarekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 186. orr.
Harridura handiz ikusi zuen erregearen emaztea, hogei morroi eta hogei neskamez inguratua, jauregitik irteten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.
Alabaina, Xariarren barrena ezin oso lasai egon, zeren, jauregira itzulitakoan, emazteari, mirabe beltzari, neskameei eta morroiei lepoa mozteko agindu baitzuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.
Nire neskame eta morroien artean berebiziko haserreak pizten ziren egunero. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 298. orr.
Orduan, nire aitak familia osoa eta neskameak eta morroiak hartu eta Segurara eroan zituen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 22. orr.
Eta, haiekin batera, hogei neskame hogei morroirekin, denak lizunkeriara emanak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.
Idunekoz apainduriko neskameak edo jaka lodiko morroiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.
MyDoom-ek bot sare bat sortu zuen, hau da, bere zerbitzura jarri zuen ordenagailu morroi multzo oso bat. Berria - Gaiak 2004-12-30
Sare horietako ordenagailuak morroi gisa erabiltzen dituzte, gero zabor-mezuak bidaltzeko edo erasoak egiteko. Berria - Gaiak 2004-12-30
Azken finean, nire jabea ez zen morroi gaiztoa. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 44. orr.
Che Guevara zeritzon morroi bizartsu baten poster zaharkitua. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 91. orr.
Prentsako morroi horietakoren bat zinela uste nuen... Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.
Beste apaiza morroi garratz, garai, indartsu, aurpegiera kementsuko bat zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.
Morroi arriskutsua baitzen maisua; salataria, askoren ustez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.
Pisu handiko morroiak daude grebaren atzean, ikusten? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 267. orr.
Askotariko gauzen pila handi bat miatzen ari zela, hara non ikusten dituen, aretoaren barren-barrenean bi morroi guztiz dotore bero-bero eginda. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.
Lutxana aldeko morroi bat, Roke izeneko bat, boxeorako zahartu xamarra. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 63. orr.
Emakumearen portzelanazko bisaia belztu bezalaxe atera zen, sukaldetik, karateka itxurako morroi bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.
Morroia txankamehe erdi maritxu bat, ostia erdirik ez zuena, lanbidez informatikoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 149. orr.
-Seguru morroi hori txakurra zela... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 16. orr.
Ez diat ezer nahi morroi horrekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.
Tales; nor da morroi hori? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.
Zu morroi jatorra zara... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.
-Eta zenbat morroi zeundeten txalupan? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.
Lurraren atsedenaldian ez zaizue faltako zer janik, ez zuei, ez zuen morroi-mirabe eta langileei, ezta zuekin bizi diren etorkinei ere. Elizen arteko biblia Lb 25,6
Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat. Izugarri aberastu zen Jakob: artalde handiak zituen, morroi-mirabeak, eta baita gameluak eta astoak ere ugari. Elizen arteko biblia Has 20,14
Lurrean, bere Eliza militanteko morroi-mirabeen artean, grazian eta bere bertuteetan hazaraziz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.
Venancia neskame egondako lehenengo etxeko etxekoandrea emakume apetatsu, ero bat zen, umore guztiz zitalekoa; seme-alabak, senarra, morroi-neskameak jotzen zituen, eta bere lagunak etsaitzea gustatzen zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.
Beraz, guztiok geunden maiatz hartan etxean, jauregiko nagusiak eta morroi-neskameak... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 322. orr.
Lana zerbait arrunt eta morroi-neskameei zegokien gauzatzat hartzeko ikuspegi helenikotik aldentze iraultzaile hau ez zen ezarriko San Benediktoren Erregelak ez balu santifikatu izan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.
Zeuen morroi-neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten. Elizen arteko biblia 1 Sm 8,16
Lehenago neskame-morroiak ahaideen artekoak izaten ziren, noizbait herrixketatik etxeko lanak egiteko ekarriak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 206. orr.
Giltzain andrea zergatik aritzen zen lapurretan, zerbitzariak zergatik ziren hain zikinak eta mozkortiak, neskame-morroiek zergatik lo egiten zuten nahi adina denbora eta esna zeudenean zergatik zeuden beti alferkerian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.
Oso tratu ona eman zioten Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak, neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat. Elizen arteko biblia Has 12,16
Norbaitek leihotik begiratuko balu, han ikusiko lituzke neskame-morroi guztiak saltoka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.
Hala ere, erregearen barrena ezin oso bakean egon, zeren, itzulitakoan, emazte-mirabeak eta neskame-morroiak hiltzeaz gain, gauero-gauero neskatila urratugabe bat eskatzen hasi baitzen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.
diruaren morroi (4); diruaren morroi izan (3); etxeko morroi (8); etxeko morroi bat (3); guztien morroi (3); haien morroi (3); haren morroi (6); horrelako morroi (4); horren morroi (3); jainkoaren morroi (3); jauregiko morroi (3); kristoren morroi (4); ministro eta morroi (5); morroi bat bidali (7); morroi bat etorri (3); morroi bat zen (3); morroi bihurtu (9); morroi bihurtzen (4); morroi eta mirabe (3); morroi gaizto (3); morroi honen ondorengotza (3); morroi izan (15); morroi izango (5); morroi izango da (4); morroi izateko (4); morroi izaten (4); morroi izaten jarraitzen (3); morroi jatorra (5); morroi lana (6); morroi lanetan (4); morroi leial (4); morroi leiala (3); morroi mirabeak (3); morroi mirabeek (5); morroi neskame (3); morroi neskameak (10); morroi neskameei (3); morroi ona (3); morroi txiki (6); mugatseko morroi (3); ppren morroi (6); ppren morroi izaten (3); zeukan morroi (3); zeure morroi (13); zure morroi (24)
abrahamen morroia (3); abrahanen morroia (3); apaiz nagusiaren morroia (4); bere morroia (4); etxeko morroia (4); haren morroia (3); morroia da (4); morroia eta neskamea (3); morroia izango (3); morroia zen (7); nagusiaren morroia (4); nagusiaren morroia jo (4); nire morroia (4); ostatuko morroia (3)
bere morroiak (9); ministro eta morroiak (3); morroiak erantzun zion (4); morroiak esan (11); morroiak esan zuen (6); morroiak eta mirabeak (4); morroiak hartu (4); morroiak ziren (3); neskame morroiak (10); ostatuko morroiak (7)
etxeko morroiei (3)