Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mirabe 1 iz zerbitzaria. ik morroi.

Mirabe izatea ez da langintza bat, esana egitea da; egizu, beraz, hark agintzen dizun guztia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

7.337 morroi eta mirabe eta 200 kantari, gizon eta emakume.  Elizen arteko biblia   Esd 2,65

Jauregira itzulitakoan, emazteari, mirabe beltzari, neskameei eta morroiei lepoa mozteko agindu baitzuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.

Jaiki zen emakumea, lurreraino ahozpetu eta esan zien: -Daviden mirabe nauzue, prest nago jaunaren morroiei oinak garbitzeko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,41

Hona hemen Jaunaren mirabea; gerta bekit zuk esan bezala.  Elizen arteko biblia   Lk 1,38

Siriarrek, erasoa egin zuten batean, Israelgo neskato bat eraman zuten gatibu; Naamanen emazteak bere mirabe egin zuen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,2

Zeruko Aita Errege goi-goiko eta gorenaren alaba eta mirabe egin zarete eta Espiritu Santuarekin esposatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 153. orr.

Ez zenuten uste Troiatik itzuliko nintzenik, nire etxea suntsitzen eta mirabeak bortxatzen ari zinetenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

2 (izenondoekin)

Zeure mirabe ezerez hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1198. orr.

Ermentrudis ahizpa bihotzekoari, Asisko Klara Jesu Kristoren mirabe xumeak: osasuna eta bakea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Hiritik urrun mirabe zahar batekin bakarrik bizi duk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Itzuli da, eta hara non topatu duen emaztea mirabe beltz batekin oheratua.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 103. orr.

Beste mirabe gazteago batek hartu zuen nire lekua haren etxean eta haren zakilean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

Aurrez aurre ginen, mirabe zekarren mutila mira eginda geneukalarik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 336. orr.

-Mirabe hartu nahiko baninduzu... -erantzun zion neskak-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

3 (izenondo gisa)

Haren jauregia miresgarria zen eta bertan, nor bere gelan, arraza guztietako ehun neska mirabe bizi ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 68. orr.

Ura zeru urdina bezain argia den lurretik neskame mirabe bat ekarri zuten...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 55. orr.

4 irud/hed

Eta egun batez, menpekotasun kontrolaezin haren mirabe, neskari deitzera deliberatu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Sekretu bat esateak sekretu horren mirabe bihur gaitzake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 368. orr.

Gazte guztiek lanpostu baten jabe -mirabe- izateko duten eskubidearen alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Nolanahi ere, haurtzaroko memoriaren jabe baino gehiago memoria horren morroi eta mirabe bizi zela esan daiteke.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Hauts zikin bat zainetan eta huts garbi bat bihotzean, jonkia dabil espediziotik espediziora, bere izpiritu eroria, ertz zailenetik abiatuz, hutsetik hutsagora altxako duen jenero santuaren bila, orratz-puntatik orratz-puntarengora, bizi-kimikarik ezean Kimika salbagarri baten mirabe bihurtua, ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak heriotzaren koloreko gailur hotziletara bulkatzen duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Bikotea olgantzan eta alberdanian ibili zen, orain trufaka, orain laztanka, harik eta, ilunabarrarekin, nagusia mirabe jantzian agertu zitzaien arte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 159. orr.

Nahiz eta [...] bere mirabe-prestutasun itogarri samarrean, maitagarria zen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 49. orr.

6 Jesusen Mirabe pl moja ordena baten izena.

Kalean edo premia gorrian bizi direnei gosaria ematen diete Jesusen Mirabeek Hernani kaleko egoitzan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Etxekoen babesik ez duten gaixoentzat Bietxeak elkarteak pisu bat dauka Cristo kalean, eta Jesusen Mirabeek 10 ohe euren komentuan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

7 morroi-mirabe pl morroi eta mirabeak.

Lurraren atsedenaldian ez zaizue faltako zer janik, ez zuei, ez zuen morroi-mirabe eta langileei, ezta zuekin bizi diren etorkinei ere.  Elizen arteko biblia   Lb 25,6

Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat. Izugarri aberastu zen Jakob: artalde handiak zituen, morroi-mirabeak, eta baita gameluak eta astoak ere ugari.  Elizen arteko biblia   Has 20,14

Lurrean, bere Eliza militanteko morroi-mirabeen artean, grazian eta bere bertuteetan hazaraziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus