Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han ezagutu zuen Jeanne jaun-andere haien sehia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 71. orr.
Gehienetan, sehiek eta zaindariek baizik ez zuten bizi jauregi hori. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.
Arbidetar baten aholkuak jarraituz Rachel eta Jacob oihal-saltzaileen etxeko sehi bilakatu zen, Santa Izpiritu auzoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.
-Agure itsu bat duzu atarian, zure galdez -gaztigatu zion sehiak merkatariari. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.
Eta aitzinean edo azpian beste norbait, esklaboa edo sehia, honek bete dezan agindu zaion lana. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.
Bere egitateaz damuturik, Martzelina, bizi guzian haiekin egona zen sehia, igorri zuen, har zezan eta etxera ekar, baina ordukotzat mutikoa desagertua zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.
Aldamioak itsasi zizkieten murruei eta horien azpian bastizak zutitu ziren, gaztelua, gotorleku ez ezik, bizitoki ere izan zedin: soldadu eta sehiendako bizitegiak, sukaldea, bihitegia, [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
Kalean sehi atso bat ikusi duzulako, soil-soilik, ezin zaitez negar-zotinka hasi haren kariaz, zinkulin-minkulin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.
Etxetik kanpo, ainitz urtez lan egin baldin badu sehi bezala, sort etxeari eta herriari guziz atxikia zen. Herria 2004-05-27
Duela 78 urte Arizkunen sortua zen eta sehi etorria Garazi alde huntarat aspaldi huntan. Herria 2005-04-14
Gaxton bera Trocaderoko ostatu bateko zerbitzari trebea zen eta Elli honen arreba aldiz Lutecia hotelean sehi zegoen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.
Hazparnen Trolietean sehi egon zinen. Herria 2001-03-22
Gazte gazterik joanik sehi bazuen 11 urte erretiratua zela zaharretxe batetarat. Herria 2001-05-17
Arraza konkistatzaileak daude, gudariak, eta herri konkistatuak, azpiratuak, baztertuak: herri xume laboraria, sehia. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.
Janinak ez zuen Chadefaud hanpurusa begiko, nahiz eta gerla aitzineko urteetan, Rachel eta Jacobenean sehi lanetan hasi baino lehen, harekin oheratzen zen erregularki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.
Tuileries baratzea ez zen oraino hertsia, eta Xarlesek La Motte Piquet etorbideko sehi-gela urriraino jo zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.
Aita bretoina du, ama euskalduna, sortzez mugaz haindikoa, gaztean sehi kondu etorria Hendaiarat Herria 2001-09-06
Lasai asko igo ziren denak nor bere karrozara; anitz sehi, neskame eta zerbitzarik lagunduta. Txillardegi «Putzu», 1999 - 312. orr.
Ulibarri jaunaren zerbitzuko, sei bat sehi eta neskame topatu ditut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 208. orr.