Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta tarantas bat, Siberiako zaldi margulek tiraturik, beti joango duk buhame gurdi baten aurretik! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.
Ilargi margularen kolorekoak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 116. orr.
Iturrien inguruan, Cadine eta Marjolin harakinen pikaderetara hurbiltzen ziren, goi leihoetako argi margularen pean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Hodeien urratuetatik esne itxurako eguzki distira margulak iragazten dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 44. orr.
Argitasun margul bat ailegatu zaio eskuinetik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 68. orr.
Urrezko ilunabar-argiaz blaiturik zegoen gela, argitasun hartan su-lama mehe margulak ziruditela kandelak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.
Heydrichen begi urdin kolorgeek arrain batenak ziruditen: urtsuak, margulak, inolako zirrararik islatzen ez zutenak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 196. orr.
Udako blusa urdin margula zuen Anniek soinean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.
Hobe kimika ez-organikoaren eskema margul baina ziurren artera itzultzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 242. orr.
Margul-margula, masailak hezur huts, belaunak oker, arropak estuegi, Antoine gaixoak, lehen begiratutik, errukia ematen zuen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.