Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koloregabe 1 izond kolorerik ez duena. ik kolorge; margul.

Grisa da [zinka], eta bera osagai duten gatzak, berriz, koloregabeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Hala sortutako distira eta formak ere koloregabeak ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Haren metodoak, zurbil eta koloregabea, ezin du arrakastarik izan bere tankera bereko gizonekin ez bada, arrazoiak onar ditzaketen intriganteekin, politikariekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Eztainu kloruroa prismatxo lirain-bitxi, koloregabe eta gardenetan bereizten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Lehenengo zientzia, Abstraktoaren itsaso koloregabeetatik sortua, itsas aparrak putz egindako Afrodita haragikoiaren jantziz estaltzen da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

Urragoma papurrak diruditen atomotxo koloregabeak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Oso luzeak, formagabeak eta koloregabeak ageri zitzaizkion ezpainak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

Pertsona aspergarri eta koloregabe horietako bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

2 koloregabeko (orobat kolore gabeko eta kolorebako) izlag koloregabea.

Koloregabeko ideia berdeek haserre lo egiten dute.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 33. orr.

CRSek aldean, aurrean, atzean moldatzen zuten kolore gabeko harresi baten zirrikitutik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Berehala nabarmendu zen atsegin izate hori kolore gabekoa zela, alienatua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus