Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beltzez jantzita egoten dira, mojak edo alargun gazteak bezala; aurpegi zurbila dute, karminik gabea eta batzuek serioa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.
Logelako iluntasunean paralitikoaren aurpegi zurbil eroria ikusten nuela iruditu zitzaidan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.
Hamasei urte zituela, La Sarriette neska bizi bihurria zen, begitarte zurbilekoa, birjina beltzaran batena bezalakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.
Begitarte iluna, aurpegi zurbila eta betzulo handiak zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.
Begitarte zurbila zuen, harridurak bereganatua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.
Ilea beti solte eramaten zuenez, bitxia egin zitzaidan Adaren aurpegiera zurbila. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.
Aldamenean, agure argal, burusoil eta zurbil bat zuen, masail-zimela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Gizon gaztea zen [...] aurpegi triste eta azal zurbilekoa, beltzarana, artista erromantiko itxurakoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.
Beharbada, mutil zurbil argal horrek bere lehenbiziko senarra zekarkion gogora. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.
Izenordez Musia zeritzon neska gazte zurbil ezezagunak ere hara begiratzen zuen, zerura. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.
Begira zer larruazal zurbila daukan gizagaixoak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.
Oraindik hazten ari zen neska mehe bat zen Lily, larruazal zurbilekoa eta lasto-koloreko ilea zuena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 263. orr.
Ezkerreko begiaren inguruan ubeldu zurbil bat ari zitzaion zabaltzen Blacki, eta sudurretik odola zerion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 276. orr.
Mutil zurbil begi-distiratsu hura. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.
Nola eranzten zen begiratzen zuten, irribarre zurbila ahoan, elkarri eskua emanda. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.
Oso gizon gaztea zen, begitartea luzea eta malenkoniatsua, hazpegiak zurbilak eta finak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.
Zurbila, baina ez zuria, horia baizik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.
Zurbil zaude, esan dio; Gaixo zaude?, galdetu dio. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.
Doktorea zutik geratu zen, zurbil, izumenak harturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Zurbil zegoen, ilea erabat banatuta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.
Zurbil eta nahasturik, irribarre egin zuten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.
Paralizaturik eta zurbil geratu zen gizasemea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 180. orr.
Zuri-zuri gelditu da Leandro, zainetako odol guztia hustu baliote baino zurbilago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 195. orr.
Geldi-geldi geunden, zurbil, gertakizun izugarriren baten zain, belarria erne, bihotza taupadaka, edozein hotsek inarrosten gintuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.
Ohean eseri nintzen, zurbil ziur asko. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.
Begira jarraitu zuen, hildako bat bezain zurbil, kopeta izerdi-patsetan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 35. orr.
Andereñoak, zurbil, hortzak estututa, sua botatzen zuen begietatik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.
Ilunabar aldera itzuli zen Herbert, nekearen nekez zurbil. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.
Oso zurbil zegoen, baina harena ez zen heriotzaren zurbiltasuna. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.
Esku dardaratiaz lebitaren ertzari heldu, eta, ezpainak zurbil, ozen galdetu zuen, aurpegiak lasaitasun handiagoa adierazten zuela: [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 55. orr.
Ellie, izugarri zurbil zaude. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.
Quenurekin elkarrizketa hura izan eta handik bi egunera, txit zurbil iritsi zen azokatik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.
Korobotxka izeneko lurjabe bat azaldu zitzaion etxera, izuikaraturik eta herioa baino zurbilago. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.
Hogeita hamar urte inguru zituen, eta larmintza zurbil eta margula. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Kolore zurbila, masaila hezurtsua eta begirada galdua baldin bazituen ere, ezin zitzaion edertasunik ukatu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.
Arreba, andre Isabel, oso kolore zurbilekoa zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Agian ahulduta neukan espiritua egunak eta asteak koadernoko zerrenda burutik ezin kenduz egon ondoren, lilurapean egon ondoren kobazuloko errainu geldi eta zurbilekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.
Eskuak eta aurpegiak urre zurbilezko orbanak ziren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.
Presarik gabe, eguzki zurbilak ozta-ozta berotzen zituen karrika mortuak ibili nituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.
Andre zahar bat argizari isuriaren malko zurbil gatzatuak karrakatzen ari zen ganibet handi batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Urrutiago, ilargiaren argiak eratzen zuen ordeka zurbila, aldika-aldika zeruraino igotzen ziren makal multzoen orban beltzekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.
Mugitu egiten naiz argitasun zurbil honetan. Foku elektrikoen dirdai zurbila ikusten zen hiriaren gainean, gotorlekuko teilatuen gainetik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.
Geltokitik aterata, neguko goiz zurbilak argituriko espaloiak urduri ibili nituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.
Estalpeko kale nagusiaren gangaren armazoi garaiak argitasunezko ilargi erdi bat ebakitzen zuen zeruaren urdin zurbilean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.
Bidezidorreko harrizko hormak zurbilak iruditzen zitzaizkion, lanbro artean ikusiko balitu bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 215. orr.
Baiezko zurbila egin nien bi emakumeei, mehatxu ilun hark bihotza uzkurtuta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 150. orr.
Ilargiaren disko zurbil orain ia estaliari begira jarri, eta gogoetan zegoela ematen zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 76. orr.
Beharbada, pertsianan barrena gelaratzen den argiarengatik ere izan liteke, zurbil-puntu bat itsasten baitio larru-azal belztuari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.
· Bi mugimendutan ahoratuta desagertu zen, mihi zurbil-zabalak papera blaitu duen koipea milizkatzen du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 194. orr.
Haren esku zuhurrean dirdir zegien bi errubi zurbil-nahasiz txertaturiko eraztun urre berdezko batek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.
Emakume ezezagun aurpegi-zurbil bat igaro zen, bakarrik, gelatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.
Kalpar lehoi-kolorea zeraman, luze-luzea, kizkurtua garondo aldean, eta gizena eta aurpegi-zurbila zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.
Beste gazte batzuk, ile leun distiratsukoak, aurpegi-zurbilak, mozkoteak, matrail--hezur markatuak eta begi sakonak zituztenak, [...]. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.
Izutu zintuen haien bisaien zurbilak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 151. orr.
Gazte geldi bat zen, "bere zurbilean txukun, erruki emateko moduko prestu itxuraz, erremedio gabe desanparatua...". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 41. orr.
· Bizar zuri egunetan egin gabeak aurpegiko zurbila nabarmentzen zion, eta hortzak, aldiz, beltz-beltzak zituen, piparen eraginagatik seguru asko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 181. orr.
Ama Doloretakoaren akuarelazko kopia bat, begi larriak zeru hotzerantz so zituela, bikain, eta malko mingotsak masail zurbil-zurbiletan behera zerizkiolarik etengabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Munduko gizonik eskuzabal eta ahulena zen Ortiz, argala eta zurbil-zurbila. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 90. orr.
Nahi duzunaren izenean zin egingo dut zurbil-zurbila dela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 271. orr.
Argia, nabar-lorearen antzekoa baina zurbil-zurbila. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 262. orr.
Kaleko eguzkiak aurpegian jo ziolarik, lotsatu egin zen, zalgurdira igo zen, bizkarra makurtuz, begitartea zurbil-zurbil. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.
Bere hanken gainean ikusten zuen trabeska, aurpegiera zurbil-zurbil, begi urdin handiak zabalik, oinazea ezpainetan, harri eta zur, hilda egoteagatik, hantxe hiltzeagatik, hain agudo. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.
Bere hanken gainean ikusten zuen trabeska, aurpegiera zurbil-zurbil, begi urdin handiak zabalik, oinazea ezpainetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.
Dorothy mahai baten gainean zetzan, aurpegia zurbil-zurbil. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 163. orr.
Txima horiak ondo lotu gabe, zurbil-zurbil, hildako baten gisan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Guardiak, zurbil-zurbil, oihu egin zuen: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.
Senarra, tabakorik gabe, zurbil-zurbil dabil. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.
Ez goi-maindire ez estalki zegoen, zurbil-zurbil, gaixotasun larriren batek jota bezala. ile-izpi harroak, errotik mingarriro erauzirik, hatz-mutur zurbilduen artean estutzen ziren, estokan bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.
Elurra zurbil-zurbila zegoen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.
Eguzkiaren eragina da; obraren gainean airean zintzilik dauden lanbro zuri zikinak urreztatzen ditu pixka bat, nire logelara isurtzen da, horail-horaila, zurbil-zurbila. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 44. orr.
apur bat zurbil (3); argizaria bezain zurbil (3); aurpegi zurbil (15); aurpegia zurbil (27); aurpegia zurbil zeukan (3); aurpegia zurbil zurbil (6); azal zurbil (4); bezain zurbil (30); bezain zurbil zegoen (4); ezpainak zurbil (4); gazte zurbil (3); guztiz zurbil (3); hain zurbil (4); kolore zurbil (6); masail zurbil (3); mutil zurbil (4); oso zurbil (16); oso zurbil zegoen (7)
zurbil ageri (3); zurbil bat (18); zurbil baten (3); zurbil dago (5); zurbil dauka (3); zurbil eginda (3); zurbil geratu (6); zurbil geratu zen (4); zurbil jarri (12); zurbil jarri zen (7); zurbil samar (6); zurbil zaude (5); zurbil zegoela (3); zurbil zegoen (47); zurbil zeuden (7); zurbil zeukan (4); zurbil zuen (4); zurbil zurbil (52); zurbil zurbil jarri (4); zurbil zurbil zegoen (11); zurbil zurbila (10)
argi zurbila (4); aurpegi zurbila (25); begitarte zurbila (3); bezain zurbila (4); haren aurpegi zurbila (4); kolore zurbila (3); oso zurbila (3)
zurbila da (3); zurbila ikusi (6); zurbila ikusten (3); zurbila zen (4); zurbila zeukan (3); zurbila zuen (8)
are zurbilago (3); baino zurbilago (23); gero eta zurbilago (7); ohi baino zurbilago (7); zurbilago jarri zen (3)
baino zurbilagoa (3)
aurpegi zurbilak (10); aurpegi zurbilak ez (3); begi zurbilak (5)