Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lotsa 1 iz ohorea galtzeak, egin den hutsak, hartu den irainak, edota herabetasunak sortzen duen sentimen mingarria. ik lotsari, ahalke.

Lotsa ez da inoiz bertutea izan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.

"Hau lotsa" esan zidan bi pauso aldendu ginenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Lotsa baino gehiago umiliazioa esango nuke sentitzen zuela, inoren laguntza behar izate horrekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 140. orr.

"Hau lotsa" esan zidan bi pauso aldendu ginenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Filistear hori hil eta Israelen lotsa kenduko duenari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 48. orr.

Nola gainditu zuen lotsa, eta birjina pobreei buruz iragarri zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Lotsa barik harrotasuna sentitu beharko zenuke horren arrakasta sinesgaitzaren ondorioz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 11. orr.

Desinibitzeko, lotsa galtzeko, ondo pasatzeko hasten naiz edaten, adin horretako guztiek egiten duten bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Ez nuke jakingo esaten zerk bridatu zidan gogoa, lotsak, beldurrak, ala bekatuaren itzalak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Inork ikusten ez dituen lotsak dira eraman-ezinenak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Amari lotsa handia ematen zion maitasuna azaltzeak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Lotsatu beharko nuke, eta lotsa dut, lotsa izugarria.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 298. orr.

Berehalaxe damutu zen eta bere buruari hasi zen esaten lotsa eta desohore handia dela halako Errege handiaren izenean eskatzen duenari laguntza ukatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.

Itzelezko lotsa pasatua zuelako Ikastetxean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 288. orr.

3 begirunea, errespetoa.

Bihotz maltzurrena ere, irudimen lizunena ere, ez da gai arrazoia, lotsa eta gizalegea neurri horretan iraintzen duen zerbait asmatzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

Nik serioegi hartzen nizkion gauza horiek, mindu egiten nintzen, lotsa galtzen nion eta gaizki tratatzen nuen, eta horrexek, aldi berean, min gehiago egiten zion oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.

-Bederatzi urteko lotsa zor!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

-Ziur nago Normandiarra lotsa txarreko agertuko zela; halakoxea du usadioa...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Egin ere, 1889. urtean egingo da hori Espainia osorako, foru zuzenbideari lotsa gordeta, apurrean bada ere.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

4 nork bere izen ona aintzat hartzea; norberaren duintasunaren begirunea.

Badira bizitzaren zoko-moko intimo eta ilunenak lotsa handirik gabe publikoari aitortzen dizkioten autobiografiak, baina hori ez da bide ibiliena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Lotsa galdu zuen, eta etxekoak lotsatzen gintuen, ez baitzuen neurriaren zentzurik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 104. orr.

Sedanok, lotsa arrastorik gabe, "hutsune kuantikoa" ulertu ahal izateko Félix Guattari ezinbestekoa zela esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Gupidarik gabe, lotsa izpirik gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

5 moralaz, eta batez ere sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearekiko begirunea. ik beherago 13.

Goazen orain xehetasunetan sartzera, eta has gaitezen lotsa aztertzen, sentimenen eta joera lizunen aurkako mugimendu mengel hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

Kulpa eta lotsa direla eta, pertsona ezingo da normatik irten, ezingo da disidente izan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Edo herriko plazan, auzoko mutil lotsa gutxi batek neskaren ahotik dantzarako ezetza hartu eta gero?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.

6 ipar beldurra. ik beherago 8 eta 12.

Bidean ninduen halako lotsa batek bat-batean hartu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 153. orr.

Itzulpen lanek italiarrengan sortuko zuten lotsa, "Tradutore Traditore" erranarazi ziena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

-Alimaleko zakur zanpakaria badugu eta lotsa gara hemengo baten bat ausikiko duela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 288. orr.

-Zeren lotsa zara Werner?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.

Jendea hala ere alde guzietarik jin da, lotsa gabe.  Herria   2004-01-29

Orain, berriz, Nafarroa Behereko jaun printzipalenak Joanaren kontra altxatuak zirelarik, lotsa galdua zuten Zuberoako papistek ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.

7 lotsaz lotsa gorriz. ik beherago 13.

Lotsaz makur, zertara jo ez zekiela gelditu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.

Garbitu beharreko erru baten lotsaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Norak, lotsaz gorriturik, eskua eman zion, eta Andreas Pilniakek muin egin zion eskugainean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

ik lotsagorritu.

Orduan bakarrik gorritu zen Lisa lotsaz, bere ondoan mutila ikusita. gonazpikoa utzi zuen, gizonei aurka egin nahi izan zien, mantar hutsean, ernegazioz gorri-gorria, lotsaz baino gehiago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Eta kontu horren gainean hitz egiteko unea iritsi den honetan, lotsaz gaixotzen naiz gure artean gertatu zenaren oroitzapenarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

-Lotsaz bete nauzu!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.

Elkarri begira geratu ginen, lotsaz, lotsa goxoaz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 57. orr.

· Lotsazko irriñoa egin zuten neskaren begiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

8 lotsaz2 ipar beldurrez.

Egiaren erraiteko lotsaz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

9 lotsa gabe adlag ik lotsagabe.

Eta neurrien gogorra elizari bazegokion ere, lotsa gabe bilatu zen agintari zibilen konplizitatea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Utik at! -dio atso idor hark, lotsa gabe, harro, atso lirainari- eta kito!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 122. orr.

Askotan (protagonistak ausartzen ez badira ere, lotsa gabe aitor dezagun), negozio bila.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

· (beldur gabe) Jo aintzina lotsa gabe!  Herria   2005-12-15

10 lotsa gorri (orobat lotsagorri)

Lotsa gorria emango dizuete, hain maite zenituzten haritz sakratuek, hain atsegin zenituzten baratze sakratuek.  Elizen arteko biblia   Is 1,29

Ezpata eta gatibutza, harrapakeria eta lotsa gorria jasan behar izan dugu, eta horixe da gaurko gure egoera.  Elizen arteko biblia   Esd 9,7

Ene Jainko, lotsa gorritan nago begiak zuregana jasotzeko; geure bekatuek buruz gain egin digute eta gure errua zerurainokoa da, Lotsa gorritan geldi bitez / ni hil nahian dabiltzanak!  Elizen arteko biblia   Esd 9,6

Bere buruaren kontzientzia hartzeak lotsa gorritan utzi zuen Gabriel bat-batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.

Zuen jaioterria lotsagorritan eta desohorez betea geldituko da.  Elizen arteko biblia   Jr 50,12

11 lotsa izan1 da ad

Aitzurrerako ez naiz gauza, eta eskerako lotsa naiz.  Elizen arteko biblia   Lk 16,3

Lotsa izango dira egin duten guztiaz.  Elizen arteko biblia   Ez 43,11

Lotsa naiz neure buruaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 129. orr.

Ene senarra ez da ezeren lotsa eta ez du zentzatzeko asmorik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Ez izan lotsa buru gutxikoa eta zentzugabea edo lizunkerian dabilen agure zahartua zentzatzeaz.  Elizen arteko biblia   Si 42,8

Ez naiz judu izateaz lotsa, esan nion mingostuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

12 lotsa izan2 da ad ipar beldur izan.

Jendea uzkur da, biziki uzkur, lotsa bezala...  Herria   2003-03-13

Bi gazteek erakutsi dute ez direla batere lotsa izen haundikoen kontra jokatzeko.  Herria   2001-02-08

Bestearen ez da lotsa.  Herria   2001-08-02

13 lotsa on moralaz, eta batez ere sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearekiko begirunea. ik pudore.

Putetxeen jabeen artean baziren lotsa oneko pertsonak: apaiz batek bi zituen, eta ebanjelioko zientzia oso-osoaz esplotatzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.

Zerua lotsa onez gordetzen zen belo-irudiko hodei gardenen atzean, eta horrek xarmagarri bihurtzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Bururdi zuria musukatzen igaro zuen gau osoa, ospitaleko tapaki latzean lotsa onez bildurik, zoriontasunez, maitasunez eta ahalkez dardarka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Baina horrelakoak dira Bekele eta Dibaba: lotsagabeak lehiaketan, lotsa onekoak lehiaketatik kanpo.  Berria - Kirola   2006-03-31

Lotsa onaren mugetatik irten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabiltzeko lotsa (3); ez izan lotsa (3); ez naiz lotsa (3); ez zen lotsa (4); halako lotsa (10); hasierako lotsa (3); izugarrizko lotsa (3); lotsa adierazten (5); lotsa apur (29); lotsa apur bat (22); lotsa apur batez (3); lotsa eginda (16); lotsa eginik (4); lotsa eman (22); lotsa eman zidan (5); lotsa eman zion (6); lotsa emango (11); lotsa ematen (97); lotsa ematen dit (22); lotsa ematen zidan (10); lotsa eragin (3); lotsa eta beldur (3); lotsa eta beldurra (5); lotsa gabe (18); lotsa galdu (10); lotsa galtzeko (4); lotsa galtzen (3); lotsa gordetzeko (3); lotsa gorria (4); lotsa gorritan (3); lotsa gutxi (4); lotsa gutxiago (6); lotsa gutxiko (4); lotsa gutxirekin (9); lotsa guztia (3); lotsa handia (15); lotsa handia ematen (5); lotsa handirik (5); lotsa handirik gabe (4); lotsa izan (7); lotsa izango (6); lotsa izpirik (10); lotsa izpirik gabe (6); lotsa jasan (3); lotsa lotsa (21); lotsa lotsa eginda (15); lotsa lotsa eginik (4); lotsa moduko (3); lotsa naiz (13); lotsa nintzen (4); lotsa onez (4); lotsa pittin (3); lotsa pixka (15); lotsa pixka bat (14); lotsa punttu (3); lotsa sentitu (12); lotsa sentitzen (15); lotsa zara (3); lotsa zen (5); ze lotsa (5); zelako lotsa (3); zer lotsa (13)

ematen dion lotsagatik (3)

lotsak eta beldurrak (4); lotsak galarazten (3)

batere lotsarik gabe (25); ez du lotsarik (7); ez duzu lotsarik (3); ez duzue lotsarik (3); ez izan lotsarik (4); ez nuen lotsarik (3); ez zuen lotsarik (5); inolako lotsarik gabe (20); inongo lotsarik gabe (8); lotsarik eta beldurrik (5); lotsarik ez izatea (3); lotsarik gabe (132); lotsarik gabe erakusten (3); lotsarik gabea (3); lotsarik gabeko (4)

lotsatan utzi (3)

lotsaren lotsaz (34); lotsaz betea (4); lotsaz beteko (4); lotsaz beterik (12); lotsaz beteta (3); lotsaz esan zion (3); lotsaz eta laidoz (4); lotsaz gorri (14); lotsaz gorri geratu (3); lotsaz gorritu (5); lotsaz gorrituko (4); lotsaz gorriturik (5); lotsaz hilko (3); txundituta eta lotsaz (3)

lotsagorritan geldi bitez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus