Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pudore iz moralaz, eta batez ere sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearen begirunea. ik lotsa 7; lotsa 13.

Linuzko galtzak jantzita lo egin dezatela, horrela sexu-organoak ezin ukitu ahal izateko, eta pudorea gordetzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.

Seguru aski ere, amodio kontu lizunok adieraztekoan kultura kristauak eragindako pudore edo lotsaizuna dela medio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

Higuinetik sortu behar dute pudorea eta kastitatea, haurrak gorozki zikinen sorlekutzat dauzkan gorputz-parteek eragiten dioten nazkatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Batzuetan bitxikeria harrigarriak ere aurkitzen dira: zenbait herritan pudore handiz janzten da, baina ohiturekin ez da gauza bera gertatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 163. orr.

Entseiatzen baitzen, aitzitik, pudoreak edo bere izaiteko moduak hartaraturik, sentimenduen gordetzerat eta estaltzerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus