Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lekuko 1 iz zerbait ikusi edo entzun duelako edo zerbati dakielako, horren berri eman dezakeen pertsona. ik testigu.

Hanna, hantxe zutik, ezbeharraren lekuan lekuko, Hanna, bere zigarreta erretzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 239. orr.

Lekuko batzuek ziotenez, gizonak ez omen zuen bere burua defenditzeko zirkinik ere egin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 34. orr.

Urtegiko langileek Itoizko biztanleak izan zituzten lekuko. Biharamunean, igandekari, lekuko batek zioenez, hainbeste jende hurbildu zen hilaren ikusteko non ez baitzen batzuen eta besteentzat tokirik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Hauek guztiak bilduak dira ez lekuko soil batenganik baina askotarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

Badaki ere haien aurka ez dela onartu behar ez salatari ez lekuko fidagarririk baizik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.

Baina garbi hitz egin dezagun: bi lekuko aski al dira hauek galdu nahi dituztenak hilarazteko?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Lekuko ematen ditu Larramendi, Axular eta Duhalde.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 140. orr.

Lekuko izan nintzen gertaerei buruzko galdera batzuk egin zizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Han egona zen lekuko batengandik jaso dudan bezala.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Ezkontza zibil bateko lekuko izanak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Guztien lekuko izana nintzen eta guztien berri ahalik eta zehatzena emana gure irakurleei, kazetarioi uste zaigun grinagabeziaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Ezbehar baten lekuko zirenik ohartu ere egin gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 9. orr.

Ikuskizun harrigarri baten lekuko suertatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

Zin-egiteetan lekukotzat hartutako idoloen ahalmena.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,31

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hartu gero bi lekuko fidagarri: Urias apaiza eta Zakarias, Jeberekiasen semea. Jesusen Ebanjelioaren ispilu argi eta lekuko jator dugu Frantzisko.  Elizen arteko biblia   Is 8,2

Antipas nire lekuko leiala.  Elizen arteko biblia   Ap 2,13

San Nikolas, Santa Ageda, [...] eta beste santu errukarri ugari ditugu garai eta usario horren lekuko zahar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 165. orr.

Ez da zigorgabe geldituko lekuko faltsua, gezurra dioena galdu egingo da.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,9

Han egongo da zuen kontrako lekuko gisa.  Elizen arteko biblia   Dt 31,26

Ez da aski lekuko bakarraren aitorpena.  Elizen arteko biblia   Dt 17,6

Horren ondoren, zoritxar eta atsekabe izugarriak gertatuko zaizkie, eta, orduan, kanta hau izango da haien aurkako lekuko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 229. orr.

Frantziskok Egiptoko Sultanari egin zion bisitaz eta honek erakutsi zion adiskidetasunaz zuzenenko lekuko bezala mintzo delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.

Agoizko epailearen ezezkoa jaso zuten foralek lehendabizi, babestutako lekuko gisa deklaratu nahi izan zutenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

3 lekukotasuna ematen duen gauza.

Urtegiko horma lekuko ixila izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 107. orr.

Lekuko ditut nire kontzientzia eta hiltzen naizenean ireki dadin utzi nuen eskutitza.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Honen lekuko ditut niri neuri gertatutako zenbait pasadizo.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.

Horren lekuko da 1454an idatzi zuen Chronica.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 172. orr.

Eta elurra bera ere anitz estimatua zizuten; atsotitz hauxe lekuko: Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du. Horren lekuko duzu, urrutira gabe, "Himalaya burgesen desertu" artikulu bikaina. Jarrera baikor honen lekuko, langabeziari buruzko Erromako Klubaren txosten ezagun batetik ateratako hitzak: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Bai, jauna, zerua lekuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 64. orr.

Hor daude lekukotzat zenbait sermoi edo prediku gure mintzairan emanak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus