Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laino (orobat lai?o g.er. la?o g.er. eta lano g.er.) 1 iz ur tanta guztiz txikiz osatutako multzoa, eguratsean dilindan, berez lurretik hurbil, mantentzen dena. ik hodei.

Hodei masa eta laino ugari azaltzen dira edonon.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

Ez ei da, ez, batere parte onekoa, goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean, lainoa sartzen denean; ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Nire bistatik desagertu zen, lainoak irentsirik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 169. orr.

Lainoa altxatu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 178. orr.

Baina lainoek, desegin eta gero, zeru urdinari uzten zioten lekua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

Dena gandu, dena laino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Sartaldean lainoa ikusi orduko, "euria dator" esaten duzue, eta hala gertatzen da.  Elizen arteko biblia   St 4,14

Laino moduko batek estaltzen zuen dena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 271. orr.

Zeruan, laino bakar bat ere ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Hodei itxurako sabelak ziren, hodei itxurako esku eta oinak; laino arteko zauri eta orbainak ziren. ik beherago 10.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.

Arrapaladan zeharkatu genituen turkoen lurrak, laino artean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 131. orr.

Kortsarioen hiru itsasontzi bota zituela hondora eta laugarrena ere botako zuela erraz, lainoagatik izan ez balitz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.

Itsasoa, laino artetik azalduz eta laino artean ezkutatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 208. orr.

Bezperatik lainoz eta hodei arrez jositako zeru ilun goibelak ez digu inolaz uzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.

Berriro ere lainoz laino zebilen nire gogoa, inoiz baino errariago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Lainoak baino goragoko eremu etereoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Lainozko itsaso bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.

Eskua luzatu eta ez du ukitzen ahal, lainozkoa da zuritasun hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

2 (izenondoekin)

Harik eta portutik zetorren laino zikina, laino beltza, laino itogarria sudurrean sartu zitzaion arte.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Laino bustia besterik ez diat ikusten hementxe dena hartuta, eta ez zakiat noiz altxatuko duen edo batere jasoko duen ere...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 105. orr.

Laino mehea sartzen ari zen, pabiloi hutsek tristura grisa zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Granadara iristean, laino batek, laino sarri lodi batek estali zuen itsasoa poliki-poliki.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 62. orr.

Itsasontzi bat azaldu zen orduan, gezi batek bezala laino sarriaren sarea hautsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 55. orr.

Laino trinko bat zeharkatzen duen argi errainu batek bezala.Orduan laino itxi batek estali zuen dena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 243. orr.

Itsas-haize edo brisara arratsalderokoa gogoan izanik, ez da harritzekoa, mendi lepo altu samarren batetik laino lanbrotsu gorputz handirik gabeak, mendiari ondo itsatsita abiatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Ezin nuela ikusi, eta ibaia, laino itsu hark ezkutatzen zidana, nire inguruan igerian zebilzkidan izaki bitxiz beterik zegokeela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Laino zuriak itsutu egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Laino ilunak metatuz joan ziren zeru morean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 103. orr.

Ilargiak atzean utzita zeuzkan laino ubelak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.

Susmo beltzak hartu zuen Joanes, laino beltzek zerua hartzen duten modura.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.

Zerua mendebal aldeko laino arrexkak berdindua. ilargia laino geldien artetik agertu zen borobil borobila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.

Zeru urdinean, laino urratu batzuk, bizi-bizi, ihes betean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

Noiz edo noiz eztandek gerra ondorengo isiltasuna hausten dute eta laino erradiaktiboa hedatzen da zeruan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.

Zubira abailtzen zen laino-oro-irenslearekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 295. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laino motak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 72. orr.

Ipar-mendebaletik datozen laino-masa umel askorekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

Laino eta hodei-masaok azpi-azpitik, tripa-beltz dakartzanean, Ipar-beltza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Kolore griseko laino multzo mehatxagarri bat ikusi zuen goialdean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 138. orr.

Laino-zinta luxe-luxe batzuk antxintxika garraiatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Koroa handia eguzkiaren jiran nahiz ilargiarenean, laino oihal zurbil bat dagoenean erraz ikus daiteke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Larun mendiak jantzi ohi duen laino-gerrikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 334. orr.

Sartu hemen lanbro-lainotik, lasai-lasai, eta gu hor, bi laino-apalen tartean kokaturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Sermoiak ardotan eta ketan itoak ziren, itsaso gorrian laino egun batean naufragatzen duten potinak legetxe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.

Han, Jauna agertu zitzaien laino-adarrean.  Elizen arteko biblia   Dt 31,15

Lehertzear zeuden laino-adarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azken euri-laino mehatxugarriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

Langar-lainoak ez zuen ezer ikusten uzten hamar metro baino urrutiago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Eguzkia ordurako lanbro-laino guztia xurgatzen eta ezabatzen, orain goizeko hamaiketan izaten den bezalatsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Ez baitzekien laino sarriaren eragina izan ote zen, askotan gertatzen baita, itsas lainoa burura zabaltzea, eta zentzumenak lainotu eta lanbrotzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.

Bero-laino hodeitsu horiek ikusgarri hazten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Trumoi-laino gandor biribildun horiekin batera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 327. orr.

Bereizten da dagoeneko zer den ur eta zer den lur, eta pare bat goiz-laino ere han goian ageri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Teknikoki nola deitzen zaien arratseko lainobera hauei? adbekzio-lainoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

Erradiazio-lainoak dira beste mota batekoak: oraingoan ez da airea horizontalki, bailara batetik bestera pasatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

Haren bizitza misterio laino batek estaltzen zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 197. orr.

5 irud/hed

Lurrunezko laino baten erdian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 113. orr.

Amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Sala zabal batean nengoen, zeinak baitzirudien ezen kezko laino batek harturik zegoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ke zurizko laino-gandor labur bi irteten baitzaizkizu sudurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Teleskopioarekin argi ikusten da zeru laino horiek izar askotaz osatuta daudela.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Banekien halaber diru asko zegoela jokoan, eta laino beltzen mehatxurik ere ez zela falta: iruzurren bat izango ote zen, prestatzaileek apustua salduko ote zuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Dena den, nebaren oroimenean beti kaosa eta lainoa ziren nagusi.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Tristuraren laino etsiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 36. orr.

Testua, krausopositibista eta razionala, kritikoa da laino orientaletatik jalgita ikusten den idealismo klasikoarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.

Gutxika-gutxika, mutilaren begiak laino etilikoz, somniferoz estaltzen hasi ziren.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 94. orr.

Galderak egiten hasi zitzaidan, laino mehatxarietan bildurik ahotsa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

Alkohol lainoz lausoturiko irudi haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.

Atzean lurrin laino trinko baten arrastoak utziz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Uste dut Silvioren irudiaren inguruko misterio-laino hura gehienbat gure aitak hedatzen zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Gizon dotoreari haserre laino bat pasatu zitzaion begietatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

Isiltasun-laino batek inguratuta, barrura sartzen da, eta Lucy aurkitzen du han, zutik, zain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

6 behe-laino (63 agerraldi, 29 liburu eta 14 artikulutan; orobat behelaino 104 agerraldi, 24 liburu eta 2 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian behe-laino agertzen da)

Zeru garbiak zeuden edo behe-lainorik bazen edo ez.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 132. orr.

Goizeko haizea hotza da, eta behe-lainoa dago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Behe-lainoa jaso du, eta eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik. Leihoaren beste aldean, urruti, ferry bat sumatu nuen uraren eta behelainoaren artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Behe-laino arin eta gris bat airean kulunkan zebilen etxeen gainetik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 62. orr.

Goizetan, loditu egiten duk behe-laino mehe hori, berotu egiten duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Egunak ematen zituen behelaino gaziaren eta haizearen erdian hantxe, Ingalaterratik gertuago zegoela iruditzen baitzitzaion horrela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Jasango al zituen euria, behelaino bero itogarria, zingiretako eta junglako bakardadea?...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 166. orr.

Nik eman nizkion hodeiak soinekotzat eta behe-lainoa ume-zapitzat.  Elizen arteko biblia   Jb 38,9

7 irud/hed

Tupustean eta inongo etenik gabe pasatu baitzen adoleszentziaren behe-lainoetatik helduaroaren egurats gorrira.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.

Behe-laino batek hartzen zuela haren behakoa, bertzela hain arraia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 421. orr.

8 erreka-laino iz erreken eta ibaien inguruan eratzen den lainoa.

Hortaz, beheko zoko eta errekondoetan […], erreka eta ibaien ondoan pilatzen da erreka-laino umel, busti eta frexkoagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Lurrinketa lana datorkio gero, hurrengo goiz azkarrean: erreka-laino, behelaino eta lanbrobeherak nonahi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Goizeko lauretan, erlojuan seiak ziren arren, artean erreka-lainoa xare-xare, lanbrobeheratan, formatzen osatzen eta trinkotzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza, [...] geldigorra, gure barrengo laiotzetan aise laketzen den erreka-laino baten tankerakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

9 hauts-laino

Ordokitik ikusten zen hauts laino batean murgildurik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Atera zenerako, autoek harrotutako hauts lainoa baizik ez zuen antzeman.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.

Hauts laino txikiak harrotzen ziren haien orpoen atzetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Wild 2 kometako hauts lainoek 'Stardust' ontzia jo dutela dio NASAk Andres Untzain, Juan Duñabeitia eta geroagoko batean Ernest Hemingway ordurako ospetsuaren inguruan izango ziren euskaldunak, den-denak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

Partikula horiek izarrak inguratzen dituen hauts lainoen artean daudela azaldu zuten adituek.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Historiaren hauts-lainoak tragaturiko itzal begitantzen zitzaizkidan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

10 ke-laino

Gau eta egun ziharduten suei egurra bota eta bota, eta haien ke lainoa sakabanatu egiten zen astiro zingiradi itzelaren gainetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Kutsaduraren eraginez hirietan sortzen den ke lainoak (smog).  Berria - Kultura   2004-05-19

Tximiniak ondo tiratzen ez, nonbait, eta ke laino bat zegoen gela osoan barreiaturik. Hor baitator iparraldetik gudarostea, ke-laino trinko baten antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Ke-laino hauskara batek bete zuen gela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Prokop jaunak ke-laino bat bota zuen bere pipatik airera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.

Atoiontzien ke-laino kiribilduaren, goleten masten eta [...] gabarra ikaragarrien artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Javier Madrazok PP, PSOE eta EAJri «euskal gatazka ke laino gisa erabiltzea» leporatu zien atzo Donostian, «euren arteko bat etortzea estaltzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

11 laino-arte (orobat lainoarte) iz

Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Haiek beraiek izan ziren, ontzia lainoarte itsuan zetorrela sumaturik, itsas malden gailurretan argi faltsuak piztu zituztenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

· Kontuon hausnarrean nengoela, laino-tarte txikia zerratu zen zeruan, inguruko muino txikiak bezain eguzkirik gabe geratu zen kanposantua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

12 laino-behere behe-lainoa. ik lainobera.
13 laino egon

Zortzigarren Etorbidea erabat laino zegoen, zintzurrari itsatsita geratzen zitzaien lainoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.

Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik, ez dute ontziek itsasoa laino dagoenean behien orroa bezain tristea den sirenarik jotzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 158. orr.

14 laino-lanbro (corpusean lainolanbro soilik)

Goiztiria argitzear denean, beheko errekondo eta ibarretan, aldiz, ezkurazko lainolanbro zapladak daude erreka-laino eta behelanbro multzotan pilatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

15 lanbro laino

Ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Bero erre ittogarri batzuen ostean, lurrindurako lainobera eta lanbro-lainoak noraezean malkarretan lapatuta gelditzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.

Euri-datu eta datekin batera, behe-laino eta lanbro-lainoaren berri ematen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus