Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun euritsuetan hodei artean agertzen den ortzadarraren itxura zuen inguruko argitasunak. Elizen arteko biblia Ez 1,28
Hodei baten antzera harrotu zen hautsa. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.
Eguzkia hodeiak zulatzen ahalegintzen da. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.
Hodeiak desegiten. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.
Hodeiak zilar iodurozko partikulekin bonbardatuz sortzen zuten euria. Berria - Gaiak 2004-08-11
Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Ura hodeietan pilatu eta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen. Elizen arteko biblia Jb 25,8
Neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, lurrarekin dudan itunaren ezaugarri. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 31. orr.
Zeruan barna hodei iritsi ezinak igeri zebiltzan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.
Enbor luzea, adaburua hodeietaraino iristen zaiona. Elizen arteko biblia Ez 31,3
Hodeiz estalita izango da egunsentia. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Itzulbidean zeru hodeiz beteari begiratu zion. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.
Ni hodeietan bezala. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.
Zenbait hilabetez hodei guztien gainetik egonda, sasi guztien azpira beheititu nintzen kolpetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 187. orr.
Euriz zamaturik datorren hodei astun ilunak adimena itzaltzen didala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.
Atera zen eguzkia, ireki ziren hodei zilarkarak eta lanbro distiratsua pausatu zen elurraren gainean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.
Hauen gainean hodei urratuak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 59. orr.
Gero, hodei zuri bat ikusi nuen, eta hodei gainean gizaseme antzeko norbait eseria. Elizen arteko biblia Ap 14,14
Hodei beltz trinko baten azpian. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 125. orr.
Enpresak hodei toxikoa aireratu zuenean hirian. Berria - Gaiak 2004-12-03
Fertiberiak isuritako hodei kimiko batek beldurra eragin du Barakaldon. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Hodei erradioaktiboak partikulak zabaldu zituen Europan barrena. Berria - Gaiak 2006-04-19
Zulo beltzen inguruetan hodei ionizatuak daudela. Berria - Gaiak 2004-11-25
Berunezko hodei ubelak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 134. orr.
Kezko hodei batean bildutako geltoki bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.
Sabel astuneko hodei gero eta sarriagoek hartu zuten zeru osoa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.
Begi bateko irisaren erdian garbi-garbi ikusten zitzaion zuriunea, hodei bat bezain zuria. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 115. orr.
Atzetik itzal eskerga irteten zitzaion, ekaitz-hodeia bezain makurra. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.
Zirrokumulu edo altokumuluak, ilaratan antolaturiko hodei-mataza txiki eta biribilduz osatuak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.
Halako hodei-multzo trinko itsu bat sortu zen berehala brankaren aurrez aurre. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.
Pico Urrielluren oinarrira iritsi ginen egunean, hodei-itsaso bat ageri zen gure oinen parean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.
Hodei masa umel bustiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.
Posible balitz guztiz desegiten ari den hodei-maluta bat zer eta nolakoa den zehaztea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.
Hodei-ertzean, mendi kaskoak zuriturik ageri dira oraino. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 40. orr.
Egiptotik irtetean basamortuko beroetatik hebrearrak babesten zituen hodei-abar edo zutabe mirarizkoaz ari da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 254. orr.
Hodei-itxitura bat, gure aurrez aurreko eguzkiak argitua: hegazkinak haren kontra tupust egin behar duela dirudi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.
Yungasko basoari hodei basoa deitzen diote, lainoak erakartzen dituelako. Berria - Gaiak 2004-07-27
Atsegingarria haren errukia atsekabealdian, euri-hodeiak lehortean bezala. Elizen arteko biblia Si 35,26
Ekaitz-hodei beltzaren errape-azpi ilun arre horretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.
Trumoi hodei trumiltsuak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.
Hauts hodei ikaragarri bat hedatzen zen Kolivango bidean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 266. orr.
Ke-hodei baten atzean ezkutaturik bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.
Atzo lurrun eta ke hodei handia bota zuen sumendiak. Berria - Gaiak 2004-10-05
Trena geltokian sartu zen, lurrun hodei batean bafaka. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.
Infragorrien bidezko behaketek galaxia guneak erakusten dizkigute, gas hodei beroak, eta izar eta planeta sorrera eta garapeneko eremuak. Berria - Gaiak 2004-10-21
Intsektu hodeiak nekazaritzan kalterik ez duela eragin gaineratu zuten. Berria - Gaiak 2004-11-30
82 milio euro inguru beharko lirateke oti hodeiak fumigatu eta izurria gehiago zabaltzea eragozteko. Berria - Gaiak 2004-08-25
Habailariek hartu zieten txanda, eta harri-hodeiz zipriztindu zuten hiria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.
Gaua zen eta aroztegiko atetik txinparta-hodeiak saltatzen ziren iluntasunera. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.
Jaurtigaiak kometa jo zuenean sorturiko hondakin hodeian, ordea, ur izoztua da ikusi genuen lehen gauza. Berria - Gaiak 2006-02-04
Zeruan baduk argi argitsu bat, oraino ere ezjakintasunaren eta inorantziaren hodeiak estalia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.
Ruche jauna hodeietatik jausi zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.
Ahmet eta Gülbahar besarkatuak zeuden eta gauak maitasun-hodei urrezko batez estaltzen zituen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.
Begitartea agerian zuten, baina, noizean behin, belo arin bat zekarten aurpegi aldera, eta haien begi bizien aurretik gasazko hodei bat pasatzen zela esan zitekeen, zeru izartsuaren aurretik lurruna pasatzen den legez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.
Okada jaunak te ingeles bat, esne-hodei batez, arratsaldeko bostetan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 18. orr.
Jakinarazi behar niola jai honetan subiranoaren kopeta halako hodei batek ilundu duela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.
Beldurraren hodei maltzur iluna azkarki hedatzen da holakoetan. Herria 2001-10-04
Irudimenezko existentzia batean berriro hasten den eromenaren hodei zulaezinean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.
Hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.
«Ekonomian hodei beltzak agertzen hasi dira», ohartarazi du Diezek. Berria - Ekonomia 2006-02-03
Zer gertatzen da, hodei batetik zintzilik bizi haiz, ala? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.
Ez nago hodei batean, hala ere, oinak lurrean dauzkat. Berria - Kirola 2004-05-11
Xapelgoari hasiera ona eman genion, orain hodeitik jaistea dagokigu. Berria - Kirola 2004-09-21
baina hodei (6); batek hodei (4); berriro hodei (3); berunezko hodei (3); beste hodei (3); da hodei (5); den hodei (4); diren hodei (3); duten hodei (4); eta hauts hodei (3); eta hodei (53); eta hodei beltzek (3); eta hodei eta (6); halako hodei (4); hauts hodei (6); hautsezko hodei (6)
hodei artean (19); hodei artean ahalmen (3); hodei artetik (6); hodei azpira (3); hodei bakar (3); hodei bakar bat (3); hodei bat (32); hodei batean (13); hodei batek (14); hodei baten (20); hodei baten erdian (4); hodei baten gainean (5); hodei batetik (3); hodei batzuk (4); hodei beltz (34); hodei beltz bat (6); hodei beltz baten (3); hodei beltza (10); hodei beltzak (15); hodei beltzek (8); hodei beltzen (7); hodei berdeak (4); hodei distiratsu (3); hodei eta (22); hodei eta laino (5); hodei gainean (6); hodei gero (3); hodei gero eta (3); hodei gorri (3); hodei gris (4); hodei guztiak (4); hodei guztien (7); hodei guztien gainetik (3); hodei haiek (4); hodei handi (5); hodei handi bat (3); hodei hori (5); hodei horiek (6); hodei horien (3); hodei hura (4); hodei ilun (4); hodei ilunak (4); hodei iruretagoiena (4); hodei itxurako (5); hodei iurrita (7); hodei konkor (3); hodei lodi (4); hodei lodiak (5); hodei lopez (5); hodei lopez de (4); hodei mendiak (3); hodei multzo (3); hodei trinko (7); hodei txiki (5); hodei txikiak (4); hodei zuri (7); hodei zuriak (3); hodei zurien (3)
ilargia hodei (3); ke hodei (11); ke hodei trinko (3); kezko hodei (3); kotoizko hodei (3); laino eta hodei (7); nola hodei (3); sortutako hodei (3); trumoi hodei (3); zegoen hodei (3); zen hodei (6); zerua hodei (3); zeruko hodei (6); ziren hodei (7); zuen hodei (6); zuten hodei (11)
dira hodeiak (3); eta hodeia (4); eta hodeiak (23); hodeiak bezala (7); hodeiak ere (3); hodeiak eta (13); hodeiak ukitzen (3); hodeiak zerumugan (3); hodeiak zerumugan gora (3); hodeiaren azpian (3); hodeiaren erdian (5); ortzadarra eta hodeiak (3); pasatzen ziren hodeiak (3); zeruan hodeiak (4); ziren hodeiak (5); zituen hodeiak (3)
eta hodeiek (5); eta hodeien (8); eta hodeietan (5); eta hodeietaraino (3); eta hodeiez (4); eta hodeiz (3); ez hodeirik (4); hodeiei begira (4); hodeiek ere (3); hodeien artean (12); hodeien arteko (5); hodeien artetik (5); hodeien formak (3); hodeien gainetik (5); hodeiez eta (4); hodeirik gabeko (8); hodeiz beterik (3); laino hodeiek (3); zen hodeien (4); zerua hodeiz (4); ziren hodeien (3); zure leialtasuna hodeietarainokoa (4)