Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortaz, suspentsioan dauden ttantta ttiki buxtiz betetzen da airea, eta horrela lainobera eratzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.
Mendi hegaleko goiz-lainoa, guk normalean lainobera esaten diogun lodierarik gabeko lainaje tximadun hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.
Ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.
Zergatik horrenbeste laino eta lainobera? gaur ere txarra al datorkigu? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 274. orr.
Lanbroa eta langarra deitu ohi zaion lainobera, aireak hegan daramatzan ttanttan ttipi-ttipiz osatua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.
Goizero, artean herria lainoberaren amaraunetik irten ezinda dagoelarik, [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.
Laino eta lainobera andanak aise formatuz eta garraiatuz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.
Batzuek diotenez, "lamori zuria"tik dator Lamorizu, hau da, itsasoan osatu ohi den lainobera sarea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.