Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kostarik 1 adlag kostaturik. ik kostata. (izenlagun baten eskuinean)
Eta azterketa zerbait egin baledi haren aurka, egin den bezain luzaz eta hainbeste kostarik eta hainbeste artarekin, erromatar haiek berek erranen dute, gutiago kostarik eta arta gutiagorekin eta lasterrago eta hobeki ikus daitekeela Carranza beti katoliko zintzo izan dela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 179. orr.
Oroitzen naiz zenbat kostarik atera genuen unibertsitatean erakundearen urrezko dominak ematea Laboa, Lertxundi eta Artze anaiei. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 120. orr.
Ederki kostarik ulertu nuen "no se retrató" ulertzen zuela berak "no se retractó" ulertu beharrean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.
2 kostarik kosta ik kostatu.