Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kostatu, kosta, kostatzen (orobat kosta; Euskaltzaindiaren Hiztegian kostatu agertzen da) 1 zaio ad neketsua edo zaila gertatu.

Kostatu zitzaion erantzutea.  Berria - Kultura   2004-11-27

Soinuaren bidez mintzo izan den gizonari kostatzen zaio orain musikarik gabe hitz egitea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

Perretteri kostatu egiten zitzaion barreari eustea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.

Egongelako sofan eseri ginen, eta kostatu egin zitzaigun elkarrizketa bideratzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

Kosta zitzaien hangoei herriak atzera itsuroso ipintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.

Gaurko mundua ikusita, kostatu egiten da sinesten, baina, hala badiote, hala izango da noski.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 184. orr.

Eta zenduari kosta egiten zitzaion zeruan hobeto egon zitekeenik pentsatzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 459. orr.

Kostatu zait, baina tira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

Zergatik kostatzen zaigu hainbeste norbaiti beraz maiteminduta gaudela esatea?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.

Gorputza oso harturik dagoenean, loa uxatzea kostatzen zaio.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 229. orr.

Kostatzen da irazekitzen, baina gero bero handia ematen du eta luzaroan irauten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

2 (adizlagun baten eskuinean)

Asko kostatu zait, izerdi eta negar asko kostatu zait honen aske izatera iristea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.

Idoiak berehala hartu zuen lo, baina niri asko kostatu zitzaidan. Beharbada, asko kostatzen zaio kontzentratzea ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 127. orr.

Asko kosta omen zen ospakizun hauek denean ezartzen eta itsasten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

Berez, ez zitzaidan askorik kostatu familia agurtzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Muga pasatzea ikaragarri kostatu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

Begoña alboan zirika eta marmarka nuelarik, majo kostatu zitzaidan ideiak ordenatzea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 143. orr.

Hizkuntza batetik bestera pasatzea ez zait batere kostatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 234. orr.

Ez dakit nola kostatu zitzaigun hainbeste horretaz ohartzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Hainbeste kostatzen zitzaizun pieza al zen hori?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Zenbat kosta zaizun erabakitzea!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 44. orr.

Zaintzaileei galdetu zien ea batzordekorik bazen aretoan, eta, asko kosta eta gero, zaintzaile batek Beirne andereño izeneko emakume txiki bat ekarri zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

3 lortzeko halako diru kopurua ordaintzea beharrezko izan.

Libra erdi te 350 florin ordaintzen da; [...] gurina libra 35 florinetan dago, eta arrautza bat 1,45 kostatzen da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Bost knut kostatzen zen koilarakada.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Ea zertarako balio zuen, zenbat kostatzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Nik muntaiak zuzentzen ditut, milioiak eta milioiak kostatzen direnak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 146. orr.

Hogei duro; horixe kostatzen zaio Isidorari lapur txikiari barkatzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Gutako bakoitzaren bidaia berrehun mila pezeta inguru kostatu omen zaio zergadun espainolari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Ekartze hutsa, mila duro kosta zaio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 68. orr.

Enpresari 1,7 milioi euro kosta zitzaion.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Dirutza kostatu zitzaioan; hartan gastatzen zian Elgar-ek irabazten zuen guztia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

Oraingoan taxia lau dolar besterik ez zitzaigun kostatu.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 173. orr.

4 (adizlagun baten eskuinean)

Poliki kostatu zen; baina gastu pixka bat egiteak izaten du bere arrazoia, batzuetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 203. orr.

Nik erosten nuen janaria, eta dena gutxi kostatzen zela iruditzen zitzaidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 169. orr.

5 (beste kopuru batzuekin)

Hamar bat segundo kosta zitzaien broma ulertzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Zenbait hilabete kostatu zitzaidan agindu moralak erreprimitzea eta beharrezko teknikak ikastea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Denbora asko kostatu zitzaidan konturatzea arrazoi zuela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

6 (era burutua kosta izan forman)

Gidatzen hastea asko kosta izan zait.  Berria - Harian   2005-08-18

Eta ez zaie gutxi kosta izan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 179. orr.

Auskalo zenbat izerdi eta neke kosta izan zaion Ibixa anaietan zaharrari orain zeukan sasoi puntura iristea.  Berria - Kirola   2006-04-07

Hortik landa datozen kapitulu guztiek erakusten dute zer kosta izan zitzaion Martin Azpilkuetari [...] Inkizisioaren eta Estatu boterearen aurka, Erromako elizaren eskubideak zaintzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

7 kosta ahala kosta adlag

Kosta ahala kosta, kultura hizkuntza bilakatu behar zen euskara. Badira kosta ahala kosta betiereko gaztetasunaren bila abiatzen direnak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 137. orr.

Gutun hori kosta ahala kosta eskuratu behar dinat!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 293. orr.

Ulertzen hasia zen alkateak kosta ahala kosta nahi zuela printzesa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.

Bezperako kapitaina aurkitu zuenean, zakuen jabea lehenbailehen eta kosta ahala kosta ekartzeko agindu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.

Zuhaitzek hatzak zerura altxatuak zituzten, zurezko hariak bizitzari eutsi nahi ziotenak kosta ahala kosta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Aurkitu behar diat kosta ahala kosta!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.

Kosta ahala kosta, gora Aosta  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

8 kosta lain kosta adlag kosta ahala kosta, kostarik kosta.

Kosta lain kosta behar dugu Lakda atzeman.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 107. orr.

Aise ahanzten baitzaie zer den kosta lain kosta saihestu behar dena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 90. orr.

Ez dakite zer den sortzaile izatea, baina, hori bai, sortzaile izan nahi dute kosta lain kosta. Baietz erabaki genuen, stadiumaren eraztun obalatuaren barnean zeuden guztiak kontatu behar genituela, mainaz eta kosta lain kosta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

9 kostarik kosta adlag kosta ahala kosta.

Atxik, kostarik kosta, eta salbatua haiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Hobe nuen beraz baleki-bale eta kostarik kosta ene sailera itzultzea, Orduz geroz, badakigu zein zaila den beren subiranotasuna kostarik kosta zaindu nahi duten estatu handi ala tipien eragozpenak gainditzea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.

Sarkozyk finkatu duen helburua kostarik kosta bete nahi du Poliziak, eta, horretarako, kopurua da garrantzitsua, jendearen egoera kontuan hartu gabe.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Ez zekien nola, ez noiz, baina arazo haren argitzera helduko zen, kostarik kosta.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

asko kosta (28); asko kosta zitzaion (6); dezente kosta (6); egitea kosta egiten (5); gehiago kosta (22); gehiago kosta zitzaion (9); hartzea kosta (5); kosta ahala kosta (213); kosta ala kosta (8); kosta egin (110); kosta egin zitzaidan (15); kosta egin zitzaion (37); kosta egingo (20); kosta egiten (212); kosta egiten da (33); kosta egiten zaio (24); kosta izan (11); kosta lain kosta (11); kosta zaio (22); kosta zait (9); kosta zitzaidan (11); kosta zitzaien (20); kosta zitzaigun (4); kosta zitzaion (31); kostarik kosta (15); onartzea kosta egiten (4); sartzea kosta (4); ulertzea kosta (4)

asko kostako (19); asko kostako zaie (6); gehiago kostako (4); kostako balitzaio bezala (5); kostako da (14); kostako dela (7); kostako zaie (16); kostako zaigu (7); kostako zaio (15); kostako zait (4); kostako zitzaion (4); milioi euro kostako (7)

asko kostatu (63); asko kostatu zaio (8); dezente kostatu (4); ederki kostatu (6); gehiago kostatu (13); gehiegi kostatu (4); izugarri kostatu (4)

asko kostatuko (7); milioi dolar kostatuko (4); zenbat kostatuko (5)

asko kostatzen (58); ikaragarri kostatzen (5); izugarri kostatzen (7); kostatzen ari (31); kostatzen ari zaio (13); kostatzen ari zait (4); kostatzen da (23); kostatzen dela (7); kostatzen den (16); kostatzen dira (4); kostatzen zaidan (4); kostatzen zaie (13); kostatzen zaigu (8); kostatzen zaigun (4); kostatzen zaio (31); kostatzen zait (17); kostatzen zen (9); kostatzen zitzaidan (6); kostatzen zitzaion (18); zaigu kostatzen (5); zaio kostatzen (4); zenbat kostatzen (25); zenbat kostatzen den (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus