Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kostata, bidean behin baino gehiagotan galdu baitziren, aurkitu zuten Jacquesen hilobia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.
Kostata atera zuen apaletik, oso astuna baitzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.
Kostata zutitu nintzen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.
Giltza sarrailan sartu du, kostata. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.
-Ez dio inporta -atera zitzaidan niri, kostata. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 194. orr.
Jacques, kostata baina, ohartu zen egoera hartan abokatuek ez zutela zer eginik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.
Armiarma da arkitektorik jeloskorrena, euli batek bere eraikin kostata egindakoa zapaldu orduko, armiarmak euliarengana jotzen baitu, eta hil ondoren jan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Hainbeste kostata irabazitako dirua ez ziola kalean barra-barra botatzeko emango. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 56. orr.
Belaunaldi hartako amek badakite zenbat kostata hazi zituzten umeak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 60. orr.
Hiletaren batera joango zan, noiz edo noiz, ez gitxi kostata. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.
Asko kostata lortutako eskubidea. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 63. orr.
Asko kostata bada ere, kanpora atera zuen Scabbers isatsetik helduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.
Mahai luze batera igo nintzen (oso kostata). Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 204. orr.
Ondo kostata egin nuen lehen urratsa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 45. orr.
Ozta-ozta asmatu zuen esaten Amyren tamainatsukoa zela (eta, hori ere, ederki kostata). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.
Galanki kostata baina nola-hala bidali dute. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.
Patxi Zaharra ni lanean hasi eta berehala hil zen, majo kostata izan bazen ere. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.
asko kostata (18); ederki kostata (17); kostata egin (11); kostata hartu (9); kostata irabazi (26); kostata irabazitako (4); kostata izan (6); kostata lortu (12); kostata lortu zuen (7); ondo kostata (11); oso kostata (6)