Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolorge (orobat kolorga g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kolorge agertzen da) 1 izond koloregabea. ik margul.
Heydrichen begi urdin kolorgeek arrain batenak ziruditen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 196. orr.
-Emanen didazu zure izena, mesedez? -galdetu zion hariaz bestaldeko emakume ahots kolorgeak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.
Hura baino lehenago bizi izandakoaren oroitzapen guztiak kolorgeak begitantzen zitzaizkidan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.
Zeru oskarbi baina kolorgean lurrun zurien artean hegan zintzilik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Handik hurbil, gizon begi kolorge bat zebilen, koadrodun jaka jantzita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.