Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Katedraleko kanpaiak entzun dira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.
Urbiaingo elizako kanpaiek iratzarri ninduten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.
Jainkoaren eskua behar zen tamaina hartako kanpai berri baterako behar zen dirua aurkitu ahal izateko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.
Palmako katedraleko kanpai handia zartatu eta hondatuta utzi zuen oinaztu batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.
Emakumeen gelan sartu eta kanpai handia jotzen hasi zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.
Honek kanpandorrera jo eta kanpai nagusiarekin, beste nobedadeak emateko zerabilten kanpaitzarrarekin behar hainbat joaldi emango zituen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.
Bozkariozko kantuak, kanpaien joaldi arranditsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.
Kanpaiak luzaz joaraziz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 147. orr.
Baporea kostatik urrun zegoela, kanpai baten dilin-hotsa entzun zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Baionako katedraleko kanpaien hotsa belarriratu zitzaidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.
Jo eta jo segitzen zuen kanpaiak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 57. orr.
ik beherago 15. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Mailu bat kanpai arraildu bati joka. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.
Komentu bateko kanpaia joka hasi zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.
Su kanpaiak joka hasi ziren elizan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 40. orr.
Herriko kanpaiak etengabe ari ziren joka, suaz ohartarazteko jo ohi zuten erara. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 89. orr.
Nik nahi baino luzeago iraun du kanpaien deiak nire gelako leihotik sartzen. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.
Zoaz maitinetara, kanpaia deika ari zaizu eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.
Corneton, zenbait gizon deboto fraideen bizilekuan lanera bildua zen kanpai bat urtzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.
Tximiniaren kanpai zabalaren inguruan oihal zuri lisatu bat zegoen zintzilik, iltzeekin eutsita. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.
Bi bonbilla baino ez zituzten, biak barraren gainean esekirik, non artean opil bakan batzuk geratzen baitziren, kristalezko kanpai batez estalirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 252. orr.
Zilarrezko titareak zituen estimu handitan, portzelanazko maila batzuetan jarriak zeudenak, kristalezko kanpai batez estaliak, konkor txikiak iduri. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Roquefort gaztek printze itxura hartzen zuten kristalezko kanpaien azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Eskandinaviako Thor jainkoak bazuen mailu miresgarri bat eta horrekin zeruetako burdina -izarrei eusteko lurraren gainean zegoen kanpai erraldoikoa- jotzen zuen bakoitzean sortzen ziren tximistak -txinpartak- eta burrunba -trumoia, ostotsa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 198. orr.
Gauss-en kanpai baten eskemari jarraituz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.
Estatistikako kanpai horietako baten traza hartzen diozu. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 83. orr.
Ordu erdiko kanpai dantzaren ondoren, jendea iritsi zen plazara. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.
Batera eta bestera baztertu nituen kanpai-sokak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.
Kanpaigileek eta kanpaijoleek zaindaritzat aukeratu baitzizuten Agata deuna: horregatik jotzen zuten kanpai-saioa gauerdira arte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.
Kanpai-dangak arreta osoz kontatzen egon eta gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.
Azken kanpai danbadaren zain. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.
Kanpai eta ezkila errepikak dirauten bitartean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.
Eta arrazoi beragatik onartzen zuen, dirudienez, fraile bati kanpai-joaldi bat edo beste egitea, hala bereganatuko zuelakoan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.
Soinekoak kanpai itxura hartzen zuen gero aldaketan, eta hegan hasten oinetan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Eta Lizarrako eliza eta komentu guztietako erloju-kanpaiak entzun nituen ilara azkengabean. Eta eguzkia eguerdian piko-piko dabilenez, hor joaten da hegoa lotsagabetzen, harroxkotzen, lainezaz jantzita, laino aletu bat edo beste ekartzen aurrena, eta zeru-kanpai hori betetzen eta kargatzen arratsaldea aurrera doala... Txillardegi «Putzu», 1999 - 202. orr.
Hileta-kanpaien errepika. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 266. orr.
Zuk zeuk jo zenuen arrisku-kanpaia. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 157. orr.
Laboratorioaren erdian bazen zur eta beirazko aire kanpai handi bat, harrobide eta gasek hiltzearen aurkako geriza bakar baikenuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.
Izkinetako batean aire kanpai bat bazen, eta kanpaiaren aurrean eseria Rita. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.
Hurrengo egunerako utzi genuen egitekorik lazgarriena, aire kanpaiaren desmuntaketa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.
Gas-kanpaia, zabalik utzia, jaitsirik zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.
Eliza bakanetako hil-kanpaiak jotzen ari ziren, beren hots tristeekin uso saldoak izutuz. Urbiaingo elizatik zetorren hil-kanpai urrunaren hotsak aditu nituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.
Akademiatik irten nintzenean, hil-kanpaiak entzun nituen garbi bezain ilaun. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 172. orr.
Noren hil-kanpaiak ote eleberrian. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 86. orr.
San Frantzisko komentuko hil-kanpaiak ari ziren. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 149. orr.
Manchester-gona oliba-kolore kanpai-erako bat, lehenagoko mutil-galtza haiek baino egokiago zihoakiona, nik uste. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.
Mandar brodatuak eta kanpai-formako gonak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.
Txano gorri konikoak edo kanpai formakoak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Belo horiko kapela kanpai-itxurako bat jantzirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.
Gona, tolesduna eta kanpai tankerakoa, aldenik alde kulunkatzen zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.
Ez zen kanpai-hotsik izango, eta ez zuten ereserkirik kantatuko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.
Elizkizunaren hasiera aldarrikatzen zuten kanpai hotsak entzun ziren. Une hartan, udaletxeko erlojuaren kanpai-hotsa entzun zuen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 169. orr.
Elgetako dorreak lau kanpai hots jo zituenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.
Erabaki zen, orobat, elizako kanpai-hotsak joko zirela Big Joe aurkitu izanaren adierazgarri. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 80. orr.
Orduen kanpai-hotsa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.
Igande goizean aldizkako kanpai-hots andanek iratzarri ninduten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 65. orr.
Maiz-maiz kanpai-hots geldi, tristeak entzuten ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.
Kanpai-hots sekulakoa, jai giroko zalaparta alaian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.
Kanpai-hotsak egunsentian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.
Han dena zen kanpai-hotsa, brontzezko dirdira, kristalezko isla. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.
· Tranbien kanpai eta trolebusen ziztu hotsez beterik zeukan burua. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.
Charlie artean kanpai joka eta iufika aditu nezakeen behean, danga eta danga artean, eta aise irudika nezakeen kanpai-sokatik zintzilikaturik, airean zinbulu-zanbuluka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 87. orr.
Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 114. orr.
Gutxien espero nuenean, eskua luzatu eta kanpaijoka hasten zitzaidan, niri halako zirrara berezia sortuz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 117. orr.
Zakila gogor-gogorra neukan eta tentazio handia zen hari heldu eta kanpai joka hastea. Aitor Arana «Onan», 2000 - 105. orr.
Emakume eta kanpai-jotze kontuez hitz egiten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.
Bere kanpai-jotzea azkartzen zuela ikusi nuen, batzuetan bere zakilburuak nire ipurmasailak astintzen zituela sentitzen nuen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 38. orr.
Kanpai-jotze demasak izan ote zezakeen konplexu haren egituraketan parterik? Kanpaijotze saioei emozio pixka bat eranstearren, lehiaketan aritzea bururatu zitzaigun. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 163. orr.
Arima madarikaturen batek petardoak lotu zituen kanpai-mihira: ez zen kalterik izan, baina bai edonor ikaratzeko moduko zalaparta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 64. orr.
Neure haragizko tresna hura gogortzen hasia zitzaidala, eta batetik bertzerat zebilkidala, urrats batean honat, hurrengoan harat, neure galtzoin zabalen kontra, kanpai-mihi bat iduri... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 475. orr.
· Kanpaia -mihia zein ontzia- beti eskura izanik, zertarako bizi beste zerbait jotzeko ametsetan, esate baterako, larrua? Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.
Katedralaren kanpai handiak mutu zirauen, elizetako ezkila multzoak isilik zeuden; eta oso bitxia zen, alajaina, Errusiako hiri bat kanpai soinuaz beterik ez izatea! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.
Abuztuaren lehen egunetik hasiko ziren kanpai-soinuak martxan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.
Elizan ezkonduko gara, kristau guztiak bezala, edo baseliza zaharrean, eta kanpaia jotzen entzungo duzue orduan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.
Gar-distiraldiren bat sumatzen zuenean, kanpaia jotzen zuen behealdeko jendeari abisatzeko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.
Elizako erlojuak erdietako kanpaia jo zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.
· pl Poztu egiten ziren elizgizonak, kanpaiak jotzen zituzten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.
Eguerdiko kanpaiak jotzen ari ziren ja. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 119. orr.
Elizkizun kanpaiak jotzen ari dira eta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.
Nagusiek kanpaia jo eta zutik zeudela hazi txuria arnasestuka isurtzen zuten txikien harrigarri. Aitor Arana «Onan», 2000 - 7. orr.
Hamar bat aldiz kanpaia jo eta haren haziaz Txinako andre guztiak haurdun uzteko gauza zela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.
Bagenekien batzuen batzuk zelatan izan genituela eta bagenekien baten batek kanpaia jo zuela guri begira. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.
Orduan kanpaia jotzeari ekin nion eta minutu erdi bat aski izan zen esne bero eta txuria belar gainean ikusteko. Aitor Arana «Onan», 2000 - 107. orr.
Larrua nahiz kanpaia jo bitartean, potroazaleko laztanak gustura eta irrikatsu jasotzera. Aitor Arana «Onan», 2000 - 28. orr.
Jo ezak lasai kanpaia. Aitor Arana «Onan», 2000 - 20. orr.
Ipurdia miaztu behar diot kanpaia jotzen diodan bitartean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.
-Hau duk motxinberoa! -esan du emakumearen begi aurrean kanpaia geldi-geldi jotzen ari den besteak-. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.
· Ikastetxean lasai egotearren fraileei kanpai jotzeko lana hartu behar izan zuen, eta mutiko sutsuei ere egin behar izan zien inbidiak baretzeko eta kolpeak saihesteko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.
Kanpaiak jo zuenean, arrapaladan joan ziren denak irteerara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.
Eguerdiko kanpaiak jo orduko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.
Danba jo zuen lehenengo kanpaiak, 19,45ekoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.
· Elizako kanpaiak arratsaldeko laurak jo zituenean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.
Urrutiko herritxoren bateko kanpaiak ozta jo zituen bere dunbada sor eta alaiak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.
Elizako kanpaiek bederatziak jo zituztenean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 62. orr.
Eliza guzietako kanpaiek gauerdia jo arte. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.
Katedraleko kanpaiek hamabiak jo eta mundua ordurik gabe gelditzen den hurrengo une doi horretan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.
Michel de Reyau zergatik zegoen kanpaiek noiz joko, gauza jakina denean jangela guztietan egon ohi dela hormako erloju ikusgarriren bat? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.
aire kanpai (3); elizako kanpai (8); kanpai baten hotsa (3); kanpai dorrea (3); kanpai handi (4); kanpai handi bat (3); kanpai hots (22); kanpai hotsa (22); kanpai hotsak (32); kanpai hotsak entzun (6); kanpai hotsek (10); kanpai hotsen (4); kanpai joaldi (6); kanpai joaldi bat (4); kanpai joka (4); kanpai jotze (3); kanpai mihira (3); katedraleko kanpai (3); kristalezko kanpai (3); orduen kanpai (4)
elizako kanpaia (6); kanpaia entzun (11); kanpaia entzun orduko (4); kanpaia jo (17); kanpaia joka (4); kanpaia jotzea (4); kanpaia jotzeari (3); kanpaia jotzeko (7); kanpaia jotzen (27); kanpaia jotzen hasi (3); kanpaia jotzera (5)
elizako kanpaiak (5); hil kanpaiak (15); hil kanpaiak jo (3); kanpaiak entzun (10); kanpaiak hasi (3); kanpaiak jo (20); kanpaiak joka (6); kanpaiak jotzen (12); noren hil kanpaiak (7)
elizako kanpaiek (5)
kanpaien hotsak (3)