Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elizetako ezkilak peza osoz eginak dira; gaia zuten kobrea edo urraidea, ezteinuarekin nahasirik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.
Elizako ezkilak gauerdia jo arestian hasi duen euri zintzarrak sugearen ezkatak bailiran izarniarazten ditu zoruko lauzak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.
Ezkilak kasik toki guzietan urtuak izan ziren gerla beharretarako omen. Herria 2004-01-15
Goizeko oren bat eta erditan ezkilak jo zuen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 53. orr.
Zerbitzariari deitzeko ezkila jo zuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.
Ezkilak joka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Iberoko elizako ezkilek goizeko 11:00ak direla iragarri dute. Berria - Kirola 2004-06-02
Tranbiako gidariak ezkilari eragiten zion aldiko, bihotzak jauzi egiten zidan, ni banintz bezala tranbiak azpian harrapatzeko arriskuan zegoena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Ezkilarik ez da entzuten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.
Tristurarik handiena elizetako eta kaperetako ezkilak entzutea zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.
Gure inguruan ezkilak goizeko hamaikak jotzen ari, eta ni Hannari hizketan, eta erreguka, mesedez, gauzak diren bezala hartzeko; baina alferrik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 83. orr.
Ganduak baldin badu zarratzen portua / Alferrik joko digu ezkilak ordua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.
Harritzen zen doktore gaixoa, jakinik dorreko ezkilak aspaldi joak zituela bederatziak, eta afari nazkagarriren bat jan beharko zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.
Eliza dorrean ezkilak ezti eztiki abiatzen dira eta bakearen kantua errepikatzen dute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 72. orr.
Ezkilak eta txintxarriak, traktore soinuak, urruneko moto baten durunda. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.
Ezkilak eta eskuturrekoak janzten zituen orkatiletan; dantzan egiten zuenean, kanpai hotsa entzuten zen basamortu guztietan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.
Iruñean nago, katedraleko ezkilen dandek iratzarri naute eta egin dudan lehen gauza irratia piztea izan daLerrokatu ditugun izen horiek ezkilan zizelkatuak dira. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.
· Behin ahuntz baten ezkilak asaldatu gintuen, baina segidan berriro isiltasuna mendafin-usainezko muino haien gainean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz. Elizen arteko biblia 1 Ko 13,1
Metalezko mihitxo txikiak ahalegin bizian eta izuturik jotzen zuen ezkila durunditsuaren ertza. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.
Denbora hartan, ezkila pisu bat garraiatu baino nahiago zuten tokian berean egin eta hortan zabilzan herriz herri ezkila egileak, hala-nola hemen, Tolasako huntan. Herria 2001-11-08
Teilatuaren gainean, azkenik, osotara herdoildutako burdinazko arku batetik zintzilik, ezkila zahar bat ikusi dut; behinola beilariei dei egiteko prest egona. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.
Horretan sarrerako ateko ezkila handia, etxebarruko ezkila handia jo zuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 208. orr.
Iruñeko Santa María elizako ezkila haundia, 3 327 liberakoa, bere mingain, uztarri eta gaineratekoekin, Luzaidetik eraman zutela bost idi parek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.
Andreak eskaileretan beheiti egin du ezkila ttipia joka hasi denean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 110. orr.
Ezkila txiki baten dilina gero eta hurbilago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.
Tarteka uharrien biribilketa, leuna hau ere, ia ezkila mehe baten soinuaren gisa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.
Zorigaiztoko ezkila horien atzetik, balaku samurra ematen du ondoren datorren isiltasunak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Counseling Center-ko neure langelatik goizeko zortziak jotzen zuten Incarnationgo kanpandorreko ezkilak entzun nituen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.
Baziren ere ezkila egileak, Kantabriatik etorriak, jadanik ikusiak ditugunak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.
Gure ezkil dorrea artoski ari dute berritzen, ezagun den bezala. Herria 2005-06-02
Hiru minutu eskas ere ez zuen irauten lasaitasunak, tarteka eliza erromatar baten ezkila-joaldiak, eta berriro han ziren klaxonak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.
Uste zuten ezkila dangadaren soinuak ohi zuena baino gehiago irauten bazuen auzoan norbaitek laster hil behar zuela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 68. orr.
Larunbat eguerdi-arte bat zen, azkenean, nire gurasoenean gosari aski xelebrea egin ondoren -haiek elizako ezkila-jotzea hutsesten!-, Herriko Etxera abiatu ginenean, ezkontza-legea betetzera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
Antzinako festa-egun hauen aztarrenak badira oraindik Frantzia Iparraldean eta Britainia aldean: Berryko bailaretan, adibidez, kanpai-hots eta ezkila errepika bereziak jotzen dituzte azaroaren 1ean; eta 2an, kanpai-joleak diru-eskea egiten dute herrian barrena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 426. orr.
On Camillo, kanpandorreko kanpaitokian alai saltoka eta brinkoka, herrian inoiz entzundako ezkila-dantzarik infernutarrena ari zen eragiten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.
Nola ontzi bat ur bete botatzen zuen burutik behera, tranbiaren ezkil jokoak alboko kaletik aditzen zirela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 128. orr.
Hil-kanpaiek ere ezkil-joko berriak asmatu zituzten hileta egunean, eguneroko errepikak aldatuz. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 105. orr.
Domingo de Ballenilla ezkila urtzaile eta egilea, asturiarra, Trasmiera merindadeko Isla herrikoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.
Dilin-dalan aditzen zen ezkil hotsa dorrean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.
Niretzat distiratzen eta niretzat jotzen zuten lanpararen argiek eta ezkil hots zeremoniatsuek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.
Hilen ehorzlearen ezkila-soinura munduratu zen Cyril Tourner. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.
Bi ezkil danbek ordua gogorarazi diote.Luzaiden baziren garai batez ezkila egileak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 72. orr.
Katedralaren kanpai handiak mutu zirauen, elizetako ezkila multzoak isilik zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.
Ilunpe hartan atzeman nituen, aldamenean, zapi batzuekin erdi estaliriko bi edo hiru karabina kanoi, eta metalezko tronpa itxurako zerbait, ezkil-ahoko eta zabala, ikusi batean mendiko korneta bat zela uste nuena, eta trabuko bat izaki. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.
Hil ezkilak Gasteizen. Berria - Harian 2006-03-04
Hurko baten hil-ezkilak geure barrunbean joka dauzkagunean, lehentxeago edo geroxeago, etsi beharra dago, erotuko ez bagara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Su-ezkila! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.
Itxaropen dugu luza gabe ikusiko dugula gure ezkila dorrea gapelu berriarekin, denen pozgarri. Herria 2004-01-01
Gure ezkila dorrea: Lanak aitzina doatzi eta lehengo itxura ari da agertzen, denen plazer osoarentzat. Herria 2005-07-21
Ezkila dorrea aldamio azkarrez hari dute inguratzen. Herria 2005-01-20
Granitozko bitxi erraldoi, farfaila bezain arina, igotzeko zurubi bihurriak dituzten dorrez eta ezkila dorre lerdenez betea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.
Azken finean, ez baitzuten nahi hiltzear zegoen mundu baten pastel koloreko argazkiei -baserri maitea, baxurako ontzi liraina, ezkila-dorre baketsua, legatza koxkera eran buztinezko kazolan- egokitu lekizkiekeen oin-testu melengak idaztea baino. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.
Ez da ezkila-dorre asko geratzen orain. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.
Mugetatzea eta ezkongai-lore ere deitzen zaio, baita ezkilalore ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 230. orr.
elizako ezkila (3); eta ezkila (10); ezkila berriaren (3); ezkila dorre (6); ezkila dorrea (12); ezkila dorrearen (5); ezkila dorreko (4); ezkila edo (3); ezkila egileak (4); gure ezkila (23); gure ezkila dorrea (7)