Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalamua, adibidez, Mediterraneoko arroan, berandu sartu zen, eta are beranduago Iparraldeko herrialdeetan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 274. orr.
Garia, artoa, mahats ugari, seda-harrak, kalamua eta alpapa dira produktu nagusiak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.
Ekialdeko Asian, berriz, opiobelar landaketak eta kalamuarenak ohikoak dira. Berria - Gaiak 2006-03-01
Ez dut saltzen ez lupulurik, ez lumatxarik, ez eztirik, ez argizaririk, ez kalamurik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.
Norberak kontsumitzeko kalamua landatzea eta edukitzea legezkoa izatea. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Beng erretzen ari zirela, hau da, haxix egiteko oinarria den kalamu indiarra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Gure arbasoek kalamua erretzen zuten, zalantzarik gabe, eta antzinako grekoek ere ezagutzen zuten. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.
Nik ez dut erretzen, ezta tabakorik ere, baina ez dut uste kalamuak edo haxixak errendimendua hobetzen duenik. Berria - Kirola 2004-10-15
Usainak, karbonoaz beste, hiriarenak, hala nola izerdia, tabakoa eta kalamua, CK perfume karioa. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.
Ohiko otorduarekin batera, sukaldari mairuari fumée-de-vie harekin bizkotxa egiteko eskatu zioten, kalamuzko bizkotxa alegia. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 129. orr.
Kalamuaren osagai aktibo nagusia Tetrahidrocannabinola edo TCHa da. Berria - Harian 2005-04-17
Sustantzia hori da gizakiongan eragina duena eta kalamuari droga edo sendagai izaera ematen diona. Berria - Harian 2005-04-17
Kalamuaren erabilera terapeutikoa. Kalamuak oinazea arintzen du. Berria - Harian 2005-04-17
Kalamuzko zakua lanpernez betetzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.
Kalamuzko soka lodi batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.
Soina epeltzen hasi zitzaionean, ohe azpitik kalamuzko estalkidun ron botila bat atera zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.
Begiztadun kortseak eta kalamuzko ileorde kiribil luzezkoak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.
Ganbelan zeuzkan kalamu-haziak kraskatzeari ekin zion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 385. orr.
Kalamu-zuntzaz egindako zaku normal-normalak ziren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.
Kalamu sokaz lotutako arroz zakuak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 37. orr.
kalamua erretzen (5); kalamua kontsumitzen (4); kalamua landatzeko (3); kalamua legeztatzea (3); kalamua legeztatzeko (3)
kalamuaren erabilera (9); kalamuaren erabilera terapeutikoa (4); kalamuaren osagai (3)