Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
'Cannabis' hitza nire kulturaren hitz bat da, 'haxixa' bezala, elkartasunaren zentzua erakutsi ziguna, ezberdin bizi gintezkeen ustea ekarri ziguna, gure kreatibitatearen sena, nora zihoan oso ondo ez genekiena, askatuago eta erotuago bizi zedin laguntzen zigun bitartean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 59. orr.
Arto-landareen artean dagga hazten zuten, cannabisa. Gehien kontsumitzen diren opioideak [...] morfina eta heroina dira eta azkenik, haluzinogenoetan, cannabisa, fenciclidina eta LSD dira herritarrek gehien hartu ohi dituztenak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.
Euskal gizarteak cannabisaren kontsumoa onartu egin du; gehienek cannabisa legezkotzat dute. Berria - Euskal Herria 2004-10-15
Halaxe iristen zaizkio zurrumurruak gaixoari ere cannabis-arekin ari direla ikertzen, lortu dutela emaitzarik arratoiekin egindako entseguetan... Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 63. orr.
Cannabisa eta nerabeak: gurasoentzako gida. Pako Aristi «Note book», 2005 - 58. orr.
Cannabisa izpirituaren egoera bat bezala definitu beharko litzateke, arimaren aldarte baten gisa. Pako Aristi «Note book», 2005 - 59. orr.
Kanutoa piztu eta sakon hartu du hasperena, kanabisaren eragina burmuinetan sumatu arte. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 80. orr.
Kanabisaren kontsumoa ere ziuzta handiz goiti doa. Herria 2004-04-22
Kanabisari buruzko gizarte adostasuna lortzeko oinarriak. Berria - Harian 2005-04-17
'Kanabiz' hosto baten forma dutenak? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 230. orr.
Oroit-arazten dute aurten sekula baino arrapaketa handiagoak burutu dituztela, hala nola 15 tona kanabiz arraxina. Herria 2003-10-23