Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kalamuki 1 iz kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza, oihal sendoak eta sokak egiteko erabiltzen dena.
Haren sortak Esmirnako tapizak ziren beste batzuetan, marrazki korapilatsukoak, lorez lore eginak, kalamuki baten gainean bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Bigungarriak zaldun baten irudia zeukan artilez brodaturik, kalamukian brodatzen diren zaldun guztien tankera berekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.
2 (droga gisa)
Aurtengo lau t'erdiko beste berezitasuna, kalamukiek ez dute positibo emango. Berria - Kirola 2004-10-15
Hortaz, asmaren aurkako harnasgailuen, glukoesterokortikoideen eta kalamukien erabilerak ez du zigorrik izango. Berria - Kirola 2004-10-09