Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esekitokiko kako guztietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 351. orr.
Kapela kako batean eseki. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.
Halaxe egingo du, kapela hartzera kakora joanda. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 100. orr.
Giltza ez dagoela gakoan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 67. orr.
Paretako kako batean dago zintzilik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.
Arratsaldean jantzita zeraman gona ilun lodi zabala, blai, erantzita zeukan, eta gako batetik zintzilik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 326. orr.
Sotana kakoan utzita kaleratuko zela Maiteak zeraman soinekoa Paul D-k lehenbizikoz ikusi zuenean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.
Horman zegoen kako batean eta oholesiko beste batean eseki zuen zaku uztaiduna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Telefonoa kakoan utzi nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 51. orr.
Telefonoa kakotik hartu eta zenbaki bat markatu nuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.
Ekonomika gainean eltzea lurruna dariola, kako batean txapa irekitzeko gantxoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.
Garbitzekoa El Pensamiento Navarro-ko orri zatiak ziren kako batean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.
Toalletako kakoak apurtzen ditu beti. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 166. orr.
Eskuan, atzamar guztiak barrurantz bilduta zituen, salbu eta hatz erakuslea, oker-oker jarrita baitzeukan, kako baten itxura mehatxagarriarekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.
Katearen muturreko kakoan pertz bat zegoen esekia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.
Goi-goian, barra bateko kakoetatik behera, lukainkak, saltxitxoiak, […] saltxitxa motzak dilindan ezarriak zeuden. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Eta urdaiazpikorik ez bada, alferrik kakoak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 123. orr.
Su-zuloko zirrindola txikiena zabaldu zuen sutarako kakoaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 152. orr.
Gero, kakoaren puntaz, txingarrei eragin zien sua bizitzeko. Baten bati otu zitzaion kanpandorreko kanpaia urpetik berreskuratzea eta uretan murgildu zen, soka luze baten muturra eramanez eta soka-muturrean kako bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 152. orr.
Bazkalondoko itxialdian gaudelarik, kako bat sumatu dut lanean nire sarrailan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.
Lemaren kirrinka tarteka, kakotik askatu eta jirabira noiz hasiko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.
Poltsatxo batean kako-iltze batzuk sartu bitartean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.
Antigoaleko erako pipa bat, tutua kako itxurakoa eta ontzixkaren gainean zilarrezko estalki txiki bat dituena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 158. orr.
Azpiko galtzak arropa-kako batetik zintzilik egoten dira, eta hara joaten da lehendabizi. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.
Andereñoak bazekien ederki geratzen zitzaiola blusa berria bi Liberty kako gorri gurutzatuekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 29. orr.
· (izond) Doña Pitusa andre zahartxo txiki bat zen, sudur-kakoa, oso begi biziak zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.
Gizon bat ikusi zuen; sudur kakoa eta ezpain-lodia bera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.
Hormatik, Bagration sudur-kakoak ikusmin handiz begiratzen zion eskatu-eskaini hari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.
Agintari frantsesek ulertu baitute ETAko militante izan daitekeela pistolaren kakoari eragin gabe. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Bere pisu guztia atearen kontra bota zuen irteteko, baina ia berehala jo eta atzera bota zuen, Harryren altzora, beste adar batek emandako kako-kolpe maltzur batek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.
Mailu itxurako bere ukabiletako batez gako azkar bat jo zuen mozkortiaren masailezurraren kontra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 140. orr.
"J"-k latinezko alfabetoan ez zuela, garai batean, kakorik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.
Mikel Strogoffen atzean paratu zen, xafla zabaleko sable kako bat eskuan, arma zuri damaskinatu horietako bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.
Handienaren hatz kakoak zurean iltzatu ziren. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 109. orr.
Sudur kakoa, begiak sartuak eta distiratsuak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.
Sudur estu baina kakoa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.
Sudurra okerra zuen, kakoa, benetako arrano-mokoa. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 107. orr.
Dumbledoreren sudur luze eta gakoaren punta Norris andrearen larruazaletik gertu-gertu zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.
Esku luze ikaratiak, beren azazkal kako eta guzti. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Lan egiten zuten eskribauen idazlumek, eta [...] jardunean aritzen ziren haien buru nahaspilatuak, lerro kakoak miretsiz, artistak balira bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.
Ukabilak zabaldu ditu eztiki Eustakiok berriro, kako utzi ditu, leporako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.
Eskuineko sorbaldaren kontra geratu zenean ezkerreko besoa angelu zuzenean eman zuen uztaitik behera, kako eginez, gorputza ahal zuen gogorren paretara zamatuz eta, berehala, besoarekin kasik moko egiten zuela uztaiaren euskarria ez galtzearren, ezkerreko zangoa ekarri zuen bestearen aurretik eskuinerantz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.
Ondorengo misterio guztietan, jakin behar da kako artean dauden hitz guztiak, ez kanpokoak, Ebanjeliokoak bertakoak direla. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 147. orr.
Kako arteko esaldi batzuen forma. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 8. orr.
Elementuren bat aukeran ager daitekeela adierazi nahi dugunean, kakoak erabiltzen ditugu, eta giltzak (edo zerrendak), elementuen arteko aukera adierazteko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 148. orr.
Gero paretan bi gakoiltze sartu eta haietatik handik gutxira Minimax markako suitzalgailu bat zintzilikatzeko. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.
Non dira orain haren kako-makoak, haren agudeziak, haren kasuak, haren tenentziak, haren trikimailuak? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.
Gizon ospetsuen kontaketak biltzen ditu, jakinduriazko esaeren gako-makoetan sartzen. Elizen arteko biblia Si 39,2
burdinazko kako (3); kako oker kapitaina (3)
burdinazko kakoa (3); kakoa airean (3); sudur kakoa (9)
burdinazko kakoak (3); sudur kakoak (3)