Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
krotxet iz boxeoan, kakoa.
-Hauxe duzue nik erabiltzen nuen uppercut sendoa -entzun dio Joxanek oraindik ate aldetik begira-, eta beste hau orain urte asko erraz ikusten zen krotxeta. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 124. orr.
Txandaka irudikatzen zituen balizko arerioaren gorputz atalak zaku zigortuan, hara hor eskumako masailean krotxeta, to oraingoan ezker gantxoa birikaren azpiko saihetsean, eta bat-biko azkarra gibelean, batez ere sabelean, ezker-eskuma andana. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 52. orr.