Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gantxo 1 iz kakoa.

Ekonomika gainean eltzea lurruna dariola, kako batean txapa irekitzeko gantxoa, paretan Arantzazuko egutegia… Pareta guzian gantxoak baziren, harategietan behikia dilindan ezartzeko bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.

Makila ukaldika hiltzat ekartzen zituzten gizagaizoak gantxoetan lotu eta igogailu batetik goiti igortzen zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 187. orr.

Sutako gantxoa goritu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.

Eta atzamarrak! eskumako erpurua soinu hegalaren azpira ezkutetan zala, beste laurak ez eitekean pentsau burdinazko gantxoak ez ziranik, botoietan gora eta behera hain bizkor mogitzen ikusi ezean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 9. orr.

2 irud erakargarria.

Hasi ginenean dantzariak berehala atera ziren dantzara eta jendearentzako hori komodin bat bezala izan zen, gantxo bat, haien anparoan jendea dantzan hasi zen, euskal dantzak, zortzikoak, bultzada bat behar zuten.  Berria - Kultura   2004-01-31

3 arropa bustia eskegitzeko eta abarrerako gailua. ik pintza 2.

Harrika egin nion olio-lata huts bati Grigorescu andrearen arropa gantxoekin.  Berria - Kultura   2004-08-20

Gantxoak sokan, adibidez.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Bizikletak karterrik ez zuenez [...] gantxoak jartzen zituen goizean galtza barrenetan, eta ez zituen gehiago kentzen egun guztian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Alargunak ileko gantxoarekin mehatxatu eta eskulotu egin du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.

4 pilota jokoetan, pilota besagain jotzea.

Olaizola II.aren gantxoari aurre egitea, dena den, zaila zen atzo Labriten.  Berria - Kirola   2004-02-15

Titinen zabaleko gantxoak jasotzera joateaz gain.  Berria - Kirola   2004-07-13

Tanto batzu xoragarriak egin ditu ezker gantxoz.  Herria   2004-01-08

Gantxoak, boleak, txokoan dejadak.  Berria - Kirola   2004-02-25

Gaitzean zen Capellan, sekulako kintze andana trenkatu du berak, airez eta gantxoz alde guzietara.  Herria   2003-03-20

Handik irten, eta sake errestoan lortu zuen gantxoz Aimarrek 22.ena.  Berria - Kirola   2004-12-14

Denetara ari zen, paretarat, xokorat ala gantxorat.  Herria   2003-01-28

5 (boxeoan) kakoa. ik krotxet.

Hara hor eskumako masailean krotxeta, to oraingoan ezker gantxoa birikaren azpiko saihetsean, eta bat-biko azkarra gibelean, batez ere sabelean, ezker-eskuma andana.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.

–“Emaiok, pulga, emaiok!” esaten zidan entrenatzaileak behin eta berriz borrokaldietan, ikusleen orroez inguraturik, “sartu ezker gantxoa, pulga, horrela, emaiok!”.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gantxo (3); ezker gantxo (6); ezker gantxoz (3); gantxo bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus