Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Apezak eta jendarmeak errespeta itzan! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.
140 bat polizia-gizon eta jendarme, gaitzeko xixtuan ibilki, etxe-miatze batzu eginez goizean goizik... Herria 2004-10-07
Berehala Donapaleuko jendarmeengana jo zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.
Hasperenka, jendarmeen auto beltzean sartu zen, oldarrik gabe. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.
Jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.
Horrelaxe jokatu dute, esaterako, Dogubayazit inguratzen duen kanpamentu militarreko tanke ugarien ondotik igaro garenean, baita jendarmeen kontrola pasatu dugunean ere. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 58. orr.
Hamar jendarme hil omen zituen Greneta kaleko barrikadan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.
Gazte talde batek jendarme bat jipoitu du Hazparnen. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Hemendik aitzina, jandarma bat etorriko zaizu egunero eta beharko diozu eman mezu bat neretzat, behar diren xehetasun guziekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 154. orr.
Jendarmeek ehundik gora bala-zorro jaso dituzte gertalekuan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.
Poliziaren ordez, beste batzuk zetozela gure ondoan, soldaduen moduan jantzita baina luma koloretsuagoekin txanoetan: jendarmeak ziren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.
Janzkeraz jendarmea zirudien interbentore batek azaldu zion bere litera-konpartimenduaren kokapena. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.
Hala pentsatu dute inkesta egileek izan diten jendarma, juje edo adituek. Herria 2005-12-08
Nahi nuke jakin zenbat ikasle anarkista ohi, jendarme bilakatu diren. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.
Orain bazekiagu, jakina, frantses jendarmeek aukeratu gintuztela. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 35. orr.
Jendarme emakumerik ez dugu ikusi aurrez aurre, jarrita zeuden afixetan bai. Berria - Kultura 2004-07-11
«Alderdien Legearen jendarme politikoa» izatea egotzi zion atzo Batasuneko Arnaldo Otegik Josu Jon Imaz EAJren lehendakariari. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Ezti-ezti igarotzen gara polizia eta jendarme kabinetatik. Berria - Kultura 2004-07-11
Polizia edo jendarme kontrol batean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 193. orr.
Hondartzaren pareko bidetik bi jendarme-auto ikusi genituen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 141. orr.
Zenbat jendarme ofizialen postu dauden agertzen da afixetan, zenbat ofizialordeenak eta gainerakoak.Gobernadoreak adierazi zuen asmo oneko gizona zela; prokuradoreak, berriz, zentzuzkoa zela; jendarme-koronelak esan zuen gizon jakintsua zela; [...]; poliziaburuaren emazteak, berriz, oso atsegina eta oso adeitsua zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.
Jendarme buruzagiak, barda, aipatu digu... autopsia... eta beraz... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.
ik jendarmeburu.
Bazterrak harritu ziren haatik jakin zelarik kaxketadun batzuk zutela sua eman, jendarme aintzindari bat buru. Herria 2004-10-21
Ordubete geroago, lehenengo konboi hura abian zen itsasontzietarantz eta erbesterantz, eskumuturrak bilurrez lotuta, bi jendarme ilara alboetan, fusilak kargaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.
jendarme pare batek gas-kriseiluekin argitu omen zuten denda barrena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.
frantziako jendarmeek (3); jendarme bat jipoitu (3); jendarme hil (4); polizia eta jendarme (3)