Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta herorrek hura baketan eta fedez betea dela jakinik, jakite horrek herorri ere beste baketasun bat emango dik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 89. orr.
Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume. Kanpotik gorputzaren sentimenen bidez datozkigun jakite guztiak alde batera utziko ditugu hausnarketa honetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.
Axioma eta perpausen idortasunpean jakite guztiz alai bat mamitzen da; bizitza bera jakite bihurtua den bizi-ordena bat. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.
Jardute diskurtsibo batean zertaz hitz egin daitekeen, horixe da jakite bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.
Eraketa diskurtsibo guztietan, zientzia eta jakitearen arteko harreman zehatza aurkitzen da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.
Zer da gaur epistéme (jakitea) eta zer dóxa (iritzia)? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.
Askotan ezagutza eta jakitea bereizi egiten dira, eta hurrenez hurren objektuei eta proposizioei dagozkiela esaten da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 103. orr.
Teologia eta ontologia metafisikan elkartu ziren, fisikaz harago dagoen jakitean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Alde batetik, ekologia, oikosaren etxe global honen lógosa edo jakitea, eta beste aldetik, ekonomia, [...] oikosaren nómosaren zientzia, oikosa kudeatzeko araua edota legea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.
Jakitearen kontzeptu homerikoa praktikoa da[…]; jakitea teknika da ezer baino lehen, trebetasun praktikoa. Jakitea oroimenean datza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Filosofo grekoentzat etika eta politika batuta zeuden; baina, kontuan izan ote behar luke gaur egungo Filosofia Politikoak bi jakite horien arteko batasun hori? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.
Eta okerrena ez zunan ez jakite hori, ezin jakina baino. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 80. orr.
Lanean zer egin ez dakienean, beste ez-jakite bat izaten da, txarra baina eramankorra. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 106. orr.
Zientziak [...] agertzen dira eraketa diskurtsibo baten ingurumenaren baitan jakitezko atzealde baten gainean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.
Jainkoak jakinduria eta zuhurtzia handia eman zizkion Salomoni, bai eta itsasertzeko hondartza bezainbateko jakite zabala ere. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,9
Zu ez zara gorputz ederrekoa, ez duzu jakite handirik, ez zara handikia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.
Munduko maluratuek zientzia barri bat ikasi behar zuten, baina gerezien sasoia ez zen jakite hutsaz helduko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.
Ene unibertso osoaz jakite egiazko eta sendoa lortu zuen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 133. orr.
Jakiteaz gogoeta egiten duenean jakite praktikoaz ari da, zehazki […] teknikaz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.
Platonen ustez, jakite politikoa jakite filosofikoaren mende dago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.
Ez dago edertasunik teknozientzian, ez dago jakite teknikorik arteetan? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.
Hori bide da etika eta Etikaren auzia: nola liteke jakite gorena eta aintzatetsiena gizaki hain guztiz dohakabeak sortzeko gai izatea? Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.
Jakite hibridoen laborategia. Berria - Kultura 2006-04-26
Gero, jakina, bulgarizaziotik kanpora ere, behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite, arian-arian eta ahotan maiz erabiliaren bortxaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Debekaturiko jakite bat zen hura. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.
Izuz, lotsaz, ukazioz zikinduriko jakite bat, horman atxikiriko, harrituriko, jakite bat. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.
Antzin Aroko pentsamenduan jakite-diziplina nagusia ontologia zen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Zientzia (edo zientziatzat jotzen dena) jakite-arlo batean kokatzen da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.
Bi jakite-mota ditugu baliagarri: sophia -episteme delakoa- eta politikaren zientzia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.
Geure buruaren ontologia kritikoa ez da teoria gisa hartu behar, ezta metatzen den jakite-multzo gisa ere; jarrera gisa hartu behar da, ethos gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.
Nola lortzen duzue [euskararen] jakite maila erabilerarekin uztartzea? Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Orain artean jakite maila eskolak ematen zuen eta erabilera aparte zegoen, gu jakitea erabilerarekin uztartzen ari garela uste dut. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Gure hizkuntza berreskuratu, hedatu eta plazara jalgiarazi nahian, jakite hegoek igoa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.
Etsitzen jakite bat baita zoriontasun deklaratua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.
Etorraldi bakoitzean joko zaituzte, egunero-egunero, gau eta egun; horren berri jakite hutsak ikara gorria emango dizue. bikaintasun berezkoaren ezaugarri den isilik egoten jakite dotore hori. Elizen arteko biblia Is 28,19
Biharko eguna zerekin etorriko zaigun ez jakite horrek nori bere erara eragiten dio. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.
Malgutasun hori, taldea eskutik edukitzeko soka noiz askatu jakite hori zen Perikok falta zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.
asmoz eta jakitez (7); jakite hutsak (5); jakite maila (7); jakite naturalez (3)