Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakinduria (766 agerraldi, 89 liburu eta 59 artikulutan) 1 iz jakitea, norbaitek dakizkien gauzen multzoa. ik jakituria; jakitate; jakintasun; jakite.

Honegatik guztiarengatik Jainkoak ahalmena, jakinduria eta borondatea dauzkala aldarrikatzen dugu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 144. orr.

Ezintasuna ahalmenik eza dela eta ezjakintasuna jakinduriarik eza.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.

Jakintsua eta Jakinduria, egiazalea eta Egia, ona eta Ontasuna, zuzena eta Zuzentasuna, bata bestearen baitan ikusi ohi direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Gizakiari buruzko jakinduria ororen hasiera eta amaiera poesia da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 189. orr.

Jakinduria hori filosofia da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.

Jakinduriaren ahots sakona.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 131. orr.

Eta Jakinduriaren Liburuan esaten da: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.

Kartografiak (militarren jakinduriak asmatutako zera horrek).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

Aditu nuen guztia baino askoz gorago zaude zu bai jakindurian bai aberastasunean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.

Talde-animalien psikologiaz eta portaeraz duen jakinduria dela eta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Batzuk probidentziaren jakinduriaz harritzen dira intsektu bati begiratzen diotenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.

Jakinduriaz eta maitasunez idatzitako liburu bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Bestelako komunikabideek euren jakinduriaz eta esperientziaz baliatu behar dute aurrera egiteko.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Babiloniar eskribauen eta aztien jakintza neurrigabea bereganatu, eta jakinduriaz eta ezagueraz gainezka itzuli zen Samosera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Bi mila urte gizatasun, bi mila urte jakinduria, zakurkeria, ilusio, oinaze, zer eta, azkenean robot itxurako haur kontsumitzaile huts baten lortzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Ezertxo aldatu edo zerbaitxogatik borrokatu nahi duen orori esperientziak iluminatuaren jakinduriazko mespretxu errukitsuz goitik behera begiratzen diotenak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Han zegoen, ordea, Eladio, bere jakinduria oparoaz Lizarriturri zirikatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.

Zer informazio motatan, antzinako zer jakinduria ezkututan?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 148. orr.

Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,7

Jakinduria amaigabe eta neurtezin hura.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

Ez dute euren jakinduria baliotsua txikikeriatan edo eta axolagabekeriatan xahutzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Goren mailako ikasketetan murgiltzeko eta neure burua jakinduria klasiko zein modernoaz janzteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.

Jakinduria sublime zertangabe batez igurtzia dago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Horri esker, antzinateko jakinduria matematikoa bereganatu zuten [arabiarrek], eta hura gogotik zabaldu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Pentsamendu galaraziaren aroan [...] ezjakintasun jakintsua edo jakinduria ezjakina da pentsamenduaren eta adimenaren helduleku bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.

Gure aitalehena, jakinduriazko iturri agortezina.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 6. orr.

Ezjakina edo analfabetoa izan liteke, baina badu berezko jakinduria sakon bat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 138. orr.

Ikusi baitzuten jainkotiko jakinduria zuela epai zuzenak emateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.

Badela halako jainkozko jakinduria, profetek erdiets dezaketena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 165. orr.

Esperientziak sortutako jakinduria da eurena, eta esperientzia horrek naturaren aroak eta zikloak ditu oinarri.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.

Beraz, oinarriak jarri behar ditugu ekosofia, gure etxeko jakinduria, gure bizitoki globalaren eta gure bizileku bereziaren jakinduria sortzeko asmoz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogoa zorrozten, esnatzen eta lantzen dute, eta haren jakinduria-egarria asetzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.

-Santxo -esan zuen Don Kijotek- jakinduria hitz asko esan dituk, oso hitz gutxiren barruan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 121. orr.

Gurekiko Lurraren joko honetan jakinduria-mota bat sortzen da, hots, kultura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

Eta erregeak aurkezten zizkien arazo eta jakinduria kontu guztietan, erreinuko azti eta igarle guztiek baino hamar aldiz hobeto erantzuten zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.

Zizeronengandiko Jakinduria kontzeptua nahiko abstraktua zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bertutea, eta [...] giza jakinduria, bere araztasun osoan ideiak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

Herri jakinduriaren altxor amaigabea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 223. orr.

Asko dira, euskaraz zein erdaraz, giza jokabide mixerable hori gaitzesteko herri jakinduriak oratu eta iraunarazi dituen esaerak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 171. orr.

Espiritua eta Pauloren kristau-jakinduria.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,6 tit

Euskara berreskuratu eta normalizatzeko soziolinguistika jakinduria garatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus