Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jaundu, jaun(du), jauntzen da ad jaun bihurtu.
Aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.
Halako ezinegona jaundu eta nagusitu zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.
Frantziako jende maila eta gradu gorenekoak bikain jauntzen baitira eredubide horretan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 49. orr.
Ekia zeruaren erdian jauntzen zenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.
Zeren eta ehun urtetan ikus baitezakek jauna bilauturik, baina baita bilaua jaundurik ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.