Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Raimundo Silva ez zen urrutirago joaten ausartu, poliki-poliki beldurrak beretu zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.
Kastillako espazio erdi huts honek beretzen ari nau. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Lurralde eta ibar zonbaitek erreposki erakusten dute beren nortasuna eta Iruñeko erregeak emeki beretzen ditu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 27. orr.
Geroago, Frantziak Maghrebeko fosfatoen ustiakuntza beretu zuen, 1914an munduko ekoizpenaren herena izatera iritsi zena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Honek, izan ere, Kandisnkyren filosofia guztia beretzen ez duen arren, bai beretzen du hark analisi plastikoa eta adierazgarritasunaren analisia bateratzeko zuen modua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.
Anshel isilik geratu zen une batez, hitz haien esanahia beretuko ez balu bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 196. orr.
Zuhaurk aitortzen duzu sentimendu hori atsekabezkoa dela, sorrarazi duenak ez badu beretu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 175. orr.
Amaregandik beretu zituen iraultzaren eta lizunkeriaren sena, heriotzaren beldurra, atsegalearen zirrara eta erregeen gorrotoa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.
Neure hobena aitortzera joanen naiz zoraldi hori sortu eta beretu duen emakumeagana; erranen diot: [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.
Esklaboaren moralak nagusiaren morala ordezkatu du, eta aldaketa hori hain indartsua izan da, nagusiak berak balio-sistema antinatural hori beretu egin baitu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Berak gogotsu beretzen eta lantzen duen patuaren biktima. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.
Jatea behar bat bilakatzen da, gogoaren eremu guzia beretzen duena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.
Irribarreak bisaia osoa beretu zion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.
Trebetasun horiek guztiak zortzi urte bete baino lehen zituen beretuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.
Constance-rat eremaiten nute, Mainau uharte zoragarrirat, Frantsesek beretu zuten Bernadotte Suediako printzearen gaztelu aberatserat.1570etik aurrera iparraldeko merkatari-itsaslapurrek sistematikoki ostu zituzten Mediterraneoko herrialdeak, haien aberastasunak beretuz eta, haien produktuak imitatzen eta faltsutzen baitzituzten, industria hondoratuz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.
Aitzineko urtean Les Tuileries jauregia beretu zutenean, Marseillako boluntarioek famatua bihurtu zuten kantua emanik, ordezkari eta agintariak eskapatu ziren Herriko Etxean apailatu jaki goxoen gozatzera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.
Hor dute azken kolpea eman irabazleek, azken seiak beretuz gogorrenek. Herria 2005-12-01
Estilo gotikoa, esate baterako, askok beretu zuten XIX. mendean, eta, hala, estilo indibidual berriak ez baina garai bateko estiloak eratu ziren norberetze horietatik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.
"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Erran ere zuten ez zirela begiruneagatik baizik onartuak izan, eta ez zutela beretu eginbiderik gabeko titulu bat baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 236. orr.
Platondar nozio hori neurri batean beretu dute teoria modernoek, eta ez beti oso egoki. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.