Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artile kizkurreko izpi luzeez egindako alfonbra harro horietako bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Izpi mehe bakar bat, armiarma baten haria bezalakoxea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.
Azken urteetan, urdindu egin zitzaidan pixka bat ilea; izpi zuri bakanak, hala ere, ez ziren deigarri gertatzen beti ezaugarri nagusi izan dudan ile hori argizko adatsean tartekatuak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.
Mika hasi zen inguruetako ehun, hari, izpi eta belartxoak biltzen eta habia haiekin apaintzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 70. orr.
Kobrezko izpi batzuekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Neure arnasak itolarritzen nau eta mila izpitan xehatzen naiz, listen naiz, baina izpi eta lits horiek oro neure gorputzaren erdi-erdiko muinean biltzen dira atzera, indarka bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Espartzu izpi batzuk jateagatik ez da inor hilko eta! Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 122. orr.
Koltxoiaren txulo batean mugitzen zen hari-izpi moduko bat jo nuen begiz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 233. orr.
Oraindik ere eusten zion esperantzari, hari-izpi mehe batez besterik ez bazen ere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.
Beti ufatzen duen haize firrindak uzkurrarazten ditu belar izpi luzeak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 153. orr.
Kontzientzia zuhaitz baten gisa, belar izpi baten gisa existitzen da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.
Atsegina eta lasaigarria zaio lasto izpi lehorrak usaindu eta ukitzea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.
Ile-izpi harroak, errotik mingarriro erauzirik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.
Bazkaritako zopa trinkoan okela izpi gorriak topa daitezke. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.
Arraia handia usteldurik zegoen, isatsa erortzen zitzaion, haren hegatsen hezur izpiek azal latza zulatzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Argi gorrizko izpi ahul batzuk sartzen ziren leiho hesidunetatik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.
Errotulu argidunek izpi gorriak, urreztatuak eta berdeak bilbatzen zituzten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.
Hala ere bazen izpi indartsuzko argi isuri bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.
Eguzkiak izpi erreak laino atzean ezkutuan dituela. Berria - Kultura 2004-01-31
Eguzkiak bere lehenengo printza igorri zuen mendi urrunen gainetik, eta izpi ahul batek Lia Fail harri sakratua busti zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 40. orr.
Ilargi betearen izpiak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.
Ilargiaren izpi batek argitu zion aurpegia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 153. orr.
Neska erromantiko eskoziar batek agintzen die bere tutoreei ez dela ezkonduko izpi berdea ikusi aurretik. «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.
Nire aurrean, iluntasuna zipriztinduz, milaka izpi argitsu zeudela, izarrak eta planetak, asteroideak eta kometak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Eta, bat-batean, izpi epel batek argitu zion aurpegi zurruna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.
Mutil baten aurpegi gaztea itzalean zelatan, itsasargiaren izpiak, esku baten mugimendua zigarro punta hartzera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.
Linterna baten izpia, konturatu zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.
Logela ilun samar dago, leihoko pertsianek iragazten dituzten kaleko izpiek baino ez baitute argitzen. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.
Ez zuela batere dudarik Izpiritu Santuaren izpi batek argitu zuela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 96. orr.
· Cyril Tourner-en biziaren amaiera izpi-jario ilun batean galtzen da. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.
Urrutiko kaleetan goiztiriaren argi-izpi urdinak urtzen ari ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.
Argi izpi gorrizta haien pean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.
Burua zeharkatu zidan argi izpi iheskor bat izan zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.
Eguzki izpi batek laztantzen ditu Evaren bularra eta burua. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 115. orr.
Eguzki izpi txiki batzuk itsaso ilun eta hotz baten azalean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 248. orr.
Apur bat ibiltzera edo neguko eguzki izpi urriez hezurrak berotzera. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 173. orr.
Ilargi izpi batek sudurra laztantzen ziola. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.
Irakurlearen gogoan horrelako argitasun-izpi bat piztea lortuz gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 139. orr.
Laser izpi horrek bi atomoak batzen zituen. Berria - Gaiak 2004-06-18
Handik urte batzuetara bonba horiek laser izpi batek gidatuko zituen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 111. orr.
Neskatoaren ile muturrek elektrizitate izpi txikiak isurtzen zituzten Egutxiren hatzetara. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 55. orr.
Armagintza arloan bero-izpiek berunezko balak ordezkatu dituzte. Berria - Kultura 2004-09-29
-Zer ez nuke emango zuen bihotzen izpi bat, izpi bat besterik ez, nirearen ordez edukitzearren! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.
Itsasotik ez zetorren haize izpi ñimiñoena ere. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 131. orr.
Katilu bat salda gorde, eta hara bota zituen azafrai-izpiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Egunaren argi iragaziak oroimena desegiten du, bihurtzen du hauts-izpi, argitan igeri. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 354. orr.
Hauts-izpi batzuk haizatu zizkion uniformearen sorbaldetatik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.
Lurrean barreiatutako tabako-izpiak jasotzen hasi zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 61. orr.
Segundo izpi batez ez nintzen arrazoiaz ohartu. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 92. orr.
Geratzen zaidan kemen-izpia edo baretasun apurra. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 172. orr.
Kanpotik iristen zaizkigun informazio-izpi ugariak etengabe irazten dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 238. orr.
Ordu arteko zalantza izpia, Teresak esandakoa gezurra ote zen, desegina zegoen betiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.
Errealitatearen izpi haiek ez zuten jada eraginik nire gogoan, ez zuten markarik uzten bertan. Baina hozitutako esperantza izpi hura, berehala ihartu zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.
Gari aleak bezala xehatzen zituen denboraren izpi guztiak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.
Ba, nik uste hainbat poesia izpi geldituko liratekeela eskoletako koadernoetan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.
Adiskidetzearen errainu-izpiak hasiko ote dira, oraindik ilunbistan, argi egiten? Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Lauoinka bizian hasten dira zaldiak, gurpiletako izpiak elkarrekin nahasten dira biribilki oroberdin batean, dar-dar egiten du bideak, eta beldurrezko oihuak jaulkitzen zaizkie bide bazterrean geldirik geratu diren oinezkoei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.
Gurpil eskerga bat da, mendirik garaienaren gailurrean finkatua, zeinaren izpi erraldoiei hamar mila atal apurrago baitaude ahokatu eta atxikirik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 142. orr.
Jainko-jainkosok, osoko biltzarrean kendu horri boterea; izpi-makolak oro hautsi haren gurpilari, eta amilarazi abatza zeruko muinoan behera eta infernu zuloraino! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.
Zalgurdien gurpil-izpietan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.
Itzainaren aginduetara egurrezko gurpil izpiak makal asko birarazten zituzten idien atzean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.
Izpi katodikoen izaerari buruzko urteetako eztabaida luze baten erantzun bila ari zelarik aurkitu zuen elektroia. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.
Larruazala babesten du substantzia horrek: izpi ultramoreak harrapatzen ditu, kalte egin dezaten baino lehen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Izpi infragorrizko berokuntza. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.
Unibertsoaren mikrouhin izpiak. Berria - Gaiak 2006-03-30
Izpi kosmikoen jatorria aurkitu omen dute astronomoek. Berria - Gaiak 2004-11-04
X izpiak eta hatz-markak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.
Galaxiatik datozen X izpi distiratsuen kausa argitu nahi dute astronomoek. Berria - Gaiak 2006-03-01
Akabo manikura, UVA izpiak eta prestaturiko diskurtsoak oro. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 127. orr.
X eta gamma izpien uhin luzera atomoak baino txikiagoa da. Berria - Gaiak 2004-11-25
Zulo beltzen gertutasunaz ohartarazten gaituzten gamma izpiak ziren, agian. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.
· sing Gamma izpi bat zer demonio zen jakitea desiratu zuen, ze itxura ote zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.
Begi beltzak izpi bat zabaltzen zirenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 86. orr.
Aizkora enborrean bezalaxe sartu nuen belarretan, sakon-sakon, tiratu eta izpi bat ere ez zen mugitu. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.
"Onenak gazterik hiltzen dira", pentsatzen du haraino ekarritako alaitasunaren izpi bat galduz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.
· Horietariko proteina izpi bat gorputzean sartuko balitz, bazterturik geratuko litzateke berehalaxe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.
Egia izpi bat besterik ez zeukaan liburu bakoitzak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 123. orr.
Hasia zen beldur-izpi bat sentitzen Zuk Dakizuna aipatzen zutenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 99. orr.
Mikaztasun izpi bat antzeman nuen bere hitzetan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.
Gabinek errezelo izpi batez begiratu zion Xereali. «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.
Gaiztakeria-izpi bat ez dauka bihotzean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.
Gaitzespen izpi batez begiratzen zien gure denbora-pasa arloteei eta gure bizimoduei. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.
Liluraz gain, egonezina eta lotsa izpi bat ere baneramatzan parke hartatik bueltan, etxerako bidean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.
Bekaitz izpi bat ernetzen zaio inoiz ere ikusi ez duen senarrarengana. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 18. orr.
Izan zuen Bartzelonak erreakzio izpi bat, baina hori baino ez zen izan. Berria - Kirola 2006-02-18
Berehala gure atzetik etorri ez izanak [...] oraindik lotsa-izpiren bat geratzen zaiela erakusten din, nik uste. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 139. orr.
Maginot Lerroak ez du izpirik balio. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 116. orr.
Ez dut izpirik ere mugatu nahi Oteizaren diskurtsoa, baina baliabideak jarri behar ditugu hura ulertzeko. Berria - Kultura 2004-12-18
Arrazaren balio biologista, beraz ("das physische Moment"), ez da izpirik ukatzen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 214. orr.
Lehen erbitan eta galeperretan aritzen ziren, orain ez dago izpirik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
Itxura batera, ez zitzaion afariko haserrearen izpirik geratzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.
Erreginak berrogeita hamarren bat urte izango zituen ordurako, baina edertasunaren izpirik ere galdu gabe zegoen artean. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 20. orr.
Berak ez zian trukean eman nahi bere askatasun eta beregaintasun desira horren izpirik ere. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.
Ezta izpirik ere! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 128. orr.
Baina hala gertatu da, eta ez dut damurik, ezta izpirik ere. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 313. orr.
"Ez dut eguzki izpirik galduko", aurreratu zuen Elsek. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 174. orr.
Bat-batean, ez dut gogo izpirik ere deus kontatzeko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 230. orr.
Baina, horrek ez dio axola-izpirik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.
Ordurako ez zegoen zalantza izpirik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.
Bular aldean ageri zaion odol arrastoak ez dio duda izpirik uzten. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 8. orr.
-Aldi honetan ere irabazten ari naiz -aldarrikatu zuen, alaitasun izpirik gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.
Irakur ditzakegu ehun poema liburu poesia izpirik aurkitu gabe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.
Borobilak, sendoak, erditze batengatik ere zelulitis izpirik gabeak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.
Gizatasun izpirik gabeko keinu batek giza aurpegi hori desitxuratuko du. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.
Bazkalondoko eguzkiak teila-zuloak bilatzen ditu, eta izpimuturrak itzal freskotan bustitzen. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 31. orr.
argi izpi (78); belar izpi (18); duda izpi (5); eguzki izpi (33); eguzkiaren izpi (4); esperantza izpi (13); hauts izpi (12); iguzki izpi (3); ilargi izpi (5); itxaropen izpi (14); izpi ahul (8); izpi bakarra (4); izpi berde (3); izpi berdea (7); izpi labur (3); izpi mehe (4); izpi ultramore (3); izpi ultramoreek (4); izpi ultramoreen (3); laser izpi (5); lasto izpi (3); zalantza izpi (6)
argi izpi ahul (3); argi izpi bat (31); argi izpi batek (4); belar izpi bat (3); duda izpi bat (3); eguzki izpi batek (12); esperantza izpi bat (11); hauts izpi bat (3); itxaropen izpi bat (9); izpi bat ikusi (4); izpi bat sortu (3); izpi berdea ikusi (3); zalantza izpi bat (3)
argi izpia (12); argi izpiak (27); argi izpiaren (4); argi izpiek (11); argi izpien (7); belar izpiak (8); eguzki izpiak (24); eguzki izpiek (18); eguzki izpiekin (3); eguzki izpien (6); eguzkiaren izpiak (9); eguzkiaren izpiek (8); gamma izpiak (6); gamma izpien (6); hauts izpiak (12); laser izpiak (7); lasto izpia (6); lehen argi izpiak (3); tabako izpiak (3); x izpiak (8); x izpiekin (3); x izpien (22); x izpien bidez (3)
arazo izpirik (4); argi izpirik (16); arrasto izpirik (3); asmo izpirik (3); aukera izpirik (5); axola izpirik (5); belar izpirik (3); beldur izpirik (5); denbora izpirik (6); duda izpirik (95); egia izpirik (3); eguzki izpirik (6); erruki izpirik (5); froga izpirik (3); garrantzi izpirik (3); gizatasun izpirik (4); gogo izpirik (14); haize izpirik (5); hauts izpirik (4); ideia izpirik (3); interes izpirik (4); izpirik ez (44); izpirik gabe (157); izpirik gabeko (8); izpirik txikiena (5); jaramon izpirik (3); kasu izpirik (8); leku izpirik (3); lotsa izpirik (10); susmo izpirik (3); zalantza izpirik (107); zalantzarako izpirik (9)
argi izpirik ez (3); argi izpirik gabeko (3); duda izpirik ez (5); duda izpirik gabe (53); lotsa izpirik gabe (6); zalantza izpirik ez (4); zalantza izpirik gabe (50)