Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

printza (orobat printz g.er.) 1 iz gauza edo gai baten zatiki txiki, mehe eta luzea. ik izpi.

Marmol-puskak, printzak ere deitzen direnak, alegia marmolgileek lanerakoan ateratzen dituztenak, birrindu eta eho egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Ez nuen espero harri gogorrenean printza eta pitzaturik topatuko genuenik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 449. orr.

Bi mila libra hareatatik, ordea, ez zuen lortu bi printza urre baino ateratzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiri eskuko egur printza bat kentzea bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 281. orr.

Adarren eta hostoen artean belar printza luze batek akueduktu mikroskopiko bat osatu du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.

Hurritz-makilatxoa puskatuz gero, beti orratz-printzak gelditzen zaizkiolako, kraska egin duen tokian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

Etelka Springer alferrik ibili zen kristal printzen bila lurrean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 52. orr.

Haragi-printz bakoitzez bere osabatasunean fosilizatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.

Eguzkia erabat ostendu denean are gorri-moreago egin dira ostertzeko laino printzak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 85. orr.

3 argiaz mintzatuz, zernahi argi arrasto zuzen, adibidez gela ilun batean zulo txiki baten zehar heltzen dena. ik izpi 3.

Ez baitakite airea, eguzkia, zeru grisa edo oskarbia, haizearen bufadak, argiaren printza, isladura, giroa eta aurkintzaren fantasia munduak direla.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.

Eguzkiaren lehen printzak sentitzen ari nintzela, etxekojauna ikusi nuen eskailera-burutik agertzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 93. orr.

Goizaldean, egunsentiaren lehen printzek lorea miazkatzen dutelarik, edertasuna sentimen orotara hegaldatzen da sinestesia zoragarrien bide.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Eguzkia sartua zen ordurako, baina zerumuga argitsu zegoen artean ilunabarreko azken printzekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.

Eguzkiaren printza ahulak ozta iragazten zituzten hodeietara luzatu zuen besoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.

Eguzkiaren azken printzak bakandurik sartzen ziren kale artera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Olatuak ikus zitezkeen kristal birrindua bezala printza txuritan lehertzen harkaitz gainean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

Errezeletan zehar, printzak labankada txikiak bihurtzen dira begientzat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 154. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi sakada egin zizkion zigarroari, eta kea eguzkiaren printza-sorta baterantz bota zuen bafada batez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goizeko lauretan-edo, lehenengo argi-printzak Bera aldetik hasi dituk sumatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Egun berriaren lehen argi printzak sartzen ari ziren kaperako ate irekitik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 194. orr.

Baita haien gogoeta eta sentimenduak ere, batere nekerik gabe, argi printza bezala ur azpira irristatu eta hango olatuak, eta ihiak, eta orekan dauden arraintxoak, eta amuarrain isil zalua, denak batera argituz, dilindan, dardarka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 105. orr.

Kostatik legoa laurdenera ikusten genuen ontzi eder hura, eguzki printza gozo batek argitua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Eguzki printzek laster urreztatzen ari dituzte bazterrak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 150. orr.

Ilargi printzen pean lo hartu aitzin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.

Harriaren azalean egindako erretentxoaren ertzetan diamante-printzaren bat altxatuko zen, agian, baina besterik ez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 79. orr.

Ekaitz eta tximistak haren [Bulkanoren] sutegitik saltatutako su-printzak zirela zioten orduan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

6 irud/hed

Bizitzak gogor astindu zuen jaio zenetik hil zen arte baina, hala ere, zorionaren printzak bilatu zituen eguneroko ahaleginean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 62. orr.

Oroimena ahula baita, eta benetan gertatuei buruzko liburuak, maiz, ikusi eta aditu dugunaren printzak eta ezpal makalak baizik izaten ez direlako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 8. orr.

Gertaera txikien bidez, gizakiaren eta gizartearen arimak printzaz printza ematen ditu, inpresionismo ezari-ezariko batez obra guztiz modernoa egiteraino.  Berria - Kultura   2004-10-30

7 irud/hed (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Antzinako frantziskotar iturriek egiazko bizi-printzak eskaintzen dizkigute, Frantziskoren giza nortasunaren zertzelada zehatzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Haren almendra itxurako begietan esperantza eta kezka printzak nabari ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

Absurduaren poesia-printza batzuk hemen, lirismo arin bat han.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Inguru desolatuan alaitasun printzen eran lehertu ziren zaldi kolore bizi haiek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

Tristura-printza oinazegarriak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Itxaropen printza batek berotu du aita Hilario.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.

Iñigoren begi-ninietan ez zuen ez zalantza izpirik ez urduritasun printzarik nabaritu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi printz (4)

argi printza (14); eguzki printza (9)

argi printzak (8); azken argi printzak (3); eguzki printzak (13); eguzkiaren lehen printzak (5)

eguzki printzek (13)

eguzki printzen (6)

eguzki printzetan (4)

eguzki printzez (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus