Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fits 1 iz lasto izpia; ale txit txikia edo hutsala.

Horra fits bat gogamenaren begia larritzeko gai.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 233. orr.

Argiak urrezko distira piztu zuen irisaren fits nabar txikien gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 311. orr.

Edo baturatik zerbait, fitsa bada ere, kentzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

Hartarik deus ukigarririk gelditzen bazen, fits bilakatu zuen Kristinaren oihu txunditu-larderiatsu-erreak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Hareazko fitsek hortzen artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

2 fitsik (ezezko esaldietan) ezer ere (orobat fritsik g.er.). ik izpi 10.

Ez nian fitsik ikusten baina haur negar ozen bat entzun nian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Oinetakoek min egiten badiote, berak ez du fitsik ere esaten, ezta hatzak korapilatzen zaizkionean ere.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Ez zidaten fitsik erraiten, ez eta nik ere, baina elgar ulertzen ginuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 62. orr.

Biek bide egin zuten, karrikan barna, elkarri fitsik erran gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Ongi pentsatu eta, ez nintzen ez, fitsik balio ez duten trixte-trixte haietarik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Eta, azkenekoz, neska guztiek jakinen zutela Paxkal rugbylariak ez zuela ohean fitsik balio.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 167. orr.

Eta nik, fitsik ez dakit.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 153. orr.

Ez dakit fitsik ere Harry Dunkelen gainean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Kuriosegia agertuz, arriskatzen nuen fitsik ez jakitea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.

Ezin zion bihotza zabaldu, ezin zuen fitsik kontatu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.

Gosariaz geroztik fitsik ahoratu gabea nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Ez dut zuritu nahi hemen kontua, gertatu dena gertatu baita eta ez baita fitsik zuritzeko edo azaluskerietan ibiltzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 159. orr.

Hainbat gaixto zuentzat 48 orenez ez duzue bertze fitsik ukanen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 85. orr.

Urrats batzuk... burdinazko ate bat zabaltzen... urrats eta harrabots bitxi batzuk... burdinazko ate bat hesten... eta fitsik ez gehiago.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 37. orr.

Orduan hoberena da, ahal bezain gauza gutti galdegitea... eta ahalaz, fitsik ez!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.

Mitard-ean izanez zer irriskatzen nuen gehiago? -fitsik ez.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 90. orr.

Ez dut ez kaferik, ez azukrerik, ez fitsik, ur berorik ere ez.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.

Librantza eguna arte (45eko apirilaren 29a), deusik ez zen izan, fritsik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus