Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Elizen arteko biblia 1 Sm 16,7
Itxura da hiri honetan balio duen gauza bakarra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.
Ezagutu nuenetik, beti saiatzen nintzen disimulatzen haren itxurak eragiten zidan larderia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 43. orr.
Zer diozue itxurak! errealitatea, errealitatea, jaunak, errealitatea! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 142. orr.
Gauzen aniztasuna, haien banakotasuna, itxura, berniza besterik ez zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.
Hil ostean, ordea, guztiz ederra da haren itxura. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Neska goxoaren itxura zuen Magalik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.
Kontuz, haren itxurak ez zaitu nahasi behar: gizon hori dirudien baino hagitzez azkarragoa da... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.
Hitzaren itxurak besterik iradokitzen badu ere, ez duela zer ikusirik croix saint edo antzeko ezerekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.
Kafkaren Prozesuak txosten forentse baten itxura guztia du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.
Itxura guztietako gurdiek galtzadak oztopatzen zituzten; barazkiek espaloiak estaltzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Badirudi beste itxura bateko eta oso bestelako tenplua sortu dutela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2090. orr.
Baina, itxura haren azpian, bigarren Cesar bat ikusten nuen orain. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.
Sasoiz kanpoko laranjak, ordea, itxura bakarrik du laranjarena. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.
Litekeena baitzen, itxurak besterik erakusten bazuen ere, Lisboa emakumezkoa izatea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 89. orr.
Itxurak dio ez zuela hain gaizki egin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.
Samurtasunaren irudia zela erantzun zion, kanpoko itxuratik behinik behin. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 168. orr.
Baina Peterri, mutila zenez, bost ardura zitzaizkion itxurak, eta saltoka hasi zen, pozez zoratzen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 53. orr.
Emakume itxurak galdu eta izaki ukiezin, sumagaitz, sotil, harrapaezin bilakatzen joan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.
Antigoaleko dama baten itxurak gustatzen zitzaizkion: ilea mototsean bildua; zetazko zapia lepoaren bueltan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.
Ile horia zuen, begi ederrak, itxura bikaina. Elizen arteko biblia 1 Sm 16,12
Lehen begiratuan, itxura oneko gizona zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.
-Haren eztulak ez zuen itxura onik azkenekoz ikusi genuenean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.
Itxura politeko trattoria bat ikusi nuen atzo arratsaldean inguru haietan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.
Ez dut sekula izan gizon gazte horri hain ongi ematen dion itxura txukuna. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.
Baina itxura zoragarriko dama hark mantu zarpail batez estaltzen zuen gorputza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.
Itxura indartsuko giza irudi bat agertu zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.
Itxura kaxkarreko gizona da eta hizlari eskasa. Elizen arteko biblia 2 Ko 10,10
Itxura xelebrea genuela gogoratu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.
Mutil gaztearen arrebak itxura mozkotea zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.
Oinazetan dagoenaren itxura txarra du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.
Egunak joan ahala, etxekoandre zaharrak sorgin gaizto nazkagarri baten gero eta itxura handiagoa zeukan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.
Begiak tolesturik eta erdi barrez zegoen, itxura ergel eta gozo antzarekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 139. orr.
Edo zu mehatu... -pentsatu zuen Marik, bere adiskidearen itxura hitsak penaturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.
Autodidaktak itxura jostalari, misteriotsu samarra hartu du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 182. orr.
Halako itxura aszetiko eta arretagaldukoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Zenbait bidaiari halako moldez aldatu dira, itxura fisikoan eta moralean, non itzulitakoan haien ahaide gertukoenek ere ez dituzten ezagutu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.
Horixe da nire bizitzari itxura nahasi eta koherentziarik gabea eman diona. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.
Ez dela itxura onekoa ni handikien jauregietan egotea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.
Itxura gotorreko ateari iltzatutako txartel metalezkoak honela zioen: Anjel Urtxipia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
Jaten ikusten ninduzuenean, ez nintzen jaten ari; itxura hutsa zen. Elizen arteko biblia Tb 12,19
-Dena itxura hutsa. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 48. orr.
Itxura tamalgarrian zegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.
· Kristinaren begitarteak garbi adierazten zidan itxura pena-emangarria behar nuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.
Gabardinak lerdendu egiten zion itxura berez lerdena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 48. orr.
Zer da hau? -larritu zen petrikiloa, nire hankaren itxura ikusita. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.
Eta, otoitzean ari zela, aurpegiaren itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu. Elizen arteko biblia Lk 9,29
ik itxuraldatu.
Gero, itxura ahal zuen guztia aldatu eta hegoaldera joan zen Vienara oinez iristeko asmoz. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 42. orr.
Aldatu zuen Saulek bere itxura beste soineko batzuk jantziz. Gizon heldua, bere gainbeherara adoretsu doana, eta, bere buruaz arduragabetu nahi ez duelako, itxura zaintzen duena. Elizen arteko biblia 1 Sm 28,8
Tomek ulertu egin zuen, eta saio ahul bat baizik ez zuen egin, itxurak zaintzearren, alde egin ez zezan bairatzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.
Batzuetan iluntzen dut bekozkoa, onartzen dut, itxurak mantentzearren, baina gertatzen da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 160. orr.
Gorde ezan itxura bederen, arraioa!, ez dinat besterik eskatzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.
Begitartean marrazturik gelditu zitzaidan zozo aurpegiari, Ttipiren agerpenak itzularazi zion itxura pixka bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.
Haren itxura miresten genuen, beti tren batera igotzear egotearena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 188. orr.
Ustez bestera, itxura ederragotu beharra daukazu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.
Italiako lege nagusiaren bederatzigarren artikuluak hirietako itxura ona babesten du. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.
Altzifre altuak, meheak eta espiritualak sortzen dira haien hesi berdexketatik, bazter honen florentziar itxura areago azpimarratuz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.
-Zure giza itxura utzi, eta mando pinto batena hartu! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.
Ispiluak gure kanpoko itxura islatzen duten bezala. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 190. orr.
Neska hura, gauzen itxurak bere erara moldatzen zituen panpina. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.
Emazte gorputz baten itxura agertu zen ostatuko atean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.
Sakez aitaren itxura agertu zitzaidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.
Han dago gizon baten itxura, etzanik, bi bazterretan laguntzaile batzuekin: Cize-ko bortuetan Konpostelako bidari bat hila. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.
Hor daukat saria: Santiagoren itxura, burdinezko zizelkadura moderno bat, Garesekoa gogorarazten didana. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 144. orr.
Harrizko itxura bat zirudien. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 162. orr.
Bizpahiru urrats eginez neska gaztetxo baten itxura ikus dezakezu urrundik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 18. orr.
Ene iduriko euskaldun taldeek ez dute show-business hortako itxura batzu hartu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 56. orr.
Herrian gaindi ibili dira, horrela bilduz Luzaideko euskalkiaren itxurak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 11. orr.
Beste gela, liburu, mapa eta itxuraz betea dago. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 32. orr.
· Sinekdokearen itxurak hartzen baitu osoaren ordez zati soila. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.
Itxura gabeko haragi-puxka ximel hura puztu egin zen artoa krispetetan bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.
Honek ez du egiaren itxura handirik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.
Ez zen-eta itxura horrela ibiltzea jendea oraindik gerraren ondorioak sufritzen ari zen garaian. «Bizia lo», 2003 - 28. orr.
Begitartean marrazturik gelditu zitzaidan zozo aurpegiari, Ttipiren agerpenak itzularazi zion itxura pixka bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.
Eta azken bost asteak hala emanak zituen, objektuak aztertzen, haien itxura-gorabehera harrigarriak ikasten. zeren autistek -hala diote- ez baitute itxura-jokabiderik, eta hartan Templek, hotz-hotzean eta zalantza izpirik gabe, amarru bat erabaki, eta erabat prest baitzegoen ni kontrabandoz lantegian sartzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.
Betidanik bizitza bitan zatitzen zion eta antzezpen baten tankerako bihurtzen zuen itxura-egite halabeharrezkoarekin jarraituz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.
Harrezkero ez zutela eta itxura-antza haren beharrik izango. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.
· Tranbiaren bidetik zihoan gizon itxura-txukun batek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.
Percy-k XVIII. mende itxura-apain horri errebelatu zizkion baladen txanda etorri zen gero. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.
Irlandan itsas txakurrek emakume itxura har dezakete. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.
Neskatxa ttipi horren aurpegiaren ederrak, [...], haren haur itxurak, haren moldakaizkeriak berak gogoeta zuhur horiek indartzen zituzten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 304. orr.
Bazuen, bere birjina itxura ameslari haren azpian, halako egoskorkeria mutu bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.
Joycek zioen Nancyren gorputz-itxura bere azken senarrari zor zitzaiola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.
Halako handientza bat ere atzematen hasi ziren haren aurpegieran, halako gerlari-aire edo militar-itxura bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.
Hilobi-itxura iradokitzen zuten objektuz mukuru betea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.
Nolabaiteko konplizitate itxura. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 222. orr.
Normaltasun itxura eman nahi baitio egiten ari den guztiari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.
Gela guztiek zuten isiltasun-itxura bera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.
Zintzo itxura jarrita, bere hartan segitu zuen txirrina sakatu arte. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Beldurtu egin nintzen neure zahar itxura ikusita, Exotiko itxura zuen besaulki batean eseri zen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.
Nekatu itxura zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.
Harritu itxura jarri, eta zuzenean begiratu zion Lisari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 154. orr.
Gero eta city itxura handiagoko bazterrak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
Badakigu pasiboaren formaldatzea, IS-Aditza-IS itxura duen edozein kateri ezar dakiokeena. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 109. orr.
· Beti iraun zion bere zakur egurtu itxura horrek Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.
Odolki-itxurako beso batzuen gainetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.
Kono itxurako txanoa jantzita agertu da. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.
Tren geltokian bihotz itxurako poltsa bero bat erosi du. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 39. orr.
Mahaian idazteko makina eta faktura itxurako paperak pilatzen ziren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 37. orr.
Ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.
Atoiontziak, arnasestuka, kotoi itxurako kezko bafadak botatzen zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.
Astia izan zuen hildakoa zubiaren erdian ikusteko: mutil aurpegi-zuri, arrain itxurako bat. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.
Ilargi-erdi itxurako ezpata luzea hartu zuen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 164. orr.
Zapata-kutxa itxurako gela hura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 158. orr.
Beti hein bat gogoz kontra zorri-zaku itxurako elkarte eta ekintzetan leporaino sartu naizelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 9. orr.
Frantsesean eta micmac hizkuntza amerindioan iraun duten euskal itxurako zenbait hitz. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 221. orr.
Mutiko serioa nintzen hau gizon itxurako eta tximu aurpegiko ergela bihurtzen hasi nintzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.
-Osasuna, kamarada! -esan zidan haiekin zegoen agure itxurako batek. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 110. orr.
Kamioizale itxurako hiru-lau gizon. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.
Buhame itxurako saltzaile batek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.
Funtzionario itxurako apezarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Falangista itxurako gazte batekin eserita. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.
Kinki itxurako lagunak irri maltzurra baina jatorra egin dit. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 128. orr.
Lorategi-edo itxurako toki zabalago batzuk ageri ziren adreiluzko eraikuntza dotoreago batzuen atari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.
Herabeti-itxurako gizon handi eta zurbil bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 431. orr.
Beldur baitziren aitaren haserre-itxurako aurpegia ikusita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 375. orr.
Denak ziren erretiratu itxurakoak, hogeita hamar inguruko emakume bat izan ezik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.
Nekatu-itxurako aittonen bat ikusiz gero oinez, gelditu eta igotzera gonbidatzen zuten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.
Horditu itxurako gizakote batekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 182. orr.
Hurbiltzen da argazkilari bat ere, segaila eta moderno itxurakoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.
Orixek apal itxurako eskaintza horrekin garbi utzi nahi baitu bien poetiken desberdintasuna. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.
Bizi duen istant hori ez dela amesgaiztoa, amesgaizto itxurako errealitatea baizik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 203. orr.
Zortzi-itxurako opilak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Zortzi zenbakiaren itxurakoa atera zain kiribil hori. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.
J itxurako amuak baztertu eta G formakoak erabiltzeak. Berria - Gaiak 2004-09-24
Taberna arlote-itxurako baten erakusleihoaren aurrean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.
Zer nolako sakonera eta zenbat adar ditu bizitza bezalako hitz soil itxurako batek? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 98. orr.
Ihi grisen irudi berrosatu eta alderantzizkatuak, eta zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxurakoak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.
Kontzertu-areto bateko aditu jendeari ari zitzaiola zirudien, eta ez ehiza-gela itxurako hartan bilduriko afaltiar urri eta erdi ezagunei. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.
Bikote adineko bat zegoen, senar-emazte itxurakoak, jangelaren beste aldeko mahaian eserita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.
Han behean hori-hori, urrearen itxurako zerbait ikusi zuten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 113. orr.
Gazte gehienak ziren susmagarri; are eta gehiago Josebaren itxurakoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.
Paperezko kutxen itxurako etxe grisak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.
Elefante hanken itxurako galtza horiek. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.
Ihintza desagertu zenean, antzigarraren itxurako zerbait, xehea eta garautsua, gelditu zen lur gainean. Elizen arteko biblia Ir 16,14
Zareak duen zirrikitu batetik azeri larruaren itxurako zerbait ageri da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 25. orr.
Golf-pilota zabal baten itxurako egitura bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.
Gelatina gogor samar baten itxurakoa da kolagenoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Odolaren isla lauso bat da linfa: odol-plasmaren itxurako likido bat, funtsean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.
Ingelesek horrelaxe deitzen diote makila loratu baten itxurako zenbait landareri. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 140. orr.
Nahi duzun itxurako zubia egin dezakezu eskura baduzu ingeniari on bat eta aski diru materialak erosteko eta jendeari ordaintzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.
Neskalaguna, errusiarra, ilehoria, berari gustatzen zaion itxurakoa. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.
Dagokion kolore eta itxurako arrautza jartzen dute. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Aita gaixo zegoen, itxuran nabari zitzaion, baina ez zion erretzeari utzi. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 223. orr.
Dupin dandy bat da, itxuran nahiz arrazobidean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Jainkoak ez du gizakiek bezala begiratzen: hauek itxuran geratzen dira, Jaunak bihotzari begiratzen dio. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 46. orr.
Baina, itxuran behintzat, ba al dago ezer samurragorik? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.
Horrexegatik, hain zuzen, deskubrituko du itxuran aurkakoak diren sistema horien bateragarritasun sakona. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.
Horregatik, zuena itxuran bakarrik zuen berea, eta egiaz, beste nagusien mende zegoen jada. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 83. orr.
· (hitz elkartuen bigarren osagai gisa) Honela erantzun zion Ateneak, artzain itxuran: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.
Kapela bizkarrean eta makila eskuan, erromes eta behartsu itxuran. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 650. orr.
Abiatu zen, bada, Siriarantz bake-itxuran. Elizen arteko biblia 1 M 11,2
Besoa luzatu, hatz erakuslea eta luzea V itxuran ipini, eta jiraka ibili zituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 133. orr.
Neska-mutil taldea, aspertu itxuran bakoitzak bere eskuan atxikitzen zuen garagardo botilari begira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.
Ez zaitzatela gaitzets apal-itxuran agertu eta aingeruen kultua atsegin duten horiek. Elizen arteko biblia Kol 2,18
Norak aitari begiratu zion, baimen eske itxuran. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.
Atenea, Mentorren itxuran, biziki haserretu zen, eta Ulises xaxatu zuen, garai batean bezainbat kemen erakusten ez zuela esanez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.
Kristo Jesus agertu zitzaion gurutziltzatuaren itxuran. Elizen arteko biblia Kol 2,6
Non nahi ikusten dira alabaina aingeruak umetxoen itxuran margoturik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.
Aita prestu baten itxuran. Txillardegi «Putzu», 1999 - 95. orr.
Atenea hurbildu zitzaion, artzain gazte baten itxuran. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.
Ilargia bezain handi eta eguzkia bezain distiratsu zen izar baten itxuran. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 416. orr.
Bi mailatan artikulatzen den sistemaren itxuran. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.
Munduko denbora guztia duenaren itxuran hurbildu da buruzagien aldera, patxadaz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 22. orr.
Dionisos haurra Da Vinci-k eman zion itxuran gogoratzea gustatzen zait. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.
Daukazun joeragatik dakit eta ibiltzeko duzun eran eta hitz egiteko duzun itxuran ikus dezaket eta tratatzen nauzun manerak baieztatzen dit; eta maita zaitzaket, baby, etsipenera arte. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 115. orr.
Gezurra esaten da, gizaki batek bere jitez, kanpoko itxuraz, bere hitzez eta eginez bihotzean ez dituen sentipenak adierazten dituenean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.
Ez fidatu itxuraz. -Itxuraz aldatzen den zerbait -erantzun zion-; bere ustez jendea gehien ikaratuko duenaren forma hartzen du. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.
Bigarrena zen egun hartan, arratsaldean bere arrano itxurazko totema zeru urdinean ikusi baitzuen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 117. orr.
Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuraz agertu zen. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 84. orr.
Esker onaren itxuraz mozorrotua. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 61. orr.
Han eseri zen hipaka, panpin handi eta oso itsusi baten itxuraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 18. orr.
Banekien nire itxuraz ari zirela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.
Bere itxuraz Harryk atsegin zuen gauza bakarra bekokian zeukan orbain txiki-txikia zen, tximista-forma zeukana. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.
Nbaten itxuraz, bizar jaioberria eta gaztetasunaren distira zituela. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 66. orr.
Detektibea atezuan bizi da badaezpada, bizitzak erakutsi baitio ez duela fidatu behar ezeren itxuraz, inoren hitzez, edonolako mozorroz, distira txinpartatsuetako erretorikaz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 102. orr.
Formula matematiko haiek guztiak eta haien garapenak zientzia-itxuraz mozorrotutako arrunkeriak baizik ez ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.
Etenik gabe mintzatzen zen, zentzudun itxuraz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 40. orr.
Baina irribarreari eutsi zion, logale itxuraz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.
Eskua eraman zuen begietara nekatu itxuraz, eta burua inarrosi zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.
Abaildu itxuraz gogoetei emana egon zen pixka batean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 216. orr.
· Bigarrena zen egun hartan, arratsaldean bere arrano itxurazko totema zeru urdinean ikusi baitzuen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 117. orr.
ik itxurazko.
Gure etxea itxura antzean gobernatzen saiatzen naiz -ihardesten zion zorrotz emazteak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.
Indartsu dagoen nola dakien galdetu diogu: «Bueno, Azpeitia inguruko mendateetan denborak eta bihotz taupada erritmoak ditut hartuta: Errezil, Beizama, Mandubia; itxura antzean ibili naiz han». Berria - Kirola 2006-02-03
Erdoziak itxurantzean jardun zuela adierazi zuen saioaren amaieran, baina ez erabat gustura. Berria - Kirola 2004-03-15
Itxura batean, berdin zitzaion edozein lekutatik hastea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.
Ikusi dugu itxura batean trinkoa dirudien hezurrak ere badituela halako barrunbe batzuk zelula bizientzat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Itxura batean akatsa dirudien horrek badu noski bere esplikazioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.
Itxura batean birjina bat pertsona agorra da, baina bera da emankorrena ere bere bihotzean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Oximorona dirudi, ika-mikak itxura batean behintzat, nekez baitira elkarren aldekoak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 76. orr.
Stephenek neskenganako duen ardura, haiekiko fantasiak, oso normalak dira itxura batean; oso nerabe kutsukoak, nolabait esateko; eta, hala ere, giza eta gizarte aldetik falta sakona islatzen duen umetasun eta xalotasun nabarmena dute ezaugarri. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.
Itxura batean adimenaren mugak gainditzen zituen metamorfosi sekulako hori nolabait azaltzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.
Gero, hiruzpalau errezeta egin, eta hantxe joan zitzaidan atsoa, itxura batean pozik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 50. orr.
Alegia, terapia genikoak ez du zentzurik, itxura batean, hor. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
Denak leku berean jarraitzen zuen, itxura batean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 105. orr.
Itxura batera, ez zitzaion afariko haserrearen izpirik geratzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.
Itxura batera, ez zegoen haien artean inolako ezinikusirik. baina itxura batera zabarra den diseinu horrek badu bere arrazoia. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 101. orr.
Haren hitz nagi eta ahopekoek, itxura batera, gai hartaz kokoteraino zegoela adierazi nahi zuten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 201. orr.
Izen asko lurralde bakarrarentzat, itxura batera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 96. orr.
Kanpalekuaren aurre-aurrean, hamahiru zaldi zeuden, sentiberak eta urduriak itxura batera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.
Itxura denez, Gavard jauna ez da inoiz ordu bata baino lehen etxeratzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 329. orr.
Aipatu ostiralean Donostian izan zen zure laguna, lekukoak daude, eta itxura denez gaua ere bertan igaro zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.
· Bereziki garbia zen hori Nadiaren kasuan, itxura zenez ez baitzituen pasatu zirrimarra, eskematizazio eta zapaburu faseak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.
Ehunka konposatu antzemangaitzak, bestelako sedimentu anonimo, itxura zenez aspaldiko belaunaldietatik ukitu gabeak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.
Gainerakoa, jaten zuen itxura eginez, kolkoan gordetzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Hura han zela ez zekitelako itxura egiten zuten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.
Elkar biziki maite zutelako itxura egiten zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.
Hanka hautsia neukalako itxura egiten bainuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.
Haserretuaren itxura egin zuen Idoiak, agian pixka bat egon ere bazegoen eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 142. orr.
Altxatu eta alde egiteko itxura egin zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.
Gure amari, hori entzunda, alditxar antzeko bat etorri zitzaion, baina nik uste itxura egiten ari zela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 91. orr.
Horrek madonnatxo gaizto baten itxura ematen zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 91. orr.
Aukera egiten zalantzan dabilenaren itxura ematen ahalegintzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.
Nire ideiari purrustada baten itxura eman niezaiokeela pentsatu nuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.
Betaurreko txiki batzuk zeramatzan, intelektual itxura ematen ziotenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.
Saioari seriotasun itxura emateko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.
Zuzen-zuzen doan gezi baten itxura eman zion ziurtasun erabatekoarekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 157. orr.
Ez oso handia baina egokia, jende asko bildu gabe ere itxura emateko modukoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 48. orr.
Ez nuen lankide saltzaileak ikusteko gogorik izaten, itxura gaiztoa zuten, besterik ez esatearren. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.
Erdi biluzik, galtzak eta alkandora tarratatuak, itxura gaiztoan, batere estalkirik gabe, ez manta ez zilarrezko paper ez kristorik, beste dozenaka edo ehunka gorpuren ondoan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.
Amonak ageriko gogo txarrez esaten zigun sartzeko, eta jenderik gabeko gela haustsuzko ilara batean zehar eramaten gintuen, zeinetariko bat, itxura gaiztoko tresna hitsez josia, Doktorearen bulego erdi utzia baitzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.
Glosolalia edo heterofasia edo buru-nahasmendu edo eldarnio itxura gaiztoko hura. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.
Hor ditugu lekuko Aragón bezalako izen itxuragabekoak; Araxes bezalako izen itxuragaiztokoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.
· izond Borge jauna hilurren zen, odol-borbor itxuragaiztoan, bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.
Gaur, etxeak hor daude, baina landa etxeen itxura galdu dute: eraikinak dira, ez besterik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 271. orr.
Tamalgarria, gaztetako itxura galdua izana. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 123. orr.
Hiri itxura galduz doa ingurua. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.
Muxu eman bezain laster orein-itxura galdu eta printze eder bat bihurtuko haiz. Kolpetik, nire gizaki itxura galdu dut. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 262. orr.
· (orobat itxuragaldu) Hogeita hamartsu urterekin, haren berezko fintasuna, haren larruazal leuna, [...], haren hanka-beso arinak, loditzen eta itxura galtzen hasiko ziren, beirateko santu alfertu baten moduan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.
Nik begiratu bizkor bat bota nion, eta ikusi nuen ongi zahartu zela, itxuragaldu gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.
Kale egin zuten aurrelariek, kale joko antolatzaileek, taldeak itxura galdu zuen, loturarik ez zeukan. Berria - Kirola 2004-04-21
Paul ihartuta zegoen, itxura galduta; Minta lerden, axolarik gabe. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 171. orr.
Feltro beltzeko kapela zeraman buruan, kixkalia eta itxura-galdua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Hara iritsi bezain pronto, Emmanuel ikusi baitzuen, inoiz baino itxura galduago. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 123. orr.
Gure errituen oihartzun itxuragalduren batek Tiber aldean atera bide du geroztik hotsik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.
Hazpegiak itxuragaldu samarrak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.
Ibiltzen jarraitzen du, itxurak gordetzearren, kopeta goian duela. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 145. orr.
Itxurak gorde behar, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 70. orr.
Halakoetan, kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei, eta zigorra itxurak gordetzeko soilik dantzatzen zen bizkar gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.
Itxurak gordetzeko, Van Daandarren leiho parean geratu nintzen lehendabizi, baina handik pixka batera Peter ikustera igo nintzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 237. orr.
Faxistek, bonbardaketa egin ondoan, gasolina edo ezantzaz busti zuten hiria eta su eman, itxurak gordetzeko gisan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.
Itxurak ondo gordetzea baino gehiago bazela uste dut, benetan nahigabetzen baitziren haserrealdiren bat zutenetan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.
Zeren, itxura guztien arabera, mozkor-mozkor eginik baitzegoen, galdua zuten, itxura guztien arabera, oharmen erne eta argia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 117. orr.
Hilketa bat, itxura guztien ariora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.
Bisitan etorri zitzaidaan, eta, itxura guztien arabera, sinistu egin zian nik kontatu niona. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 247. orr.
Itxura guztien arabera, biziki ona zen bere emaztearentzat. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.
Ateneak, begiak dir-dir, Telemakoren itxura hartu zuen orduan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.
Itxura hartzen ari zen panpina, eta Manu pozik zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 52. orr.
Trantsilvaniaraino joan beharra al dago Drakularen itxura hartzeko gure Basa Jaunari? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.
Hain hauskorra zirudienak harkaitz baten itxura hartu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Gezur txiki bat ederreztatzea egia txiki baten itxura har dezan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 103. orr.
Etsipenak, etsimenduak eta ernegazioak argialdiaren itxura ere har lezakete zenbaitetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Aitortu behar dut ikasle zintzo eta atseginen itxura hartu dizuedala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.
Haragiak ere bere ohiko itxura hartu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 330. orr.
Poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.
Ilargiak odol-itxura hartuko du. Elizen arteko biblia Eg 2,20
· Ahotsa apaldu eta itxura maltzurra hartu du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.
Hau itxura itsusia hartu dudana! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.
Ez dakit nola erran, baina munduak, handik goiti, enetzat beste itxura bat hartu zuen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 36. orr.
Gelak itxura erabat maskulinoa hartu zuela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.
Ezbehar handi batek jo duen gizonaren itxura bihotz-eroria hartzen zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.
Badaki harremanetarako paradigma litzatekeen gizonen amets hori [...] zenbat itxura-nahasten duten emakumeek. Pako Aristi «Note book», 2005 - 39. orr.
Hara, ez dut zurekin itxurak egiten ibili nahi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 439. orr.
Itxurak egin, behintzat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 48. orr.
Itxurak egiteko besterik ez bada ere. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 24. orr.
Itxurak egiten ez dakienak, bizitzen ere ez zakik. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.
Lo bete-betean zegoen, noski, eta ez itxurak egiten. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 54. orr.
Gizon argiaren itxurak egiten ditu orain, baina amarrua baizik ez da hori. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.
Oi, zu prefektua zara, Percy? -esan zion bikietako batek, harrituaren itxurak eginez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.
Hortaz, ez nekienaren itxurak egin nituen hark ezagun nituen kontuak aletzen zizkidan bitartean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 142. orr.
Eta zer demontre lortu nahi duk hik anaia bat duan itxurak eginez! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 132. orr.
Giltza aurkitzen ez nuelako itxurak egin nituen, baina obeditu behar izan nion azkenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.
Txostena aztertzen ari zirelako itxurak egiten zituzten, eta dardaraka hasten ziren nagusia azaltzen zen bakoitzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.
Zer diogun badakigulako itxurak egiteko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 225. orr.
Pentsatzeko itxurak egin nituen une batez, eta gero esan nuen: [...]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.
-Itxurak egin ditzakezu ez dakizula ezer eta bakean utzi eurak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 344. orr.
Ergelkeria horiek guztiak sinesten ditudalako itxurak beharko ditut bada egin, eta etsipenez beharko naiz akitu, andre horrek zorrotz antzean ibiltzea laket duelako! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.
· Ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Hurtadok lo itxurak egin zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.
Zoro-itxurak egin zituen haien aurrean, haien artean erotuak bezala jokatuz. Elizen arteko biblia 1 Sm 21,14
Emakumeen % 30 "zenbaitetan" orgasmo itxurak egitera behartuta sentitzen dira. ez nintzen itxurak egiten ari, ez egile itxurak ez ikusle itxurak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 211. orr.
Haatik, nire beldurrak uxatzeko eskatu dizudalarik ele bat, ele bat bakarra, ihardetsi beharrean, adituko ote zintuzten beldur itxurak egin dituzu «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 150. orr.
Esaten hasi zitzaidan nik askotan hitz egiten nuela "geroago" gertatuko zirenez, eta dama handien itxurak hartzen nituela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.
Europa, Amerika, Afrika, India, munduko xoko desberdinetan diren merkatuen itxurak hartuko ditu Kanboko Eguberriko merkatu honek. Herria 2004-12-09
Hitz egiten dudanean handi itxurak hartzen ditudala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.
Gizon hark, gauza askorik ez bazekien ere, katedradun-itxurak hartu nahi zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.
Itxurak itxura, ni bezalako oilo koloka huen Senpe ere. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.
Itxurak itxura, berrogei bat urteko gizona zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.
Itxurak itxura, Otsotzarmendi jaunari ez zion gertaerak mesederik egin. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.
ari den itxura (8); arrunt beste itxura (8); baina itxura (48); bainan itxura (8); baino itxura (28); baino itxura hobea (11); batek itxura (10); baten itxura (242); baten itxura du (10); baten itxura eman (7); baten itxura ematen (22); baten itxura guztia (7); baten itxura hartu (22); baten itxura hartzen (10); baten itxura zeukan (10); baten itxura zuen (18); batere itxura (24); batere itxura onik (16); bere itxura (69); beren itxura (14); bertze itxura (7); bertze itxura bat (7); beste itxura (61); beste itxura bat (47); bestelako itxura (19); betiko itxura (9); bezalako itxura (10); da itxura (25); dagoen itxura (7); dagoenaren itxura (7); dauka itxura (7); den itxura (23); dena itxura (7); du itxura (21); duen itxura (33); duten itxura (10); edo itxura (19); egia itxura (8); emandako itxura (15); ere itxura (30); eta bere itxura (7); eta itxura (221); eta itxura guzien (8); eta itxura guztien (15); ez da itxura (11); ez dauka itxura (7); ez du itxura (12); ez itxura (9); ez zen itxura (7); ez zuen itxura (10); gero eta itxura (7); giza itxura (14); haien itxura (17); hain itxura (22); halako itxura (25); haren itxura (62); horrek itxura (9); horren itxura (15)
itxura aldatu (10); itxura aldatzen (7); itxura baino (13); itxura baino ez (7); itxura bat (96); itxura bat eman (10); itxura bat ematen (8); itxura bat hartu (10); itxura batean (225); itxura batean behintzat (11); itxura baten (8); itxura batera (40); itxura batez (9); itxura beldurgarria (12); itxura bera (28); itxura berezia (7); itxura berri (11); itxura berria (11); itxura besterik (19); itxura besterik ez (18); itxura bikaina (11); itxura bitxia (10); itxura da (15); itxura dauka (21); itxura daukan (8); itxura denez (114); itxura du (45); itxura duela (7); itxura duen (31); itxura duena (7); itxura dute (9); itxura duten (16); itxura eder (12); itxura ederra (42); itxura ederreko (14); itxura ederrekoa (10); itxura ederrekoak (8); itxura edo (11); itxura eduki (7); itxura egin (49); itxura egin nuen (10); itxura egin zuen (8); itxura eginez (27); itxura egitea (8); itxura egiteko (18); itxura egiten (54); itxura egiten zuen (7); itxura eman (75); itxura eman nahi (23); itxura emanez (18); itxura emango (9); itxura ematea (12); itxura emateko (30); itxura ematen (106); itxura ematen dio (10); itxura ematen du (9); itxura ematen zion (14); itxura ematen zioten (17); itxura ere (31); itxura eskasa (14); itxura eta (82); itxura ez (29); itxura ezin (19); itxura gehiago (9); itxura guzien (97); itxura guzien arabera (96); itxura guztia (22); itxura guztiak (13); itxura guztien (199); itxura guztien arabera (190); itxura guztiz (9)
itxura handiagoa (20); itxura handirik (12); itxura har (11); itxura hartu (97); itxura hartu zuen (41); itxura hartua (7); itxura hartuko (16); itxura harturik (8); itxura hartuta (9); itxura hartzeko (7); itxura hartzen (105); itxura hartzen ari (13); itxura hartzen du (19); itxura hartzen zuen (11); itxura hartzeraino (7); itxura hobea (38); itxura hobea eman (12); itxura hori (51); itxura horrekin (8); itxura hutsa (37); itxura hutsa zen (7); itxura ikusi (9); itxura ikusita (12); itxura izan (23); itxura izango (22); itxura izango du (8); itxura izugarria (8); itxura kaskarra (18); itxura negargarria (8); itxura ona (135); itxura ona du (8); itxura ona eman (31); itxura ona ematen (8); itxura ona hartu (7); itxura onean (9); itxura oneko (30); itxura onekoa (11); itxura onik (45); itxura oso (16); itxura osoa (10); itxura penagarria (12); itxura pixka (9); itxura pixka bat (7); itxura polita (8); itxura soila (10); itxura transzendental (7); itxura tristea (7); itxura txarra (46); itxura txarra eman (11); itxura txarreko (12); itxura txarrik (9); itxura txukuna (13); itxura xelebrea (10); itxura zenez (15); itxura zeukan (43); itxura zuen (104); itxura zuena (12); itxura zuten (35)
izateko itxura (15); kanpoko itxura (14); kanpotik itxura (7); lehengo itxura (11); nekatu itxura (10); nire itxura (12); nolako itxura (27); normaltasun itxura (10); orduan itxura (7); oso bestelako itxura (7); oso itxura (74); oso itxura ona (21); oso itxura txarra (9); talde itxura (12); ze itxura (12); zein itxura (7); zelako itxura (11); zen itxura (21); zer itxura (58); zer itxura duen (8); zer itxura zuten (7); zerbaiten itxura (7); zion itxura (7); zuen itxura (45); zure itxura (11); zuten itxura (7)
baina itxuraz (23); baten itxurak (10); baten itxurako (13); baten itxurakoa (9); baten itxuran (31); baten itxurarik (11); baten itxuraz (11); beste itxurarik (9); bihotz itxurako (11); da itxuraz (12); ere itxuraz (7); eta itxurak (18); eta itxuraren (7); eta itxuraz (87); eta itxurazko (14); haren itxurak (15); itxurak egin (91); itxurak egin behar (15); itxurak egin nituen (13); itxurak egin zituen (22); itxurak eginez (83); itxurak egitea (35); itxurak egiteko (26); itxurak egiten (111); itxurak egiten ari (17); itxurak egiten hasi (9); itxurak egiten zituen (13); itxurak egitera (9); itxurak eta (12); itxurak ez (7); itxurak gordetzeko (8); itxurako bat (23); itxurako gizon (22); itxurako zerbait (12); itxurakoa eta (7); itxuraren arabera (15); itxurarik egin (8); itxurarik eman (7); itxurarik ere (11); itxurarik ez (19); itxurarik gabe (7); itxuraz bederen (11); itxuraz behintzat (45); itxuraz ere (9); itxuraz eta (19); itxuraz ez (23); itxuraz hain (9); itxuraz oso (11); itxurazko mugimendua (8); itxuren arabera (55); lehergailu itxurako (8); lo itxurak (8); nintzelako itxurak (10); zelako itxurak (11); zen itxuraz (16); zilar itxurako (10); zuen itxuraz (13)