Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskatoa ez zen itxuraz oso garaia. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.
Adinez eta itxuraz guztiz gizon sasoikoa bazen ere, [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.
Zuraje gaitzeko laguna zen, itxuraz nahiz janzkeraz, lana bukatuta gimnasio bateko airea arnastera abiatzen den zamaketaria ematen zuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
Barazki-saltzaileak magrebtarrak ziren gehienak, itxuraz ere antzematen zitzaien. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.
Berdin tximistak ere: mendiak eta basoak kiskaltzera goitik bidalia denean, bete egiten du agindutakoa; idoloak, berriz, ez dira horien guztien pareko, ez itxuraz, ez indarrez. Elizen arteko biblia JrGt 1,62
Izan garbiki eta hondoraino apal, barruan eta kanpoan, ez itxuraz eta hitzez bakarrik, egian eta adimenaren oso-osoko ustean ere bai. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.
Itxuraz antzekoak diren hitzekin ere osa daitezke horrelako bikoteak: argi eta garbi, [...]. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 141. orr.
Itxuraz, poztu egin da. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.
Itxuraz, nitaz aski dakiela iruditzen zaio. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 231. orr.
Ez dute, itxuraz, aspalditik elkar ezagutzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.
Emakumeek, itxuraz, liskarren bat izan berria zuten, eta elkarri irainka ari ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Eta, itxuraz, halaxe zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.
Dutxatu berria, itxuraz, ile ilun bustia tantaka ari zitzaion oraino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.
Horma bat zen, harriz egina itxuraz, oso leuna, irristakorra eta hotza. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.
Beherean inor ez ageri, itxuraz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 12. orr.
Ez zuen oso aldatuta ikusi, itxuraz behintzat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.
Irrigarria ematen du egoerak, baina itxuraz bakarrik.Ostatu hartu zuen soldadu espainiar asko zituen toki argi eta, itxuraz, garbi batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
Bi gizon mehe baina itxuraz indarrekoak biak ala biak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Gertakari itxuraz hutsal hark Txitxikoven nahia betetzera makurtu zuen etxeko nagusia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 496. orr.
Ezpain ertzaren luzadura, ozta-ozta ohargarria bisaia itxuraz neutroan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Gizon gazteak begietara begiratu zion Migeli, jakin-min itxuraz axolagabe batez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.
Deus itxuraz eta benetan esaterik ez dago kasik haien aurrean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.
Ikusten duelarik hitzak maizegi daudela ideien merkatuari eta deus itxuraz ikasi ez eta dena dakiten teologoen lainezari salduak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.
Ez dakigu galdera horri erantzuten, zeren ez baitakigu gorpuzkia den ala uhinkia den: biak da (ikusten nola ez dagoen itxuraz esaterik?). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
baina itxuraz (23); baina itxuraz bakarrik (4); bat itxuraz (6); baten itxuraz (11); bere itxuraz (6); da itxuraz (12); dira itxuraz (4); ere itxuraz (7); eta itxuraz (87); ez itxuraz (6); ez zuen itxuraz (4); itxuraz aldatzen (4); itxuraz bakarrik (6); itxuraz bederen (11); itxuraz behintzat (45); itxuraz behintzat ez (4); itxuraz bere (4); itxuraz ere (9); itxuraz eta (19); itxuraz ez (23); itxuraz ezer (4); itxuraz gure (6); itxuraz hain (9); itxuraz normalak (4); itxuraz normalak diren (4); itxuraz oso (11); itxuraz soilik (5); itxuraz xaloa (4); kanpoko itxuraz (6); nahiz itxuraz (4); zegoen itxuraz (6); zen itxuraz (16); ziren itxuraz (4); zuen itxuraz (13)