Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizonaren aurpegi aldagaitza beltzuri minbera batek itxuraldatu zuen; begiak altxatu zituen eta aho matrailak tinkatu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.
Harik eta azkenean Baindarren egongela erabat itxuraldatzea lortu zuen arte, etxeko izugarrikerien ganbera bilakatzeraino. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.
Ahartza-lepoko borda honetan, petrola lanpa baten argi txarrak itxuraldatzen dituelarik inguruan diren presunak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.
Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.
Erditzalean, leizezulo zabal batean bezala, kideen aurpegi loak eta ametsek itxuraldatuak bereizten ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
Beltxargaren mozorroz itxuraldatuta hurbildu zitzaion Zeus handia. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 153. orr.
Nahiz eta funtsean dantza etnikoan oinarritu erlijiozkoak, hasierako eta bukaerako jarrerak [...] zurien dantza garaikideko ekarpenak ziruditen, hirietako dantza laikoan itxuraldatuak. Berria - Kultura 2004-02-15
Zinezko gauzak axalez itxuraldatzen eta apaintzen, haurttoak bezala libertitzen ziren. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.
· Honi esker Islamak sei mendetan bere burua itxuraldatu eta, beraz, bere zeregina ere eraldatu egin zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.
Hiru emakumeak bat-batean itxuraldatu ziren, ez beldurrez edo ironiaz, ustekabez baizik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 174. orr.
Hainbesteraino itxuraldatu zen, ezen bazirudien bi aurpegi desberdin izan zituela: lehengo aurpegi gaztea nonbaitera joana zen, eta haren lekuan aurpegi berria zeukan, ikaragarria, ilunpetik etorria. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.
Berdegunean, ordea, erabat itxuraldatzen da: jokalari beroa da, indartsua, markatzaile zorrotza, liderra. Zure aita beti orein bihurtzen zen itxuraldatzen zenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 342. orr.
Beraz, hango egoera jasanezina bihurtu zitzaidanean... neure gelan itxuraldatu... eta txakur bihurtu nintzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 300. orr.
Neure buruaren jabe izaten segitzen dut itxuraldatutakoan... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.
Denok itxuraldatzeko gaitasuna genuen-eta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 287. orr.
Orain, haizea ez zuten alde, gauzak itxuraldatuak ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.
Bilboko udaberrian harrapatu nau ETAren su-etenak, Bilbo itxuraldatu honetan, hondakinen eta arkitekturaren hiri fetixez betean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.
«Espazio itxuraldatuan» ariko dira Arrieta eta Hurtado, «gorputzei nortasuna» ematen dieten jantziak soinean dituztela. Berria - Kultura 2004-04-16
erabat itxuraldatu (4); eta itxuraldatzen (3); hori itxuraldatu (3); itxuraldatu du (4); itxuraldatu dugu (3); itxuraldatu egin (9); itxuraldatu egin zen (4); itxuraldatu egiten (8); itxuraldatu eta (6); itxuraldatu zen (3); itxuraldatu zuen (4); itxuraldatua zegoen (3); itxuraldatuta zegoen (4); itxuraldatzen ari (4); itxuraldatzen ari da (3); itxuraldatzen eta (3)