Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ispilatze 1 iz desberdin beroturiko bi aire geruzetan gertatzen den islatzearen ondoriozko lilura optikoa. ik ispilukeria; espejismo; begitazio.

Ispilatzeen berri entzuna zuen, eta ikusi ere egin zituen batzuk: basamortuko harearen gainean gauzatzen ziren desirak ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 141. orr.

2 ispiluan islatzea.

Hotsaren lilurazko ispilatze moduko bat bide da, beraz, danbor hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.

Badira irudi opakoak, argiaren erreflexioz, ispilatzez ikusteko eginak, uki daitezkeenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Misteriozko gauza da harentzat, gauza sakon, ezezaguna, ispilatzeen eta fantasmagorien eremua, izatez ez diren gauzak ikusten direna, gauez, ezagutzen ez diren hotsak entzuten direna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Dudarik ez dago senti daitekeen horizonteko kosmos-parteak gure garunean duen ispilatzearen ondorioa dela ezagutzen dugun mundua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus